Diego Ximenez (Viana, 1617 - Cabredo, 1660) nafar eskultorea izan zen. Eskultore-familia batean sortu zen, eta Arabako Errioxan lan egin zuen batez ere. Juan Baskardo bere aitaginarrebarekin aritu zen. Obra nagusiak: Paganosko elizaren alboko kaperetako eskulturak (1643-1649), Lapueblako elizako erretaula nagusikoak (1630-1651), Eltziegoko San Andres elizako erretaula nagusia (1646tik aurrera), Guardiako elizako gurutzadurako eskulturak (1654), Kripango elizako eskulturak (1655), Navaridasko Santiago ermitako erretaularen erliebea (1657tik aurrera), Ekorako elizako irudia (1659) eta Lapueblako Jasokunde elizako gurutzadurako erretaulak.

Erreferentziak aldatu