Baigorriko kantonamendua
Baigorriko kantonamendua Nafarroa Behereko administrazio-zatiketa edo eskualde bat da, hiriburu Baigorri duena.
Baigorriko kantonamendua | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Barruti | Baionako barrutia |
Hiriburua | Baigorri |
Zatiketa | |
Deuseztapen data | 2015eko martxoaren 21a |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°10′21″N 1°19′38″W / 43.1726°N 1.3272°W |
![]() | |
Azalera | 310 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 5.963 (2012) |
Dentsitatea | 19,24 bizt/km² |
Geografia Aldatu
Ingurune naturala Aldatu
Errobi eta Aldude dira kantonamenduko ibai nagusiak.
Eskualde eta kantonamendu mugakideak Aldatu
- Ekialdean: Iholdiko kantonamendua, Donibane Garaziko kantonamendua eta Nafarroa Garaia (Luzaide)
- Hegoaldean: Nafarroa Garaia (Erroibar)
- Mendebaldean: Nafarroa Garaia (Baztan)
- Iparraldean: Hazparneko kantonamendua eta Ezpeletako kantonamendua.
Historia Aldatu
Garazi eta Baigorri herriak XI. mendean Lapurdiko diozesitik apurka bereizi eta Nafarroako koroari lotu zitzaizkion. Lizarazu etxe nobleak eragin handia izan zuen Nafarroako historian. Etxe horretako kide batzuek kargu garrantzitsuak izan zituzten Nafarroako erreinuan. Frantziako erlijio gerran zehar protestanteek Etxauze gaztelua (Bertrand de Etxauz Baionako apezpiku katolikoaren aita) erre bazuten ere, 1555. urtean berriz eraiki zuten. Gaztelua Urruztoiko Abadiaren esku geratu zen.
Ekonomia Aldatu
Nekazaritza eta abeltzaintza dira jarduera ekonomiko nagusiak.
Udalerriak Aldatu
Ordezkarien zerrenda Aldatu
Urtea | Izena |
---|---|
1945 | Jean Etxeberri-Aintxart |
1951 | Jean Etxeberri-Aintxart |
1958 | Jean Etxeberri-Aintxart |
1964 | Jean Etxeberri-Aintxart |
1970 | Jean Etxeberri-Aintxart |
1976 | Gabriel Dermit |
1982 | Gabriel Dermit |
1988 | Gabriel Dermit |
1994 | Marcel Monlong (karguan hila, 2000n) |
2000 | Gabriel Dermit |
2001 | Jean-Michel Galant |
2008 | Jean-Baptiste Lambert |
Kanpo estekak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.