Aurelia Arkotxa

euskal idazlea

Aurelia Arkotxa Mortalena[1] (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1953ko urriaren 3a - ) euskal idazlea, ikerlaria eta euskaltzain osoa da. Hendaian bizi da 10 urte zituenetik.

Aurelia Arkotxa

Bizitza
JaiotzaBaigorri1953ko urriaren 3a (70 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBordele Montaigne Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJean Haritxelhar
Doktorego ikaslea(k)Ixabel Etxeberria
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, filologoa eta unibertsitateko irakaslea

Inguma: aurelia-arkotxa-scarcia Literaturaren Zubitegia: 2

Biografia aldatu

Orozkokoa zen haren aitaren aitak Argentinako Juan Eulogio Barra izeneko herrixkara emigratu zuen hango trenbidean lan egin zuela. Handik gero, Europara berriz itzuli zelarik, emigrazioan segitu zuen (besteak beste Landak, Banka, Baigorri). Ama, berriz Baztandarra zen.[2]

Bordele-Montagne Unibertsitatean Filologia Hispanikoan lizentziatu eta Euskal Filologian doktoregoa egin zuen, ASJUk 1993an argitaratu zuen Gabriel Arestiren Maldan behera lanari buruzko tesia eginez. Gaur egun irakasle emeritua da Baionako unibertsitatean euskal filologia eta klasikoak irakasten dihardu

Maiatz literatura aldizkariaren sortzaileetako bat eta Berria egunkariaren kolaboratzaile da, besteak beste.

CNRS ospetsuak Baionan duen IKER euskal hizkuntzaren eta testuen ikerketa zentroko kide da, baita Pariseko Multilinguisme Traduction et Création taldekoa (CNRS/ENS) eta Lapurdum aldizkariaren zuzendari.[3][4]

Euskaltzain aldatu

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2003ko urtarrilaren 31n. Exonomastika batzordean Zientzia eta Teknika Hiztegia biltzeko egitasmoa, eta Euskera agerkariaren batzordean aritu izan da.

2003ko urtarrilaren 31n euskaltzain urgazle izendatu zuten. Geroago 2008ko uztailaren 19an, Euskaltzaindiak Hendaian egindako bilkuran, euskaltzain oso egin zuten; eta, 2009ko azaroaren 3an, Euskaltzaindiko lehendakariorde. Hendaian bertan 2008ko uztailaren 19an egin zuen sarrera-hitzaldian Hendaiaz eta inguruko bazterrez aritu zen.[5]

Lanak aldatu

Euskal literaturan berritzaileak diren itsasoari buruzko hurbilketa literarioak eta geopoetika deituriko joeran kokatzea dira Arkotxaren ekarpen nagusiak.

Bere olerki batzuk hainbeste aldizkaritan argitaratu dira: Maiatz, Mazzantini, Zurgai, Garziarena, Hegats...

Ikerketa aldatu

Baionako Iker ikerketa-taldeko kidea da (IKER-UMR 5478 laborategia). Olga Anokhinak zuzentzen duen Eleaniztasuna, itzulpena, sorkuntza (ITEM, CNRS/ENS, Paris) taldeko kidea da, 2012an sortu zenetik. EHUko Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kide da ere, kanpoko partaide gisa. Liburu inprimatuaren historiaz, euskal idazleen (XIX-XXIe) itzulpengintzaz eta auto-itzulpengintzaz eta ideien historiaz (antifrankismoa eta poesia euskaraz; Jon Mirande poetaren neonazismoa) hainbat lan argitaratu ditu.

Ikerketa-lan hauek egin ditu, besteak beste:

Erreferentziak aldatu

  1. Aurelia (edo Aurélie) Arcocha-Scarcia izen osoa ere erabiltzen du ofizialki; ikus [Betiko hautsitako esteka] Bordeleko Unibertsitateko webgunea].
  2. Retolaza, Iratxe (argtz.). Urratuen arrastoan. UEU-k begirada literarioa hauspotu zuenekoa.. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-837-1..
  3. Urkiza, Ana. (2006). Zortzi unibertso zortzi idazle: elkarrizketak. Alberdania ISBN 84-96643-37-9..
  4. Uria, Amaia Alvarez; Azkune, Onintza Irureta; José, Josune Muñoz San; Arkotxa-Scarcia, Aurelia; Garmendia, Teresa Irastorza. (2014). «Aurelia Arkotxa eta Tere Irastortzarekin solasean» HEGATS (52): 77–98. ISSN 1130-2445. (Noiz kontsultatua: 2019-10-04).
  5. Aurelia, Arkotxa. «Bazterrez» (PDF) Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2009-11-03).
  6. Arkotxa, Aurelia. (PDF) "Linguae Vasconum Primitiae”-ren peritestualitateaz etaeuskararen gramatizazioaren primiziaz.. (Noiz kontsultatua: 2011).
  7. (Frantsesez) Arcocha-Scarcia, Aurélie. (2003-11-01). «Manuscrits relatifs aux fables de La Fontaine et de Florian traduites et adaptées du français au basque labourdin par Martin Goyhetche (1791-1859)» Lapurdum. Euskal ikerketen aldizkaria | Revue d'études basques | Revista de estudios vascos | Basque studies review (8): 25–83.  doi:10.4000/lapurdum.916. ISSN 1273-3830. (Noiz kontsultatua: 2019-09-30).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu