Polis (antzinako grezieraz: πόλις, pólis, «civitas»), pluralean poleis (πόλεις), [1]Antzinako Greziako hiri-estatuak izendatzeko erabiltzen den hitza da. Polis hiriari eta inguruko lurraldeari deitzen zitzaion. Polisa izan zen Greziar Zibilizazioa zabaltzeko oinarrizko egitura.

Espazio komunala - Agora

Polisak aldi anizkunak ezagutuko ditu, baina bere hasieretatik “hasiera, sorrera handia, markatzen du; harengatik, bizitza sozialagatik eta gizonen arteko erlazioengatik forma berria lortzen dute". VII mendetik aurrera hiri-itxura bat agertzen da zeinetan guztia plaza baten inguruan gauzatzen da bizitza, agora deitu zutena. Gertaera eztabaidatzeko eta elkarteari axola zaizkion zereginak komunean erabakitzeko izan zen espazioa pribatuen kontra zegoen espazioa da. Hirian, banako paregabeak ezin du arautu komunaren esfera horretako deneko ezer[2].

Jatorria

aldatu

Polisak Mizenastar zibilizazioa erori ondoren, Antzinako Greziaren historian Aro Iluna ezagututako mendean (k.a.1100-k.a.800) sortu ziren, baina ez zen izan Aro Arkaikora arte non sortu, eratu eta finkatu ziren polis gehienak. Urte horietan populazio taldeak eta guneak biltzeko sinezismo (συνοικισμóς, «etxeak biltzea» edo «elkarrekin bizitzea») izeneko prozesu bat eman zen.[3] K.a. VII. menderako nekazari guneen eta hiri-guneen arteko lotura egina zegoen; hau izango zen polisen ezaugarri garrantzitsua.

Oro har, hiri batek eta elikadura ziurtatzen zuen inguruko lurraldeak osaturiko estatu burujabea zen polisa. Independenteak eta funtzionamendu autonomoa zuten, gainera, bakoitzak bere gobernu-sistema, legeak, armada, itsasontziak eta itsas portua zuten. Eraketa molde hau Mesopotamiako hirietan agertu zen, eta gero ohikoa gertatu zen Ekialde Hurbilean eta Mediterraneo aldean: Sumer, Fenizia, Siria, Zipre, Kreta. Etruriarrena eta lehen erromatarrena ere izan zen. Hiri antolaketa honen eredua eta garapena, Antzinako Greziari dagozkio.

Izan ere, Grezian ehunka batzuk izan ziren; halako estatu txikien ugalketaren arrazoia izadia, mendiek eta itsasoak mugaturiko lurraldeak, eta tribu zein erlijio zatiketak dira.

Polisen ezaugarriak

aldatu

Askatasun eta autonomia politiko handia zuten eta ez zegoen hiriaren eta nekazal-guneen arteko liskarrik. Hiritarrik gehienak nekazaritzaren etekinetik bizitzen ziren. Polisak Antzinako Greziako ente politiko, sozial eta ekonomikoak ziren, erromatar inperioaren aurrerapenaren aurretik. Nahiz eta hizkuntza, erlijio, kultura eta arraza bera eduki, ezin izan zuten estatu bateratu bat osatu eta lehiakortasun handia zegoen polisen artean. Kristo aurretik, VII.mendean hauek baserri inguruneak urbanizazioekin elkartzen saiatzen hasi ziren.

Polis guztiek ohiko ezaugarriak aurkezten dituzte:

  • Lurralde hedaduraren murrizketa, non erdigunean gune politiko, administratiboa, merkataritza eta erlijiosoa kokatzen zen eta baserri lurralde txikia zegoen laborantzarako.
  • Independentzia ekonomikoa: Polis bakoitzak independentzia ekonomiko argiaz gozatzen zuen. Honek, kantitate nahikoa produzitzen zuen bere populazio guztiaren elikadura burutu ahal izateko.
  • Independentzia politikoa: Era berean, haietako bakoitzak independentzia politikoa ere zeukan, aske ziren eta ez zeuden beste herrialde batzuen menpe.
  • Bestalde, polis gizartea hiru estamentutan banatzen zen: alde batetik, herritar libreak zeuden eskubide zibiletaz gozatzen zituztenak. Atzerritarrek, ordea, aske bizi ziren baina ezin zuten eskubide batzuk eduki. Eta azkenik, morroiek ez zuten inolako askatasunik, ezta eskubiderik.
  • Legeekiko errespetu handia eta garrantzi handikoa zen herritarrek komunitateko arazo edo zereginetan parte hartzea.
  • Jaiak eta berezko tradizioak.
  • Kultu erlijiosoa zeukaten eta tradizioen eta ohituren alde zeuden.

Egitura

aldatu

Hiri horietako gehienen historia eta konstituzioa zatika besterik ez da ezagutzen; hala, askotan, greziarren historiak Atenas, Esparta eta beste polis gutxi batzuei buruzko datuak biltzen ditu. Greziako polisak K. a. VIII. mendean agertu ziren. Hiriak punturik garaienean eraikitako gotorlekuak (ἀκρόπολις, akropoli), merkatu plazak (ἀγορά, agora) eta bizitegiek (ἄστυ, asty) osaturik zegoen. Hiriaren inguruan nekazal lursailen eraztun bat egoten zen (χώρα, chora) eta bertan polis bakoitzak behar zuena landatzen zen.

Beraz, polis barruan, atal hauek zeuden:

  • Hiri harresitua
  • Artzantza eta nekazaritza inguruak
  • Kanpo komunikaziorako portuak

Polis bakoitzak bere ingurua kontrolatzen zuen eta ekonomikoki autarkiko izaten saiatzen zen (αὐτάρκεια, autarkeia), hau da, bere behar guztiak asetzeko gai izatea. Independentzia hori benetako ideala zen, beste inoren menpe ez egotea alegia. Izan ere, polisen arteko aliantzak ohikoak ziren: anfictionía, αμφικτιονία, «elkarrekin eraiki»; simaquía, συμμαχία, «elkarrekin borrokatu», koinón κοινόν, «elkarren», «liga».

Gizarte egitura

aldatu

Gizarte ikuspuntutik, polisen hiru talde bereizi egiten ziren:

 
Pertsona-izenak idatzita dituzten buztinezko ostrakon-ak
  • Hiritarrak (polites, πολίτης), eskubide guztiak zituzten.
  • Metekoak (metoikos, μέτοικος, «oikos aldatu dena»), libreak ziren baina eskubiderik gabe.
  • Esklabuak (doûlos, δοῦλος), askatasun eta eskubiderik gabekoak.

Garaian emakumeek hiritarrak ez ziren eta, ondorioz, eskubiderik ez zuten[4].

Gizonentzat haien polisekin identifikazioa oso garrantzitsua zen. Horregatik, hiritik kanporatzea, ostrazismoa, zigor handienetariko bat zen.

Egitura politikoa

aldatu

Klasiko deituriko garaian –monarkia eta tirania gobernu moten ondoren– polisen helduaroa iritsi zen eta demokrazia garatu zen (Atenasen bereziki). Polis guztiek beren konstituzioa (politeia) eta legeak (nomoi) zituzten. Hiritarrak politikaz ez arduratzea gaitzetsia zen, eta Atenasen batzarrean (ekklesia), kontseiluan (boule) eta epaitegietan (heliaia) esku hartzen zuten.

 
Atenas, estoa

Urbanismoa

aldatu

Hiri-estatal grekoak, polisak plano ortogonala zuen. Herritarrak biltzen ziren eraikuntza eta leku publikoak zituzten, non demokrazia organizatu zen eta filosofia sortu zen. Leku hauek tenpluak, agora, batzuetan estalia zeuden merkatuak (Estoa). Beharrezkoa izan zen ere administrazio eta aisialdirako eraikuntzak sortzea, antzoki eta agerlekuak. Kale guztiak zabalera berdina izan behar zuten, eta lanen banaketa zentzuzko irizpideetan oinarritu behar zen.

Polisaren garapena

aldatu

Edozein sistemaren antzera aldaketak jasan zituen Antzinako Greziak, aldaketa hauek osatzen zituzten garai bereizgarriak Polisaren administrazioak bereizten zuen.

Garai Klasikoa

aldatu

Garai klasikoa Joniar matxinada(k.a 499) eta Alexandro III.a Mazedoniakoaren(Alexandro Handia) erregealdiaren(k.a 336- k.a 323) artean garatu zen, laburki azalduta V eta IV.mendeen artean.

Polisaren egitura arkaikoa non sinezismoaren (synoikismós, συνοικισμóς, «etxeak elkartu» o «elkar-bizi») bitartez erdigunea eta landa gunearen bateratzeak polisa eratzen zuen Greziar kulturaren sakabanatze urteak ziren k.a VI.mendearen erdialderaino. Sistema honen krisi sozio-politikoa konpontzeko, klase baxuagoko matxinatuen eskaerei erantzuten saiatu ziren berdintasunaren aldeko neurriak hartuz. Horretarako ez-ohiko magistratuak(nomothetas: ‘legegile') aukeratu ziren lege berriak idatzi eta bitartekotza aferak egin zitzaten.

Konponbide honek eragin ezberdinak izan zituen polis bakoitzean oinarrizko egitura sozialaren,tamainaren,oparotasunaren arabera; Atenasen, ordura arte eman ez zen sistema politiko bat garatzeko bidea ireki zen: Demokrazia.

Oparotasun garai hau laster ezarri zen aurrez-aurre desagerpenera eramango zuen krisiarekin.

Mediar gerran(k.a 499-449) Pertsiarren aurkako garaipenak ez zuen independentzia osoa eraman greziarrenera baizik eta Atenasek zuzenduriko Delosko ligaren hegemoniara, aurkari zuen Espartaren Peloponesoko ligak zalantzan jarritakoa. Bi liga hauen arteko liskarrek Peloponesoko gerran amaitu zuten, Greziar gizartearen tamalerako,Korzirioen indar ekonomiko eta militarra zela eta Espertarrek ez zuten guztiz argi gerra hastea aldiz beraz gerra hau bilatzen zuten Korintioek momentua bilatu behar izan zuten Peloponesoko liga nahasteko Atenasen aurkako gerran[5].

Azken gerrek eratutako ezegonkortasuna baserriaren huste eta hiriaren gainpopulazioak(exodoak eta gerratik eramandako morroiek eragina) ekonomiaren eta bizitza politikoaren gainbehera eratu zuten Mazedoniako erreinuaren domeinua Filipo II.a Mazedoniakoaren gidapean Korintoko liga sortuz.

Garai Helenistikoa

aldatu

Grezia Helenistikoa Alexandro Handiaren heriotzatik(k.a 323) Erromaren anexio prozesura(k.a 146) arteko urteek osatzen dute.Greziar polisen,Alexandro III.arengatiko, independentziaren galerak Greziar gizartean ezinegona sortu zuen;aldiz, garai arkaikoan kolonialismoaren eta Mediar gerren antzera, Alexandroren konkistek atzerrian lortutako altxorrek eramandako onurak lasaitu zuen.Gainera, Alexandrori esker, Greziar kultura(momenturako Heleniar kultura) mundu berrian zehar hedatu zuen.Aldiz, hedapena zela eta lurralde greko-hizlariak mundu helenistikoaren erdigunea izateari utzi zioten Alexandria(Egipton) eta Antiokia(Sirian) hirien eraikuntzarekin.

Alexandro Handiaren heriotzaren ostean, haren generalek(diakodoak) eta hauen semeek(epigonoak) inperioa zatitu zuten, hau elkarturik mantentzeko saiakera guztiek porrot egin baitzuten.Horrela istilu eta zenbait gerra ondoren monarkia helenistikoak sortu ziren:Seleukotar dinastia, Seleuko generala, Asia txikia,Mesopotamia eta Pertsia; Antigonikar dinastia, Antigono generala, Mazedonia eta Grezia; Ptolomeotar dinastia(lagide), Ptolomeo generala, Egipto eta Palestina.

Alexandria bilakatu zen kultura helenistikoaren erdigunea eta jónico-ático, Atenasen garai klasikora arte hitz egiten zen Grezieraren adarra eraldatu zen Koiné bilakatu arte(guztiontzako komuna) herri helenizatu guztien hizkuntza bilakatu zena.

Garai Erromatarra

aldatu

Grezia Erromatarra II.mendean Erromak Greziar lurraldeak(beste askorekin batera) anexionatzen dituenetik Erromatar inperioaren gainbeherara arteko garaian ematen da.Erreinu helenistiko guztiak bereganatu zituen Egipto izanki azkenekoa eta beranduago bertan dagoen Alexandria ezarriko zuen Ekialdeko Erromatar inperioaren hiriburutzat.

Ordurako erromatarrek mediterraneo osoko lurralde guztiak hartu zituen probintzi izena emanez eta Greziaren(eta sistema hau bereganatu zuten herri helenistikoen) kasuan polis ereduko sistema politikoa mantendu zen eskualdearen kudeaketa errazteko.Horregatik esan ohi da Erromatar inperioak ez zuela Greziaren independentzia gehiegi gutxitu, honek berdintsu jarraitu zuen erromatar inperioaren amaiera ondoren agerturiko garai kristaua hasi arte.

Polis monarkikoa eta polis aristokratikoa

aldatu

Polis bakoitzak buruzagi militar baten menpe zeuden, “el basileo” (βασιλεύς, «erregea»). Kasu gehienetan botere erlijiosoa eta judiziala erabiltzen zuten. Polisen gobernu monarkikoa, oligarkiengaitik aldatu egin ziren, non botere politikoa asanbladen esku geratu ziren. Bertan erabaki politikoak aberats eta boteretsu familiek hartzen zituzten: “los eupatridas” (guraso onenoak).

Asanblada hauek, magistraru kopuru zehatz bat aukeratzen zuten “eupatridas”-en artean. Aukeratutako hauek “arcontes” zuten izena eta haien betebeharra armada, itsas armada eta kontu erlijiosoak zuzentzea zen.

Beste herritar klase multzoa, haien egoera hobetzeko egindako eskaerak edo exijentziak oligarkiaren boterea hondatzea eragin zuten. Era berean, polisek jauntxoek sufritutakoaren lekuko izan ziren. Hauek oligarkiekin amaitzeko, boterea hartu eta gobernu populistak eta era berean, absolutistak martxak jarri zituzten.

Aristokrazia boterea gizartearen klase gorenen esku dagoen erregimena da eta bertan politika (aristokrazia «onenen gobernua») eta ekonomia erabakitzen zutenak “aristoi” («onenak») izena zuten.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu