La Custodia

Vianan dagoen aztarnategi arkeologikoa, garai bateko beroien herri harresitua

La Custodia egungo Vianan dagoen aztarnategi arkeologikoa da, Paleolito, Brontze Aroa, Burdin Aroa eta erromatar aztarnak dituena[1]. Iturri klasikoek aipatzen duten beroien Vareia edo Uara (Uarakos txanponen erradikala) hiriarekin identifikatu da.[2]

La Custodia
Celtic archaeological site (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaViana
Geografia
Koordenatuak42°30′16″N 2°23′28″W / 42.50453398°N 2.39122745°W / 42.50453398; -2.39122745
Map
Altuera405 m eta 415 m
Demografia

Ebro ibaiaren erdialdeko aztarnategi arkeologikoetakoen artean, zeltiberiar idazkera eta hizkuntzaren testigantza gehien eman dituenetariko bat da[3].

Aztarnategia

aldatu

15 hektarea zabal da[3] eta Vianako erdigunetik 1,5 kilometrotara kokatuta dago, bi erreken lotunean. Juan Cruz Labeagak aurkitu zuen 1971. urtean[4] eta hainbat monografia eskaini dizkio[3].

XIX. mendean, Viana eta Logroño arteko errepidea zabaldu zutenean, herria erditik ebaki zuten egindako kalteaz jabetu gabe. 1971n Juan Cruz Labeaga ikerlariak aurkitu zituen material dezente bertan, eta orduan jabetu ziren Burdin Aroko herri baten aztarnategi bat zegoela errepideak moztutako eremuan.[2]

Lehendabiziko indusketa lanak 1973ko uztailean Amparo Castiellak zuzendutako arkeologo talde batek egin zituen. Bertan sei tessera edo laguntasun-itun aurkitu dituzte, Jürgen Untermann hizkuntzalariak ikertu zituenak. 139 txanpon ere topatu dituzte ere, inguruko txanpon-etxeetan eginak (Areikoratikos, Bolskan, Sekaisa, Sekobirikes, Uarakos, Barskunes eta beste hamabi).

Herri honetako materialek zalantzazko Paleolitoan, edo, ziur Neolitotik aurrera azaltzen hasten dira, eta ondorengoak dira, Brontze Arokoak, Burdina I eta II .koak eta Erromatartze hasierakoak, K.o. I. mendearen lehen erdialdean hasita. Material horien guztien zati bat aldizkari espezializatuetan eta kongresuetan argitaratu dira. Nabarmentzekoak dira zeramika ugariak, iberiar eta erromatar txanponak, brontzezko askotariko objektuak: fibulak, kutunak, torkeak, zintzilikariak eta zilarrezko nielatuak dituzten gerriko-plakak. Nafarroan aurkitutako idazkera paleohispaniarrerazko testua duten abegi oneko teserak nabarmentzekoak dira.[5] Berez, nahiz eta beroia izan konkista aurretik, beste leku askotan bezala, Mediterraneo aldeko eragina nabari da materialetan, Erromarekin zituzten erlazioen seinale. Garai hartako tokiko txanponak, bertako herriak irarriak, erromatarren armadarekin zuten erlaziozko zerbitzuak ordaintzeko ohiturarekin lotzen dira. Biek bukatu zuten suak erreta. Arkeologikoaren ikerketarako, errauspean bukatu zuelako, Irulegiko kasuan bezala, informazio iturri garrantzitsu bilakatu da, materialak hobeto kontserbatu direlako horren eraginez.[2]

1991n Vianako Udalak arau subsidiarioak[6] ezarri zituenean, aztarnategia babestu zuen, gero 62/1994 Foru Aginduak, martxoaren 2koa, egingo zuen bezala. Nafarroako Gobernuak 2023ko azaroan iragarri zuen La Custodia aztarnategia Interes Kulturaleko Ondasun izendatzeko asmoa duela.[2]

Indusketetan aurkitutako materialak eta objektu batzuk Nafarroako Museoan ikus daitezke.[5]

XXI. mendeko indusketak

aldatu

20024an, argitara eman zen aztarnategian sarraski baten zantzuak aurkitu zituztela. Erromako soldaduek herria txikitu eta bertako herritarrak akabatu zituzten, Kinto Sertoriok hala aginduta K.o. 75. urtean.[2][7] Informazio hori, 2017an hasi ziren indusketa berriei zor diegu.

 
La Custodia aztarnategiko kokapen mapa eta planoa. Euskal Editorea, Berriak, sortua.

20017an, Javier Armendarizen zuzendaritzapean berriz hasi ziren ikerketak aztarnategian. 2017an georradarrarekin eremua aztertu, eta 2018an hasi ziren indusketak egiten hasi ziren. Bost kata[oh 1] 2024 arte.

Historia

aldatu

Tito Livioren arabera, k. a. 77an Sertoriok, bere gudarosteekin batera, Ebroren ibilbidea jarraitu zuen, Bursao (Borja), Cascantum (Cascante), Graccurris (Alfaro) eta Calagurris (Calahorra) zeharkatuz. Hurrengo egunean beroien lurraldeetara pasa zen. Baskoiek Calahorratik harantz beroien lurraldeetan zubi-buru bat lortu zuela ematen du, agian Zidakosen ibilbidea jarraituz eta Castra Aeliaraino.

Sertoriok baskoien lurraldeak aise zeharkatu zituen. Ziur asko, hauek optimatesen zain zeuden borroka egiteko (eta garai hartan Sertoriok bere boterearen une gorenean zegoen). Batzuen ustez, baskoien eta beroien arteko muga Alcanadretik gertu zegoen, gehiago zehaztea zaila egiten bazaie ere. Sertoriok beroi eta autrigoien aliantza borrokatu zuen bai La Custodian edo bai Vareian ere, eta litekeena da erromatarrek garaipena lortzea[8].

Inskripzioak

aldatu

Antzinako Erromako garaiko beroien herri honetako zeltiberierazko inskripzio hauek ditugu:

- Zerkuakotarren Sakas-ena (K.a. II. mendekoa g.g.b., 1971 eta 1986 artean aurkitua).[9]

  

zrkuakum · sakas

- [...] Luzioren semearentzat [...] (K.a. II. mendekoa g.g.b., 1971 eta 1986 artean aurkitua).[9]

  

[...]+iko · loukio · ke(n)te[...] / [...]ko

- [...] Bunton-en (K.a. II. mendekoa g.g.b., 1971 eta 1993 artean aurkitua).[9]

  

+boka+i++ · uenia[...]
iteulases · buntunes

- Sakarokas (K.a. II. mendekoa g.g.b., 1971 eta 1993 artean aurkitua).[9]

  

sakarokas

- Telkaskotarren Memon-en tesera (K.a. II. mendekoa g.g.b., 2021ean aurkitua).[3]

  

memu
nos · telkaskum
kar

- Bursaoko Tirtakon amaterikotarra (K.a. II. mendea eta K.a. 76a artean, 2021ean aurkitua).[3]

  

tirtaku · ama+riko
burzau(n)ka

Ikus, gainera

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. Kata arkeologiko bat, indusketa txiki moduko bat da. Lauki formatua duen zulo bat egiten da eta beheraino induskatzen da, harkaitza edo bestelako lurzoru hutsa aurkitu arte.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) García García, Mª Luisa. Aspectos sobre cultura material en época romana en Navarra. .
  2. a b c d e Ansa, Mikel p.. (2024-01-28). «Duela 2.100 urteko sarraski bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2025-01-19).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) Martija, Javier Armendáriz; Frías, Javier Velaza. (2022-12-28). «Dos nuevas téseras celtibéricas de La Custodia (Viana, Navarra)» Palaeohispanica. Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania Antigua 22: 139–160.  doi:10.36707/palaeohispanica.v22i0.478. ISSN 1578-5386. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  4. (Gaztelaniaz) Armendáriz Martija, Javier. (2008). De aldeas a ciudades: el poblamiento durante el primer milenio a. C. en Navarra. in: Trabajos Arqueología Monografías. Nafarroako Gobernua, Kultura eta Turismo departamentua, Vianako Printzea, 1072 or. ISBN 978-84-235-3101-1. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  5. a b (Ingelesez) Labeaga mendiola, Juan cruz. (1994). «Algunos materiales romanos del poblado de La Custodia, Viana» Nafarroako kondairaren hirugarren batzarre orokorra. Iruñea, 1994ko irailaren 20-23. Área I. La configuración histórica del territorio. Ponencia II. Aculturización romana entre los vascones (Iruñea).
  6. (Ingelesez) «Arau subsidiarioak» gizapedia.org (Noiz kontsultatua: 2025-01-19).
  7. (Gaztelaniaz) Martija, Javier Armendáriz. (2023). «Excavación arqueológica en La Custodia, la ciudad berona de Vareia destruida por Sertorio. Campaña de 2023» Trabajos de Arqueología Navarra (35): 335–345.  doi:10.35462/tan35.23. ISSN 2530-5816. (Noiz kontsultatua: 2025-01-19).
  8. (Gaztelaniaz) Labeaga, Juan Cruz. «Los Berones, Vareia y el poblado de la Custodia» Trabajos de arqueología Navarra (Iruñea) 14, 1999-2000: 205-224. ISSN 0211-5174..
  9. a b c d (Gaztelaniaz) Labeaga Mendiola, Juan Cruz; Untermann, Jürgen. (1993-1994). «Las téseras del poblado prerromano de La Custodia, Viana (Navarra). Descripción, epigrafía y lingüística» Trabajos de arqueología Navarra 11: 45-53. ISSN 0211-5174..

Kanpo estekak

aldatu