Gaztelako Koroa

Gaztelako erregearen agintzapeko herrialdea
Artikulu hau Gaztela koroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztela (desbideraketa)».

Gaztelako Koroa (gaztelaniaz: Corona de Castilla; latinez: Corona Castellae), entitate historiko gisa, 1230an sortu zen behin betiko, Fernando III.a Gaztelakoak Leongo Erresuma inbaditu zuenean. Egile batzuen iritziz, hala ere, bi lurraldeen Gorteek bat egin zutenean hitz egin daiteke Gaztelako Koroaz, hamarkada batzuk geroago. 1230ean, Fernando III.ak Leongo errege koroatu zuen bere burua. Bertan, Toledoko Erresuma eta Leongo Erresuma (Galiziakoa barne) sartzen ziren.

Gaztelako Koroa
Corona de Castilla
Corona Castellae
1230 – 1715
Monarkia feudala
Gaztelako koroako bandera

Gaztelako koroako armarria

Geografia
HiriburuakGorte ibiltaria. 1561etik aurrera Madril
Kultura
Hizkuntza(k)Gaztelania, asturleonera, galego, euskara eta mozarabiera
ErlijioaKristautasuna, Judaismo eta Islam
Historia
Gaztela eta Leongo erresumen batasuna1230
Planta Berriko dekretuak1715
Aurrekoak
Leongo Erresuma
Gaztelako Erresuma
Ondorengoa
Espainiako Erresuma

Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba euskal lurraldeak ere Gaztelako Koroan sartu ziren, XIII. mendearen hasieran konkistatuak izan ondoren. Bizkaiak jaurerri izaten segitu zuen; Gipuzkoa eta Araba probintzia bihurtu ziren. Errege-erregina Katolikoen 1492ko konkistaren ondoren, aurreko Granadako Erresumak izena gorde zuen, eta erresuma jiteko lurralde berria Gaztelako Koroan sartu zuten. Granadari Nafarroako Erresumak jarraitu zion, 1512an konkistatua izan baitzen. Nafarroak erresuma estatusari eutsi zion, baina Gaztelako Koroaren barnean, 1515ean hari atxikia izan ondoren.

XVII. mendearen amaieraz geroztik, Gaztelak galdu egin zuen berezko zituen erakundeen funtzionaltasuna, adibidez, Gaztelako Gorteena: ez ziren biltzen gehiago. Filipe V.a Borboikoaren etorreraz, berretsi egin zen absolutismorako joera, koroan zentratua, eta Gaztelako Koroari, gainera, Aragoiko Koroa atxiki zitzaion, azken horiek (Katalunia barne) gerra galdu ondoren.

Iberiar penintsula XVII-XVIII mendeen artean.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Kondaira. (Noiz kontsultatua: 2017-11-21).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.