Ireki menu nagusia
Elizondoko trinketa

Trinketa lau paretako pilotaleku itxia da, kontrakantxarik gabea, jokorako baliagarriak diren lau paretaz mugatua: frontisa, atzeko edo erreboteko pareta, ezker-pareta eta eskuinekoa.[1]

Ikusleentzat ere pilotaleku berezia da: beheko palkoa edo solairua egoten da ezker-paretan zehar, galeria bat frontisetik erreboteraino, eta zenbaitetan erreboteko paretan ere bai[2][3]. Egitura hau kantxan 1,30 metro barneratzen da eta 2 metro inguruko altuera izan ohi du, eta bertan jendea egoteko dago eratua. Galeria honek sare bat izaten du erdialdean, kantxari begira dagoen horman, eta taula deritzan maldatxo edo plano inklinatu batez dago estalia.

JokoakAldatu

Trinketean hainbat joko modalitate ditugu. Jatorrizkoa esku huskakoa (banaka edo binaka) da; hala ere, Argentinan xarez eta paletaz jokatzeari ekin zioten, eta egun nazioarteko lehiaketa modalitate onartuak dira. Trinketean jokatzen den modalitate bitxiena pasaka da: aurrez aurre jarrita eta erdian sare bat dutela, pilotariak eskularruz aritzen dira.[2] Ipar Euskal Herrian ugariagoak badira ere, Hego Euskal Herrian ere badira trinket historikoak.

Trinketeko jokalarien artean, gaur egun ospetsuenak Waltary Agusti, Thierry Etxeto, Pascal Ezkurra eta Patrick Ozafrain dira.

Trinket nagusiakAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Trinket
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Trinket1.
  2. Nosotros Los Vascos, Juegos y Deportes (I, La Pelota Vasca). Lur Argitaletxea, SA. ISBN 84-7099-261-9

Ikus, gaineraAldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.