Amaia edo euskaldunak VIII. mendean

Amaya o los vascos en el siglo VIII» orritik birbideratua)

Amaia edo euskaldunak VIII. mendean (gaztelaniaz: Amaya o los vascos en el siglo VIII) 1879an Francisco Navarro Villosladak gaztelaniaz idatzitako eleberri historiko erromantikoa da.[1]

Amaia edo euskaldunak VIII. mendean
Jatorria
Egilea(k)Francisco Navarro Villoslada
Argitaratze-data1877
IzenburuaAmaya o los vascos en el siglo VIII
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Orrialdeak410
Ezaugarriak
Genero artistikoahistorical fiction (en) Itzuli
Hizkuntzagaztelania
Egile-eskubideakjabetza publiko
Fikzioa

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Historia eta kondaira nahastuz, eleberria euskaldun pagano eta kristauek, lehendabiziko Iruñeko erregearen zuzendaritzapean eta lehendabiziko Asturiasko erregea aliatua izanik, elkarrekin kristautasuna Islamaren aurka defenditzen dute.

Amaia noble kristaua da, Lorea euskalduna eta Ranimiro izeneko jeneral bisigodo errukigabea gurasoak dituena. Izeko, berriz, paganoen buruzagia den Amagoia du. Honek Aitorren sekretuak transmititzeko Amaia baino bere beste iloba nahiago du, Usua ahizparen eta Butroeko Lartaunen alaba. Pakomio judu matxinoa da, musulman, bisigodo eta euskaldunen artean dabilena. Bere semea den Otok, Kantabriako dukea denak, ez du bere jatorria ezagutzen. Honek, nahiz eta bisigodoen erresuman kargu ona lortu, aitak eta bere aliatuek eman diezaioketen baino kargu hobea nahi du.

Bukaeran, Aitorren sekretua ezagutarazten dute: kristautasuna gomendatzea. Buruzagi pagano gehienak kristau bihurtzen dira, Amagoia izan ezik. Amaia euskal erresistentziaren buruzagia den Gartziarekin ezkondu eta biak Nafarroako lehen errege-erreginak bilakatzen dira.

Argumentuan zehar zenbait elezahar agertzen dira: Teodosio Goñikoarena eta Aralarko San Migelena,[2] Caba Rumíarena, Solomonen mahaiarena, eta abar.

Eragina aldatu

 
Navarro Villosladaren omenezko monumentua Iruñean. Alde banatan, Gartzia Semenez, Abartzuza eta Ameskoetako jauna, eta haren emazte Amaia, Lorea euskaldunaren eta Ranimiro godoaren alabaren irudiak agertzen dira. Biak ala biak Amaia edo euskaldunak VIII. mendean eleberriaren protagonistak dira.

Literatura munduan Walter Scotten eleberriek Francisco Navarro Villosladaren lanean eragin handia izan bazuten ere, politikoki karlismoak izan zuen eragin nagusia. Aitorren mitoaren sortzailea, berriz, Agosti Xaho izan zen, abertzaletasunaren aurrekaria.

Hain zen ospetsua eleberria ezen Navarro Villosladak asmaturiko izenak, Asier,[3] Amaya eta Amagoya, "Amaia"[4] eta "Amagoia"[5] gaur egungo grafian, egun oraindik erabiltzen baitituzte gurasoek bere seme-alabentzat.

Jesus Guridik 1920an Amaya izeneko opera egin zuen eleberrian oinarrituta.

1952an, Luis Marquinak liburuan oinarritutako Amaya filma zuzendu zuen, espainiar nazionalismoaren propaganda filma moduan.[6]

Edizioak aldatu

  • Navarro Villosladaren istorioaren komiki bertsioa: Amaia. Euskaldunak VIII. mendean. Ilustratzailea: Rafa Ramos. Itzultzailea: Ipar Alkain. Argitaletxea: Denonartean. 2013. ISBN: 978-84-15756-21-7

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu