Tours

Frantziako udalerria

Tours (frantsesez tuʁ ahoskatua) Frantziako mendebaldean dagoen barrualdeko hiria da Indre eta Loira departamenduko hiriburua. Frantzia osoko populatuenen artean dago. Loira ibaiak udalerria zeharkatzen du.

Tours
Frantziako udalerria
Loire Indre Tours1 tango7174.jpg
Blason tours 37.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboaMetropolitar Frantzia
Eskualdea Erdialdea-Loira Harana
DepartamenduaIndre eta Loira
Alkatea Emmanuel Denis (en) Itzuli
Izen ofiziala Tours
Posta kodea 37000, 37100 eta 37200
Geografia
Koordenatuak 47° 23′ 34″ N, 0° 41′ 18″ E / 47.3928°N,0.6883°E / 47.3928; 0.6883Koordenatuak: 47° 23′ 34″ N, 0° 41′ 18″ E / 47.3928°N,0.6883°E / 47.3928; 0.6883
Tours OSM 01.png
Azalera 34.36 km²
Altuera 76 m
Mugakideak Chambray-lès-Tours, Joué-lès-Tours, Mettray, Notre-Dame-d'Oé, Parçay-Meslay, La Riche, Rochecorbon, Saint-Avertin, Saint-Cyr-sur-Loire eta Saint-Pierre-des-Corps
Demografia
Biztanleria 136.463 (2018ko urtarrilaren 1a)
Green Arrow Up.svg676 (2017)
alt_left 73.025 (%53.5)62.762 (%46) alt_right
Dentsitatea 3.971,57 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 247
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Brașov, Mülheim, Segovia, Parma, Luoyang, Takamatsu, Minneapolis, Szombathely, Settat, Marrakex, Ragusa, Springfield (Missouri) eta Trois-Rives (Quebec)
tours.fr
Loira ibaia Toursetik igarotzean.

HistoriaAldatu

 
Tourseko katedralaren ikuspegia.

Eskualdean Caesarodinum hiri zaharra existitu zen, turonen hiriburua izan zena. IV. mendean Galiako erlijiogune garrantzitsuenetako bat zen. Mende hartakoa da San Martin Tourskoa, hiriak izan zuen bigarren apezpikua. Haren hilobiak Done Jakue bideko erromes askoren bisita erakarri zuen, eta Done Jakue bide osoan (besteak beste, Euskal Herrian) eliza asko daude San Martin Tourskoari eskainiak.

V. mendetik aurrera Civitas Turonum izena hartu zuen. VIII. mendetik Erdi Aroa arte hiri oparoa izan zen. XVI. mendean kalbindarrak nagusitu ziren hirian, eta garrantzi handia izan zuen Erreforman.

EkonomiaAldatu

Nekazaritza produktuen merkataritza eta industria (tresneria elektrikoa eta mekanikoa, burdinbide gaiak, automobilgintzarako gaiak, kimika industria, zeramikagintza, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Toursek Unibertsitatea dauka.

OndareaAldatu

Aipagarriak dira Saint-Gatian katedral gotiko-pizkundekoa, XI.-XIII. mendeko Saint Julien eliza, eta Arkeologia eta Arte Ederretako museoak.

Gobernuak San Martin Tourskoaren basilika[1] eta herriko gaztelua[2] monumentu historiko izendatu zituen.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.