Ireki menu nagusia

Grupo Acciona eraikuntza enpresa espainiarra da. 1997ean Entrecanales y Tavora eta Cubiertas y MZOVG enpresen bateratzearen ondorioz sortua. Urteak aurrera joan ahala, eraikuntzan ez ezik, beste sektore batzuetan egin ditu inbertsioak. Gaur egun, energia garbien ekoizpenean nabarmentzen da. Horretarako, Nafarroako parke eolikoak ustiatu eta eraiki zituen EHN enpresa publiko nafarra erosi zuen.

Grupo Acciona
Mota Elkarte Anonimoa
Sektorea Eraikuntza, Energia
Sorrera 1997
Egoitza Alcobendas
Presidentea José Manuel Entrecanales Domecq
Merkatuak Espainia, Europa
Salmentak 6.512 milioi euro (2009)
Irabaziak 448 milioi euro (2009)
Langileak 33.110 (2009)
Eskumendekoak EHN,
Akziodunak Entrecanales familia
Webgunea http://www.acciona.com

Accionako zuzendaria José Manuel Entrecanales Domecq da, enpresa batzordean Entrecanales familiako hainbat kide daude. Acciona, betidanik izan da familia enpresa.

Eduki-taula

Acciona eta EndesaAldatu

2006ko irailaren 25ean, Accionak, Endesa konpainia elektrikoaren akzioen %10 erosi zituela jakitera eman zuen. Horrela, Endesaren inguruan zegoen espekulazioa areagotu eta E.On eta Gas Naturalek aurkezturiko erosketa eskaintzen inguruko etorkizuna gehiago korapilatuz. Ondoren, partaidetza hori handituz joan da, gaur egungo %20ra ailegatuz.

Acciona Endesako akziodun nagusia izatera heldu zen, Caja Madriden aurretik. Accionak gainera irabazi handiak lortu zituen Endesako dibidendu eta etekinen bitartez. Baina 2007an akzioak Enel italiarrari saldu zizkion eta azkenik italiarrak Endesaren jabe egin ziren.

Eskumendeko enpresakAldatu

  • Acciona Infraestructuras (honen barnean Acciona Concesiones, Acciona Mantenimiento de Infraestructuras eta Acciona Maquinaria enpresak daude).
  • Acciona Inmobiliaria
  • Acciona Energía (Energy Power atzerrian)
  • Acciona Agua edo Acciona Water
  • Acciona Facility Services
  • Acciona Medio Ambiente
  • Acciona Transmediterranea
  • Acciona Travelling
  • Acciona Logístico
  • Acciona Airport Services
  • Acciona Rail Services
  • GPD
  • Bodegas Hijos de Antonio Barceló
  • Bestinver (akzioen enpresa kudeatzailea)

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu