Garazi-Baigorri herri elkargoa
Garazi-Baigorri herri elkargoa[1] (frantsesez communauté de communes de Garazi-Baigorri)[2] izena ematen dioten Nafarroa Behereko bi eskualdeetako udalerri ia guztiak biltzen zituen herri elkargoa izan zen. 2017ko urtarrilaren 1ean desegin zen elkargoa, Euskal Herri Elkargoa sortu zenean.
Garazi-Baigorri herri elkargoa | |
---|---|
Administrazioa | |
Lurraldea | Nafarroa Beherea |
Sorrera | 2002ko abenduaren 20a |
Desagerpena | 2017ko urtarrilaren 1a |
Presidentea | Bernard Arrabit |
Hiriburua | Donibane Garazi |
Udalerriak | 30 |
Estatistikak | |
Azalera | 640 km² |
Biztanleria | 11802 (1999) |
Dentsitatea | 38 bizt./km² |
Osaera
aldatuElkargoak 30 udalerri biltzen zituen.
- Kantonamendu aldetik:
- Baigorriko kantonamenduko guztiak (11).
- Donibane Garaziko kantonamenduko guztiak (19).
- Herrialde aldetik, beraz, denak Nafarroa Beherean daude.
- Eskualde historiko-natural aldetik Ipar Euskal Herrian osatu diren herri elkargoen artean muga eta osaerarik naturalenak dituenetakoa da: aipatu bi kantonamenduak osorik biltzen ditu eta ondorioz bi eskualdeak biltzetik oso-oso hurbil geratzen da:
- Baigorri edo zehatzago esanda Baigorri-Ortzaize osoa.
- Garazi eskualdeari udalerri bakarra falta zaio herri elkargo honetan, kantonamenduak bere baitan ez daukan berbera: Suhuskune.
- Bi eskualdeetatik kanpoko udalerririk ez dago. Beraz, alde batetik auzoen arteko ika-mikan baina bestetik harreman estuak eta ezaugarri antzekoak dituzten bi eskualdeek batzera jo dute, hainbeste arlotan gertatzen den bezala.[3]
Udalerri kideen datuak
aldatuINSEE Kodea | Udalerria | Alkatea | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea | Ordezkariak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
64008 | Ahatsa-Altzieta-Bazkazane | Jean-Paul Bidart | 320 bizt. | 1464 ha | 22 bizt./km² | ||
64013 | Ainhize-Monjolose | Jean-Pierre Irigoin | 175 bizt. | 1030 ha | 17 bizt./km² | ||
64011 | Aintzila | Gilbert Oçafrain | 103 bizt. | 626 ha | 16 bizt./km² | ||
64016 | Aldude | Jean-Michel Dendarieta | 395 bizt. | 2327 ha | 17 bizt./km² | ||
64026 | Anhauze | André Changala | 247 bizt. | 1233 ha | 20 bizt./km² | ||
64047 | Arnegi | Catherine Bègue | 286 bizt. | 2121 ha | 13 bizt./km² | ||
64490 | Arrosa | Bernard Arrabit | 442 bizt. | 1843 ha | 24 bizt./km² | ||
64066 | Azkarate | Jean-Michel Galant | 275 bizt. | 582 ha | 47 bizt./km² | ||
64477 | Baigorri | Jean-Michel Coscarat | 1525 bizt. | 6944 ha | 22 bizt./km² | ||
64092 | Banka | Michel Oçafrain | 373 bizt. | 4960 ha | 8 bizt./km² | ||
64107 | Behorlegi | Pascal Neguelouart | 72 bizt. | 2058 ha | 3 bizt./km² | ||
64124 | Bidarrai | Jean-Michel Anchordoquy | 645 bizt. | 3820 ha | 17 bizt./km² | ||
64155 | Buztintze-Hiriberri | Henry Inchauspé | 94 bizt. | 567 ha | 17 bizt./km² | ||
64484 | Donazaharre | Pierre Eyherabide | 880 bizt. | 1164 ha | 76 bizt./km² | ||
64485 | Donibane Garazi | Alphonse Idiart | 1417 bizt. | 273 ha | 519 bizt./km² | ||
64154 | Duzunaritze-Sarasketa | Philippe Poydessus | 179 bizt. | 1204 ha | 15 bizt./km² | ||
64492 | Eiheralarre | Raymond Minondo | 254 bizt. | 3030 ha | 8 bizt./km² | ||
64218 | Ezterenzubi | Jean-Louis Poydessus | 382 bizt. | 4587 ha | 8 bizt./km² | ||
64229 | Gamarte | Jean-Michel Bicain | 105 bizt. | 991 ha | 11 bizt./km² | ||
64274 | Irulegi | Jacques Irume | 290 bizt. | 938 ha | 31 bizt./km² | ||
64275 | Izpura | Claude Barets | 618 bizt. | 785 ha | 79 bizt./km² | ||
64283 | Jatsu | Michel Aldacourrou | 166 bizt. | 1065 ha | 15 bizt./km² | ||
64297 | Lakarra | Jean-Claude Ybargaray | 129 bizt. | 440 ha | 29 bizt./km² | ||
64322 | Lasa | Michel Idiart | 261 bizt. | 1479 ha | 18 bizt./km² | ||
64327 | Lekunberri | Joseph Goyheneix | 182 bizt. | 5809 ha | 3 bizt./km² | ||
64379 | Mendibe | Sébastien Ihidoy | 182 bizt. | 4177 ha | 4 bizt./km² | ||
64436 | Ortzaize | Martin Elgue | 694 bizt. | 4238 ha | 16 bizt./km² | ||
64538 | Uharte Garazi | Jean San-Pedro | 599 bizt. | 1166 ha | 51 bizt./km² | ||
64543 | Urepele | Michel Ernaga | 365 bizt. | 2644 ha | 14 bizt./km² | ||
64166 | Zaro | Robert Garicoitz | 147 bizt. | 401 ha | 37 bizt./km² | ||
11802 bizt. | 63966 ha | 18 bizt./km² | 38 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Elkargoak berak hala izendatu du bere burua; hala ere, Baigorri-Garazi edota -ko erantsita sortzen diren aldaerak ere agertzen dira hainbat testutan.
- ↑ Frantsesez ere euskarazko bi toponimo horiek erabiltzen dira.
- ↑ Adibide sinboliko bat ipintzearren, U.S. Nafarroa errugbi taldearena dugu.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Elkargoaren webgunea.[Betiko hautsitako esteka]