Ireki menu nagusia

Cesare Borgia (italieraz ˈtʃeːzare ˈbɔrdʒa ahoskatua; katalanez: Cèsar Borja, ˈsɛzər ˈβɔrʒə ahoskatua; gaztelaniaz: César Borja, ˈθesar ˈβorxa ahoskatua; Erroma, 1475 irailaren 13 - Viana, Nafarroa, 1507ko martxoaren 12) duke, printze, konde, condottiero, gonfaloniere, Iruñeko apezpikua, Valentziako artzapezpikua, Vaticanoko armadaren kapitaina eta kardinala izan zen.

Cesare Borgia
Cesareborgia.jpg
diocesan administrator Itzuli


cardinal-deacon Itzuli


Gonfalonier of the Church Itzuli

Bizitza
Jaiotza Subiaco1475eko irailaren  13a
Herrialdea  Aita Santuen Lurraldea
Heriotza Viana1507ko martxoaren  12a (31 urte)
Hobiratze lekua Viana
Heriotza modua gizahilketa: combata Itzuli
Familia
Aita Alexandro VI.a
Ama Vannozza dei Cattanei
Ezkontidea(k) Charlotte of Albret Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Borgia
Hezkuntza
Heziketa Pisako Unibertsitatea
University of Perugia Itzuli
Hizkuntzak katalana
italiera
Irakaslea(k) Filippo Decio Itzuli
Jarduerak
Jarduerak condottieroa eta klerikoa
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua Generalissimo Itzuli
Parte hartutako gatazkak Italian War of 1499–1504 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
IMDb ch0045213
Firma de César Borgia.jpg

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Aita Rodrigo Borgia aita santua eta ama Vannozza Cattanei erromatarra, Giovanni eta Godofredo anaiak eta Lucrezia arreba zituen. Perugian ikasi zituen teologia eta zuzenbidea eta 17 urte zituela, Cesare Iruñeko apezpiku (1491) bihurtu zen. 20 urte bete baino lehen Valentziako artzapezpikua eta kardinala zen.

1497an Giovanni Borgia hil zenean Vaticanoko armadaren buruzagi bihurtu zen eta 1498an eliza utzi zuen.

Luis XII.ak Valentinoiseko konde izendatu eta Joanes III.a Nafarroakoaren arreba zen Karlota Albretekoa ezkondu zuen. Romagna eskualdea konkistatu zuen aitarako eta duke bihurtu zen 1501ean.

1503an aita pozonduta hil eta Pio III.ak aita santu berriak Cesare atxilotu zuen. Julio II.ak Gaztelako Erresumari entregatu zion Cesare. Valladolideko kartzelatik ihesi egin zuen eta Nafarroara jot zuen babes bila.

Nafarroan Joanes III.a Nafarroakoak kapitain izendatu eta Larraga hartzeko misioa izan zuen beaumontarren eskuetatik. Geroago Vianako herri gehiena agaramontarrentzat hartu zuen. Vianan setiopean zeuden azkenengo beaumontarrei eman zioten laguntzaz jabetuta, Borgiak gizon batzuen atzetik bere zaldiaren gainean abiadura bizian jarraitu zien. Leringo kondearen hiru soldaduk (Garcés de Ágreda, Pedro de Allo eta hirugarren gizon ezezagun bat) herritik Mendabiarako bidean 9 kilometrotara dagoen "La Barranca Salada" delako lekuan segada bat antolatu eta erail zuten.

Viana udalerriko Andre Mariaren elizaren ate nagusiaren aurrean ehortzia dago.[1]

Leloa Aut Cæsar aut nihil zuen (euskaraz: 'Cesare edo ezer ez').

Nikolas Makiavelok eredu gisa hartu zuen Printzea idaztean.

BibliografiaAldatu

FilmografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu