Aras

Nafarroa Garaiko udalerria

Aras[3] ([aɾas̺] ofizialki; batzuetan Hiru Aras [iɾu aɾas̺] edo Tres Aras [tres aɾas̺] formetarekin ere bai) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatzen den herri honek 184 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 88 kilometrora dago.

Aras
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Plaza de Aras, Navarra.jpg
Arasgo bandera
Bandera

Arasgo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaEscudo de Estella.svg Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaEscudo de Aras.svg Aras
AlkateaFrancisco Javier Murgiondo Markinez (PSN)
Posta kodea31239
INE kodea31026
Herritarraarastar
Geografia
Koordenatuak42°33′43″N 2°21′18″W / 42.561944444444°N 2.355°W / 42.561944444444; -2.355
Azalera17,72 km²
Garaiera640 metro
Distantzia88 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria154 (2022: Green Arrow Up.svg 1)
alt_left 72 (%46,8)(2019) (%52,6) 81 alt_right
Dentsitatea8,73 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 36,61
Ugalkortasuna[1]‰ 41,67
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 2,37 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 4,10 (2018: Green Arrow Up.svg %3,18)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.ayto-aras.es/

GeografiaAldatu

Ingurune naturala eta klimaAldatu

KlimaAldatu

Arasek Ebro ibaiko depresiogunearen berezko klima mediterraneo-kontinentala dauka. Neguak hotzak, udak beroak, aldaketa termiko handiak, eta euriak nahiko eskasak eta irregularrak izaten dira (batez ere udaberrian eta udazkenean egiten du euria).

Udalerri mugakideakAldatu

Arasek Azuelorekin eta Aguilar Kodeskoarekin egiten du muga iparraldean, Bargotarekin ekialdean, eta Vianarekin mendebaldean eta hegoaldean.

HistoriaAldatu

1850eko hamarkadara arte Arasek Armañantzasekin udalerri bakarra osatu zuen.

EkonomiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.

DemografiaAldatu

Arasko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,62 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

PolitikaAldatu

UdaletxeaAldatu

Arasko udaletxeko idazkaria, Aguilar Kodeskoa, Cabredo, Genevilla, Lapoblacion eta Marañongo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Konstituzio Plaza, 13

Udal hauteskundeakAldatu

Arasko alkatea PSN alderdiko Francisco Javier Murgiondo Markinez da, 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Nafarroako Alderdi Sozialistak aukeraturiko zinegotzi guztiak lortu zituen, aurkeztu zen talde bakarra izan baitzen. Zuri emandako botoak 25 izan ziren (emandako boto guztien %19,84). Eta baliogabeko botoak 13 izan ziren (emandako botoen %9,35)

Arasko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Francisco Javier Murguiondo Marquinez (PSN) 56 Bai
Jose Luis Ibarrondo Los Arcos (PSN) 56 Bai
Isabel Abecia Diaz de Otazu (PSN) 49 Bai
Maria Antonia Fernandez Fernandez (PSN) 48 Bai
Jesus Javier Saenz Gonzalez (PSN) 47 Bai

2011n ez zen zerrendarik aurkeztu[4]. Hortaz, Murgiondok segitzen du alkate.

AlkateakAldatu

Hauek izan dira Arasko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
1979 1983 Independenteak
1983 1987 Independenteak
1987 1991 Nafarroako Alderdi Sozialista
1991 1995 Nafarroako Alderdi Sozialista
1995 1999 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jesus Juvera Rubio[6][7] 1999 2003 Nafarroako Demokraten Elkargunea
Jose Manuel Saenz[6] 2003 2007 Agrupacion Independiente Aras
Francisco Javier Murguiondo Marquinez 2007 2011 Nafarroako Alderdi Sozialista
Francisco Javier Murguiondo Marquinez[8] 2011 2015 Nafarroako Alderdi Sozialista
Francisco Javier Murguiondo Marquinez[5] 2015 2019 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jesus Carlos Fernandez Rubio[5] 2019 Jardunean A.I. Tres Aras

AzpiegiturakAldatu

ZerbitzuakAldatu

Aras "Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Aguilar Kodeskoan du egoitza nagusia.

KulturaAldatu

Jaiak eta ospakizunakAldatu

Arasko herriko jaiak Gurutze Santuaren omenez ospatzen dira irailaren 14aren inguruan. Horrez gain, gainontzeko ospakizunen artean herriko patroi diren San Sebastianen eguna urtarrilaren 20an, San Isidro Nekazariaren eguna eta San Rokeren ospakizuna nabarmentzen dira.

Ondasun nabarmenakAldatu

Arasko Andre Mariaren eliza Erdi Aroko jatorria duen eraikina da, baina gaur egungo itxura XVI. mendean eginiko zaharberritze baten ondorioa da. Portada errenazentista eta erretaula nagusia daude ikusgai, erretaula 1594an egin zen estilo erromanistan eta Ama Birjinaren bizitzako atalak irudikatzen ditu. Horrez gain, elizaren barruan, San Sebastian, San Roke, Jesusen Bihotza eta Sortzez Garbiaren irudiak gordetzen dira.

Baselizen artean, Kristo Santuaren baseliza XVII. mendean egina eta San Isidro Nekazariaren baseliza nabarmentzen dira. Horrez gain, hegoaldean, Sortako San Joanen komentuaren arrastoak daude: eraikina 1440an eraiki zen eta mende batzuk geroago, XVII. mendean, Bertan behera utzi zuten han bizi ziren abadeek.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa