Bargota

Nafarroa Garaiko udalerria

Bargota[4] ([baɾɣota]) Nafarroako mendebaldean dagoen udalerri bat da, Lizarrerrian eta Erriberan kokatua. Nafarroako hiriburutik 74 kilometrora dago eta 295 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Bargota
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Bargotaren ikuspegia.

Bandera

Bargotako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Bargota
AlkateaCristina Remirez Marquinez
(Kudeaketa batzordea)
Posta kodea31229
INE kodea31047
Herritarrabargotar
Geografia
Koordenatuak42°33′40″N 2°18′43″W / 42.561111111111°N 2.3119444444444°W / 42.561111111111; -2.3119444444444
Azalera25,4 km²
Garaiera587 metro
Distantzia74 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria257 (2023:  1)
alt_left 134 (%52,1)(2019) (%47,9) 123 alt_right
Dentsitatea1,01 bizt/km²
Zahartzea[1]% 15,71
Ugalkortasuna[1]‰ 20,83
Ekonomia
Jarduera[1]% 63,64 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 5,14 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 4,40 (2018: %1,65)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.bargota.org/

Geografia

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Bargota Tuterako merindadearen hegoaldean kokatzen da. Herrira heltzeko NA-111 errepidea hartu behar da Viana-Lizarra norabidean. Ondoren, zazpi kilometrora, ezkerreko errepidea hartu, eta hiru kilometro ibili ondoren Bargotara heltzen da.

Honako udalerriak ditu mugakide: Mendebaldean Azuelo, Aras eta Viana; ekialdean Esprontzeda, Armañantzas eta Mendabia; iparraldean Torralba del Rio; eta hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa.

Klima eta landaredia

aldatu

Bargotak klima mediterraneoaren eta atlantikoaren arteko trantsizioko klima du. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 1.000mm bitartekoak dira. Herrigunean 600mm jausten dira eta udalerriko gunerik menditsuenetan prezipitazio ugariagoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 60 eta 100 bitartean izaten dira, kokagunea zein den.

Jatorrizko landareditik ametz eta haritzen batek baino ez dirau, artea erabat galdu zen nekazaritzaren hedapenarekin, eta XIX. mendetik aurrera, 18 hektarea pinu birlandatu ziren.

Estazio meteorologikoa

aldatu

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 375 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Historia

aldatu
 
Elizako plaza.
 
Bargota 1956. urtean, Indalecio Ojangurenen argazkia.

Bargotako lehen giza arrastoak "El Castejon" izeneko aztarnategian aurkiturikoak dira. "El Castejon" zeramika arrastoak aurkitu diren antzinako herrixka zelta izan zen.[erreferentzia behar] Nafarroako erresuma eta Gaztelaren arteko gerren eraginez, Bargotak independentzia galdu eta 1219. urtean Antso VII.a erregeak Vianari anexionatu zizkion ondoko herri guztiak. Erregearen agindua bete ez zuten herri bakarrak Bargota eta Aras izan ziren.

Urteetan zehar, Bargotan hainbat aldiz aldarrikatu zuen Vianatik banatzeko bere nahia, baina Antso VII.aren agindua bete beharrekoa zela eta, ezeztatu egiten zuten behin eta berriro Bargotaren banaketa. Azkenik, 1818. urtean udalerri independente bihurtu zen.

Bargotar ospetsuak

aldatu

Ekonomia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.

 
Herriaren inguruko laborantza lurrak.

Bargotako ekonomiaren ardatza nekazaritza izan da betidanik, eta bereziki ardogintza, Errioxako ardoaren jatorri-izendapenaren barne. Mendeetako aurrerapenen ostean, gaur egungo mahats-biltzeak zerikusi gutxi dauka antzina egiten zenarekin, mekanizazioak mahatsaren biltzea erraztu eta azkertu egin baitu. Bargotan upategi bat dago 1990eko hamarkadaren hasieratik "Biurko Gorri" izenekoa.

Barazkien landaketari dagokionez Nafarroako bestelako herrietan baino garrantzia gutxiago dauka, eta gehienbat, zainzuri, piper eta artora mugatzen da.

Demografia

aldatu
Bargotako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,16 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Bargotan»

Udaletxea

aldatu
  • HELBIDEA: Errege kalea, 22

2023-2027 legegintzaldia

aldatu

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Bargotako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
Carmelo Garcia Alvarez[7] 1979 1983 Independenteak
Antonio Fernandez Vicente[7] 1983 1987 Candidatura Independiente de Bargota
Jesus Rodolfo Ruiz de Larrinaga[7] 1987 1991 Agrupacion Electoral Goraño
Pablo Llorens Garcia[7][8] 1991 1995 Herri Batasuna
Saturnino Fernandez Garcia[7] 1995 1999 Independenteak
Marta Garcia Llorens[7] 2000 a 2003 Kudeaketa batzordea
Saturnino Fernandez Garcia[7] 2004 b 2007 Kudeaketa batzordea
Gregorio Garcia Mendaza[7][9][10] 2007 2011 Kudeaketa batzordea
Gregorio Garcia Mendaza[7][10][11][12] 2012 c 2013 d Kudeaketa batzordea
Pablo Llorens Garcia[7][10] 2013 2015 Kudeaketa batzordea
Gurutze Merino Diaz de Zerio[7] 2016 e 2019 Kudeaketa batzordea
Gurutze Merino Diaz de Zerio[7][13] 2019 2020 f Kudeaketa batzordea
Cristina Remirez Marquinez[7][13][14] 2020 2023 Kudeaketa batzordea
[15][16] 2023 Jardunean Kudeaketa batzordea

a 1999an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

b 2003an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

c 2011n ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

d Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

e 2015ean ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

f Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Azpiegitura eta garraioak

aldatu

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[17]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herri eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[18].

La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Euskara

aldatu

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Bargota eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,74k zekien euskaraz hitz egiten.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Jaiak eta ospakizunak

aldatu
 
Bargotako zelaiak.

Bargotako jaiak irailaren 8tik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira Nievako Ama Birjinaren omenez. Jaietako egun nagusia irailaren 8a da, Ama Birjinaren eguna. Egun horretan, herritarrek Ama Birjinaren irudia ateratzen dute herriko kaleetan zehar prozesioan.

ean bestalde udaberriko jaiak antolatzen dira, Poioko Ama Birjinaren omenez, normalean San Isidroren osteko lehen igandean. Bargotarrak Ama Birjinaren baselizara joaten dira, eta meza entzun ostean, ondoko frontoian bazkari herrikoia antolatzen da.

Ospatzen diren beste jaiegunen artean San Sebastian (urtarrilaren 20an), eta Corpus Christi eguna daude.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Andre Mariaren eliza: estilo gotiko-errenazentistako eliza da, 1550. urtean eraikia. Jatorrizko egitura osorik mantentzen da. Barruan, Esklabotzako Ama Birjina dago.
  • Puiuko Ama Birjinaren baseliza: XIX. mendean eraiki zen, XVI. mendeko beste eraikin baten gainean.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  6. Javier Sierra eta Jesús Callejo: La España extraña. Bartzelona: Planeta, 1997, 2015an gaurkotuta.212-213 or.
  7. a b c d e f g h i j k l m n (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
  8. (Gaztelaniaz) «Inhabilitado un ex alcalde de HB por negarse a dar la lista de mozos para la mili» El País 1996-03-21 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
  9. (Gaztelaniaz) «"La alcaldía está abierta a todos los vecinos, de los que siento respaldo"» Diario de Navarra 2008-10-25 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  10. a b c (Gaztelaniaz) «Pablo Llorens sustituye a Goyo García en la alcaldía de Bargota» Revista Calle Mayor 2013-01-24 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
  11. (Gaztelaniaz) «Bargota vota por mayoría al alcalde actual» Diario de Navarra 2012-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  12. (Gaztelaniaz) «Nuevas comisiones gestoras en Acedo, Saigots, Bargota y Uztegi» Noticias de Navarra 2012-05-03 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  13. a b (Gaztelaniaz) «Una consulta popular en enero cambió este lunes la alcaldía de Bargota» Diario de Navarra 2020-07-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  14. (Gaztelaniaz) «Cristina Remírez, elegida nueva alcaldesa de Bargota» Noticias de Navarra 2020-07-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  15. (Gaztelaniaz) «Municipios sin alcalde: así funcionan los ayuntamientos bajo el gobierno de una comisión gestora» Newtral 2023-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).
  16. (Gaztelaniaz) «Un total de 51 municipios navarros conoce ya quién será su alcalde desde junio» Diario de Navarra 2023-04-27 (Noiz kontsultatua: 2023-10-03).
  17. http://sites.google.com/site/nolineadealtatension/Home/RATplanoAldizk.pdf?attredirects=0[Betiko hautsitako esteka]
  18. http://www.elcorreo.com/vizcaya/20100201/alava/votantes-rechaza-linea-alta-20100201.html El Correo Español egunkariaren webgunea

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa