Lasa
- Artikulu hau Nafarroa Behereko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lasa (argipena)».
Lasa ([las̺a]) Nafarroa Behereko udalerria da eta Baigorri-Ortzaize eskualdean dago kokaturik.
Lasa | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
Lasako eliza | |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Frantzia | ||||||||
Eskualdea | Akitania Berria | ||||||||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||||||||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||||||||
Barrutia | Baiona | ||||||||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||||||||
Izen ofiziala | Lasse | ||||||||
Auzapeza | Michel Idiart (2008-2014) | ||||||||
Posta kodea |
64220 | ||||||||
INSEE kodea |
64322 | ||||||||
Herritarra | lasar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 43° 09′ 26″ N, 1° 15′ 36″ W / 43.1572°N,1.26°WKoordenatuak: 43° 09′ 26″ N, 1° 15′ 36″ W / 43.1572°N,1.26°W | ||||||||
Azalera | 14,79 km2 | ||||||||
Garaiera | 176 – 1.247 metro | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
333 (2017ko urtarrilaren 1a)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 21,57 biztanle/km² | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 25,93 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 58,41 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 81,12 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 11,14 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 4,74 (2013) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Euskaldunak | % 68,97 (2010) | ||||||||
Euskararen erabilera | % 38,95 (2011) | ||||||||
Datu gehigarriak |
GeografiaAldatu
Ingurune naturalaAldatu
Arnegi erreka udalerritik igarotzen da, bere ibaiadar diren Pagolako erreka, Landarreta erreka eta Ontzoroneko errekarekin batera. Adartza (1250 m) eta Munhoa (1021 m) mendiak igotzeko ohiko abiapuntua da herria.
Udalerri mugakideakAldatu
- Azkarate iparraldean
- Uharte Garazi ekialdean
- Anhauze mendebaldean
- Arnegi hego-ekialdean
- Banka hego-mendebaldean
Udalerria Nafarroa Garaiarekin da mugakidea hegoaldean.
Etxeak eta AuzoakAldatu
- Eliza
- Ithola
- Mespla
- Azkila
- Hardoia
- Zuharreta
- Lepozaditz
HistoriaAldatu
Lasako parrokia 1266. urtean da aipatua. 1333. urtean ere Mokosailen (frantsesezko "bon-conseil" hitzen euskarazko adaptazioa) aipamena agertzen da Orreagako enkomienda modura, zeinetan Donejakue Bidea egiten zuten erromesei ematen zitzaien ostatua.
EkonomiaAldatu
Udalerrian Irulegiko Arnoa ekoizten da, laborantza delarik udalerriko ekonomiaren oinarria.
DemografiaAldatu
|
Oharra: 2007ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da
Ondasun nabarmenakAldatu
- Etxartea baserria XVII. mendekoa da
- Harginaenea baserria XVII. mendearen bukaerakoa da
- Laskorria baserria XVIII. mendekoa da Meriategia baserriaren moduan
- San Martin eliza XIX. mendekoa da
Lasako pilotalekua
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |