Frantziako departamendu

Departamendua Frantziako banaketa administratibo bat da, udalerria baino zabalagoa eta eskualdea baino txikiagoa. Frantzia 101 departamendutan banatuta dago; horietatik 96 Metropolitar Frantziakoak dira, eta gainerako 5ak, Frantziaren itsasoz haraindiko lurraldeetakoak.

Frantziako 101 departamenduen mapa.

Departamenduen banaketa 1789eko abenduaren 22an sortu zen, 1789ko Frantziako Konstituzio Batzarraren erabakiz, antzinako Frantziako probintziak ordezteko. Antolamendu administratibo horren diseinua Emmanuel-Joseph Sieyèsi egotzi izan zaio. Egungo 101 departamenduak 2011ko martxoaren 31n eratu ziren.

Departamendu bakoitzaren burua prefeta da.

Antolaketa aldatu

Departamendua tokiko kolektibitate deszentralizatua ere bada, Kontseilu Orokorrak gidatua eta sei urterako Hautapen Unibertsal Zuzenez aukeratua.

Departamenduak eskualdetan taldekatuak daude eta barrutietan (arrondissements) zatituak. Azken hauek kantonamendu eta udalerritan zatituak daude.

Departamenduak aldatu

INSEE kodea Armarria Departamendua Prefektura Eskualdea Izenaren jatorria
01   Ain Bourg-en-Bresse   Auvernia-Rodano-Alpeak Ain (ibaia)
02   Aisne Laon   Frantzia Garaia Aisne (ibaia)
03   Allier Moulins   Auvernia-Rodano-Alpeak Allier (ibaia)
04   Proventza Garaiko Alpeak Digne-les-Bains   Proventza-Alpeak-Kosta Urdina Alpeak
05   Alpe Garaiak Gap   Proventza-Alpeak-Kosta Urdina Alpeak
06   Itsas Alpeak Niza   Proventza-Alpeak-Kosta Urdina Alpeak
07   Ardèche Privas   Auvernia-Rodano-Alpeak Ardeche (ibaia)
08   Ardenak Charleville-Mézières   Ekialde Handia Ardennak (lurraldea)
09   Ariège Foix   Okzitania eskualdea Ariège (ibaia)
10   Aube Troyes   Ekialde Handia Aube (ibaia)
11   Aude Carcasona   Okzitania eskualdea Aude (ibaia)
12   Aveyron Rodez   Okzitania eskualdea Aveyron (ibaia)
13   Rodanoren Ahoak Marseilla   Proventza-Alpeak-Kosta Urdina Rodano (ibaia)
14   Calvados Caen   Normandia Calvados harrokak
15   Cantal Aurillac   Auvernia-Rodano-Alpeak Cantal mendiak
16   Charente Angulema   Akitania Berria Charente (ibaia)
17   Itsas Charente Arroxela   Akitania Berria Charente (ibaia)
18   Cher Bourges   Erdialdea-Loira Harana Cher (ibaia)
19   Corrèze Tulle   Akitania Berria Corrèze (ibaia)
2A   Hego Korsika Ajaccio   Korsika Korsika uhartea
2B   Korsika Garaia Bastia   Korsika Korsika uhartea
21   Côte-d'Or Dijon   Borgoina-Franche-Comté
22   Côtes-d'Armor Saint-Brieuc   Bretainia Armorika kosta
23   Creuse Guéret   Akitania Berria Creuse (ibaia)
24   Dordoina Périgueux   Akitania Berria Dordoina (ibaia)
25   Doubs Besançon   Borgoina-Franche-Comté Doubs (ibaia)
26   Drôme Valence   Auvernia-Rodano-Alpeak Drôme (ibaia)
27   Eure Évreux   Normandia Eure (ibaia)
28   Eure eta Loir Chartres   Erdialdea-Loira Harana Eure (ibaia) and Loir (ibaia)
29   Finistère Quimper   Bretainia Finis Terræ (lurraren amaiera)
30   Gard Nîmes   Okzitania eskualdea Gardon (ibaia)
31   Garona Garaia Tolosa   Okzitania eskualdea Garona
32   Gers Auch   Okzitania eskualdea Gers (ibaia)
33   Gironda Bordele   Akitania Berria Gironda (ibaia)
34   Hérault Montpellier   Okzitania eskualdea Hérault (ibaia)
35   Ille eta Vilaine Rennes   Bretainia Ille (ibaia) eta Vilaine (ibaia)
36   Indre Châteauroux   Erdialdea-Loira Harana Indre (ibaia)
37   Indre eta Loira Tours   Erdialdea-Loira Harana Indre (ibaia) eta Loira (ibaia)
38   Isère Grenoble   Auvernia-Rodano-Alpeak Isère (ibaia)
39   Jura Lons-le-Saunier   Borgoina-Franche-Comté Jura (mendigunea)
40   Landak Mont-de-Marsan   Akitania Berria Landetako basoa
41   Loir eta Cher Blois   Erdialdea-Loira Harana Loir (ibaia) eta Cher (ibaia)
42   Loira Saint-Étienne   Auvernia-Rodano-Alpeak Loira (ibaia)
43   Loira Garaia Le Puy-en-Velay   Auvernia-Rodano-Alpeak Loira (ibaia)
44   Loira Atlantikoa Nantes   Loirerria Loira (ibaia)
45   Loiret Orléans   Erdialdea-Loira Harana Loiret (ibaia)
46   Lot Cahors   Okzitania eskualdea Lot (ibaia)
47   Lot eta Garona Agen   Akitania Berria Lot (ibaia) eta Garona
48   Lozère Mende   Okzitania eskualdea Mont Lozère
49   Maine eta Loira Angers   Loirerria Maine (ibaia) eta Loira (ibaia)
50   Mantxa Saint-Lô   Normandia Mantxako kanala
51   Marne Châlons-en-Champagne   Ekialde Handia Marne (ibaia)
52   Marne Garaia Chaumont   Ekialde Handia Marne (ibaia)
53   Mayenne Laval   Loirerria Mayenne (ibaia)
54   Meurthe eta Mosela Nancy   Ekialde Handia Meurthe (ibaia) eta Mosela (ibaia)
55   Meuse Bar-le-Duc   Ekialde Handia Meuse (ibaia)
56   Morbihan Vannes   Bretainia Morbihango golkoa
57   Mosela Metz   Ekialde Handia Mosela (ibaia)
58   Nièvre Nevers   Borgoina-Franche-Comté Nièvre (ibaia)
59   Nord Lille   Frantzia Garaia
60   Oise Beauvais   Frantzia Garaia Oise (ibaia)
61   Orne Alençon   Normandia Orne (ibaia)
62   Pas-de-Calais Arras   Frantzia Garaia Calaisko itsasartea
63   Puy-de-Dôme Clermont-Ferrand   Auvernia-Rodano-Alpeak Puy de Dôme sumendia
64   Pirinio Atlantikoak Paue   Akitania Berria Pirinioak
65   Pirinio Garaiak Tarbe   Okzitania eskualdea Pirinioak
66   Ekialdeko Pirinioak Perpignan   Okzitania eskualdea Pirinioak
67   Rhin Beherea Estrasburgo   Ekialde Handia Rhin
68   Rhin Garaia Colmar   Ekialde Handia Rhin
69   Rodano Lyon (behin-behinekoa)   Auvernia-Rodano-Alpeak Rodano (ibaia)
69M   Lyongo metropolia Lyon   Auvernia-Rodano-Alpeak Lyongo udalerriak
70   Saona Garaia Vesoul   Borgoina-Franche-Comté Saona
71   Saona eta Loira Mâcon   Borgoina-Franche-Comté Saona eta Loira (ibaia)
72   Sarthe Le Mans   Loirerria Sarthe (ibaia)
73   Savoia Chambéry   Auvernia-Rodano-Alpeak Savoia eskualdea
74   Savoia Garaia Annecy   Auvernia-Rodano-Alpeak Savoia eskualdea
75   Paris Paris   Île-de-France Paris hiria
76   Itsas Sena Rouen   Normandia Sena
77   Sena eta Marne Melun   Île-de-France Sena eta Marne (ibaia)
78   Yvelines Versailles   Île-de-France Yvelines basoa
79   Deux-Sèvres Niort   Akitania Berria Sèvre Nantaise eta Sèvre Niortaise ibaiak
80   Somme Amiens   Frantzia Garaia Somme (ibaia)
81   Tarn Albi   Okzitania eskualdea Tarn (ibaia)
82   Tarn eta Garona Montauban   Okzitania eskualdea Tarn (ibaia) eta Garona
83   Var Toulon   Proventza-Alpeak-Kosta Urdina Var (ibaia)
84   Vaucluse Avignon   Proventza-Alpeak-Kosta Urdina Fontaine-de-Vaucluse iturria
85   Vendée La Roche-sur-Yon   Loirerria Vendée (ibaia)
86   Vienne Poitiers   Akitania Berria Vienne (ibaia)
87   Vienne Garaia Limoges   Akitania Berria Vienne (ibaia)
88   Vosgeak Épinal   Ekialde Handia Vosgeak
89   Yonne Auxerre   Borgoina-Franche-Comté Yonne (ibaia)
90   Belfort Herrialdea Belfort   Borgoina-Franche-Comté Belfort hiria
91   Essonne Évry   Île-de-France Essonne (ibaia)
92   Senako Gainak Nanterre   Île-de-France Sena
93   Sena Saint-Denis Bobigny   Île-de-France Sena
94   Marne Harana Créteil   Île-de-France Marne (ibaia)
95   Oise Harana Pontoise   Île-de-France Oise (ibaia)
971   Guadalupe Basse-Terre   Guadalupe
972   Martinika Fort-de-France   Martinika
973   Guyana Cayenne   Guyana Frantsesa
974   Réunion Saint-Denis   Réunion
976   Mayotte Mamoudzou   Mayotte

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu