Labetze

Nafarroa Behereko udalerri ohia

Labetze Labetze-Bizkai udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek, Bizkai gabe, 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Labetze
 Euskal Herria
Labetze (Nafarroa Beherea). Euskal Herria (2).jpg
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Beherea
UdalerriaLabetze-Bizkai
Administrazioa
Posta kodea
Herritarralabeztar
Geografia
Koordenatuak43°23′06″N 1°03′23″W / 43.385°N 1.0564°W / 43.385; -1.056443°23′06″N 1°03′23″W / 43.385°N 1.0564°W / 43.385; -1.0564
Demografia

Herritarrei "labeztar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 38 km daude.

IzenazAldatu

Dokumentazio historikoan lekuizen hau forma desberdinetan agertzen da: Labedz (1120an Okzitaniako Sòrdako kartularioan, 1134an), Sanctus Martinus de Lavez (1160an), Lavetz (1268an), Lavez (1304 eta 1309an), Lavetç (1350ean), Labetz (1316, 1413 eta 1472an Bastidaxarreko notarioen idazkietan) eta Labez (1513ko Iruñeko dokumentazioan). Arlo hori landu dutenek[1] , Jean-Baptiste Orpustanek bereziki, dio erroa "labe" eta zehatzago "galtzina-labe" zentzuarekin izan daitekeela, bestela "arragoa" esanahia duen hitza ere izan daitekeela.

GeografiaAldatu

KokapenaAldatu

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Ahetze izenekoan kokatuta dago. Herriaren mugak hauexek dira: Biduzeren ezkerribarrean, iparraldean Bizkai udalkidea; mendebaldean, Minhurrieta errekak mugatuta, Martxuetako lurrak; hegoaldean, herria oso hurbil geratzen ez bada ere, Altzümartakoak; ekialdean, berriz, Sallarteko errekak udal-marra markatzen duela, Gabadikoak, herri honetatik iparralderantz dagoen "Izallibarre" auzoa hain zuzen ere. Biduze zeharkatu eta ipar-ekialdera jota Ilharren gaude.

Aipatu herri guztiak amikuztarrak dira.

OrografiaAldatu

Altuera apaleko lurrak dira baina etengabeko gorabeherak daude. Herria bera 50 bat metrotan dago eta gehienezkoa (122 hain justu) Altzümartarekiko mugetan aurkitzen da.

DemografiaAldatu

1695eko erroldan 75 etxerekin ageri zaigu.

Berezko udalerri gisa ageri den erroldei dagokienez, 1793koan 342 biztanle zituen eta desagertu baino lehenagoko 1836ekoan 399. INSEEren datuak dira; fusioaren osteko udalerriaren datuak jakiteko, ikus Labetze-Bizkai.

ErrepideakAldatu

D 11 (Donapaleu-Bidaxune) departamendu mailako errepidean Altzümarta pasatuta D 646 izenekoa ateratzen da, herriraino heltzen dena. D 11tik beretik, Martxuetan D 246 abiatzen da; Bizkairako gurutzean (D 321 errepidea ezkerrerantz jotzen duena) hegoaldera joan eta herritik pasa ostean, Biduze zeharkatu eta berriro iparralderako norabidea hartuta Ilharrera eramaten gaitu. Bada beste errepiderik, zenbait auzotara edota Gabadira joateko.

HistoriaAldatu

Herri honetako jaunek historian Nafarroako erregeen aurrean ospe ona izan dute[2]; Bertrand de Sorhaburu (1412ko herriko jauna), Bertranet de Labets (1414an erregearen zerbitzari zena), Ogerot de Labets (1417an), Arnauton de Labets (1419-1423), Sancho Arnaud de Labets... aipatuak ageri dira idazki ofizialetan. Etxauztarrak Baigorriko bizkonteak ere Labetzeko jaunak izan ziren.

Udalerri-aldaketakAldatu

1841 arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Bizkairekin fusionatu zen; harrezkero Labetze-Bizkaiko udalburua da.

Eraikin historikoakAldatu

  • l'Assomption-de-la-Bienheureuse-Vierge-Marie eliza 1771ean eraikia edo gutxienez garai horietan sakonki berreraikia da; Bordeleko Gustave-Pierre Dagrant beiragilearen 1899ko beirateak daude, pertsonaiak irudikatzen dituztenak.

Kultura eta hezkuntzaAldatu

  • Herriko festak abuztuaren 15ean izaten dira, Andre Mariaren egunarekin.
  • Eskola aldetik, 1833an herrian eskola zegoela adierazten du inkesta batek. Azken urteetan, ordea, Amendüze-Unaso, Gabadi, Ilharre eta Bizkai udalkidearekin batera RPI (regroupement pédagogique intercommunal, "udalerri arteko bateratze pedagogikoa") delako bat sortu zuen; hots, azken urteetan eskolarik gabe geratu den herri txiki horietakoa da.

LabeztarrakAldatu

EkonomiaAldatu

Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa