Félix Cariñanos San Millán

irakasle espainiarra

Félix Cariñanos San Millán (Viana, 1948ko ekainaren 10a) Nafarroako idazle, historialari, hizlari, argazkilari eta antropologo ezaguna da. Vianako ikastolarekin kolaboratu du ekimen desberdinetan.

Félix Cariñanos San Millán

Bizitza
JaiotzaViana1948ko ekainaren 10a (75 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Biografía aldatu

Filologia erromanikoa eta etnografia ikasketak Zaragozako eta Bartzelonako Unibertsitatean egin zituen. Lanbidez Hizkuntza eta Literatura irakaslea izan da urte askoan. Gaur egun erretreta hartuta du. Liburutegietan eta artxiboetan ikertzaile sutsua izanik, "Telarañas" izengoitiaz ezagutzen zaio. Liburutegi eta objektuen bilduma ederra egin du.[1] Inauterietako Murga berreskuratzeko, bestetik, lan handia egin du Vianan.[2] Vianako Pedro Angulo Rozas "Periquillo" auroroen taldeko zuzendaria eta "aurora" ugariren egilea da.

Obra aldatu

Félix Cariñanos bere jaioterriaz suharra da eta hori izan da, alegia, bere lan askoren gai nagusia. Beste gai garrantzitsua bere lanetan Donejakue bidea izan da. Hedabide eta aldizkari askotan ere idatzi du, besteak beste, Diario de Navarra, La Rioja, Piedra de rayo. Revista riojana de cultura popular... Antzerki munduan, ikasleentzako lan desberdinak prestatu ditu, Ricardo Campano ikastetxean eta Erentzun Ikastolan antzeztuak.

Liburuak aldatu

  • 1980: Apuntes vianeses
  • 1987: Cenicero histórico
  • 1991: Santa Mª de Cuevas en el camino de Santiago
  • 1992: Un paseo por Viana - Ibilaldia Bianan barna
  • 1994: La Rioja
  • 2001: Leyendas de La Rioja I
  • 2001: Leyendas de La Rioja II
  • 2002: Leyendas de La Rioja III
  • 2005: La mujer en el camino de Santiago
  • 2007: César Borgia y Viana

Artikuluak aldatu

Asko izanik, bakarrik gutxi batzuk aipatuko ditugu:

  • "La Cruz de César Borgia", Piedra de rayo: Revista riojana de cultura popular, 44 zk., 2014, 72-91 or.
  • "Canje de prisioneros en Viana", Piedra de rayo: Revista riojana de cultura popular, 45 zk., 2015, 42-43 or.
  • "La mujer en el Camino de Santiago", Fayuela: revista de estudios calceatenses, ISSN 1886-3795, 1.zk., 2005, 39-56 or.
  • "Leyendas en el Camino a Compostela", Piedra de rayo: Revista riojana de cultura popular, 7.zk, 2002, 26-33 or.

Sariak eta aitorpenak aldatu

  • 2001: "Corrales de Erentzun" saria, ikastolaren eta Vianako kulturaren alde egindako lanagatik.
  • 2007: "César Borgia y Viana (1507-2007)" (Cesare Borgia eta Viana) erakusketaren arduraduna izan zen, pertsonaiaren bosgarren mendeurrena ospatzeko antolatuta.[3]
  • Herriko plaza batek Félix Cariñanosen izena du.
  • 2016: Auroroen omenaldia jaso zuen.
  • 2017: Ricardo Campano eskolaren ikasleek Inauteriko festa eskaini zioten.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak aldatu