Arabako Errioxa
- Artikulu hau Arabako kuadrillari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errioxa (argipena)».
Arabako Errioxako kuadrilla edo Arabako Errioxa (ofizialki Biasteri-Arabako Errioxako Eskualdea[1]) Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualde administratiboetako bat da. Hiriburua Guardia da; hala ere, Oion da udalerririk jendetsuena (3.405 biztanle 2023an).
Arabako Errioxako kuadrilla | ||
---|---|---|
Euskal Herria | ||
| ||
Arabako Errioxa udazkenean, Guardiatik. | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Araba | |
Udalerriak | 15 | |
Eskualdeburua | Guardia | |
Herri handiena | Oion | |
Izen ofiziala | ||
Presidentea | Joseba Fernandez Calleja (EAJ) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°36′N 2°36′W / 42.6°N 2.6°W | |
Azalera | 315,83 km² | |
Demografia | ||
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Ebro ibaiaren ertzean dago kokatuta eta klima mediterraneoa du. Ardo ekoizpena da jarduera ekonomikorik garrantzitsuena.
Udalerrien eta kontzejuen xehetasunak
aldatuHamabost udalerri biltzen ditu Arabako Errioxako kuadrillak.
15 udalerri hauetan 23 herri kokatzen dira eta hauetatik hiru herrik dute 1.000 biztanle baino gehiago, Bastida, Guardia eta Oion.
# | Udalerria | ▪︎Herriburua, •Kontzejuak eta •Herriak[2] | Alkatea | Alkatearen alderdi politikoa | Biztanleria (2023) |
Biztanleriaren ehunekoa, Arabako Errioxako guztizkoan | Azalera (km²) |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Bastida | ▪︎Bastida •Gatzaga Buradon |
Daniel Garcia Ruiz | Alderdi Popularra | 1.566 | %13,95 | 38,17 |
2 | Elvillar | ▪︎Elvillar | Enrique Perez Mazo | Euzko Alderdi Jeltzalea | 313 | %2,79 | 17,50 |
3 | Ekora | ▪︎Ekora | Alfredo Arguijo Echazarreta | Euzko Alderdi Jeltzalea | 249 | %2,22 | 18,80 |
4 | Eltziego | ▪︎Eltziego | Juan Carlos Uribe Rueda | Zieko Bai | 964 | %8,59 | 16,32 |
5 | Kripan | ▪︎Kripan | Joseba Fernandez Calleja | Euzko Alderdi Jeltzalea | 174 | %1,55 | 12,52 |
6 | Guardia | •Campillar ▪︎Guardia •Páganos •Serna |
Raul Garcia Ezquerro | Euzko Alderdi Jeltzalea | 1.472 | %13,11 | 81,08 |
7 | Lantziego | •Asa •Binasperi ▪︎Lantziego |
Itziar De Alava Martinez de Icaya | Euzko Alderdi Jeltzalea | 708 | %6,31 | 24,20 |
8 | Lapuebla de Labarca | ▪︎Lapuebla de Labarca | Maria Teresa Cordoba Fernandez | Lapuebla Avanza | 865 | %7,71 | 5,99 |
9 | Leza | ▪︎Leza | Ignacio Gallo Herrera | Euzko Alderdi Jeltzalea | 220 | %1,96 | 9,92 |
10 | Mañueta | ▪︎Mañueta | Francisco Javier Garcia Perez de Loza | Alderdi Popularra | 295 | %2,63 | 9,46 |
11 | Moreda Araba | ▪︎Moreda Araba | Mara Garcia Diaz de Cerio | Euzko Alderdi Jeltzalea | 208 | %1,85 | 8,67 |
12 | Navaridas | ▪︎Navaridas | Mikel Fernandez Calleja | Euzko Alderdi Jeltzalea | 197 | %1,75 | 8,92 |
13 | Oion | •Gorrebusto •Labraza ▪︎Oion |
Jose Manuel Villanueva Gutierrez | Euskal Herria Bildu | 3.405 | %30,33 | 45,16 |
14 | Samaniego | ▪︎Samaniego | Maria Pilar Garmendia Iparragirre | Euskal Herria Bildu | 305 | %2,72 | 10,64 |
15 | Villabuena Araba | ▪︎Villabuena Araba | Iñaki Perez Berrueco | Euzko Alderdi Jeltzalea | 285 | %2,54 | 8,48 |
Arabako Errioxako kuadrilla | 11.226 | %100,00 | 315,83 |
Inguru naturala eta klima
aldatuArabako Errioxa Ebro ibaiaren sakonunearen barnean dago, bi muga hauek dituela: Toloño mendilerroa iparraldean, eta Ebro ibaia hegoaldean. Kantauri itsasotik gertu dagoen arren klima kontinental leuna du Arabako Errioxak (urtean 16,7 gradu batez beste eta 430 mm ur).
Landarediari dagokionez landareak mediterraneoak dira nagusi, ezpela, artea, pinua eta makala ibaien inguruan. Ebro ibaia da Arabako Errioxako ibai nagusia, eta bertan isurtzen dute ura Toloño mendilerrotik jaisten diren errekek (Herrera, Mayor, Pisarnoso, Acequia, Gines, Uneba, Galijo, Viñaspre, Valvarriñaga, Conchaval, Buenpajera eta Valdevaron).
Historia
aldatuK.a. 5000. urtetik, Mesolitotik, hainbat herri finkatu edota igaro dira Arabako Errioxatik. Atlantiko eta Mediterraneo aldeetako kulturen arteko bilgunetzat hartu izan da Arabako eskualde hori (kultura zelta, zeltiberiarra eta euskalduna). Erromatarrak Ebroko goi arroan egokitu zirenean, herri euskaldunak (autrigoiak, barduliarrak edo baskoiak) bizi ziren Arabako Errioxan.
V. mendetik aurrera, Erromako inperioa deuseztu ondoren, bisigodoen begiradapean geratu zen Arabako Errioxa euskalduna. VIII. mendean, Errioxako lurrez jabetu ziren arabiarrak. X-XI. mendeetan, Nafarroako eta Gaztelako koroek gutiziaturiko eremu bihurtu zen Araba guztia. Arabako Errioxa Nafarroako lurra zen, Lizarraldeari zegokiona eta hala iraun zuen XVI. mende hasiera arte. XV. mendean hasi zen, gaztelerak bultzatuta, euskararen gainbehera Errioxan.
Kultura
aldatuHizkuntzari dagokionez, gaztelania da nabarmen nagusi Arabako Errioxan. 2016an, 2.525 euskaldun, 2.200 ia-euskaldun eta 6.448 erdaldun bizi ziren, hau da, eskualdeko biztanleen % 42,28k zekiten euskaraz neurriren batean. 20 urte lehenago, 1996an, 978 euskaldun, 831 ia-euskaldun eta 7.673 erdaldun ziren.
Ekonomia
aldatuEkonomiaren aldetik, eskualde aberatsa da Arabako Errioxa. Oro har ardogintzari lotutako lehen sektoreko jarduerek aparteko garrantzia dute eskualdean. Ardogintzaren inguruan, bestalde, zerbitzuak eta turismo jarduerak ere nabarmen indartu dira Arabako Errioxan azken urteotan.
Ardogintza
aldatuErrioxa mahats lurralde oparoa izan da historian zehar, eta, Nafarroarekin batera, ardoz hornitu ditu luzaroan iparraldeko euskal lurraldeak. Mundu osoan ospetsu bihurtu da gaur egun Errioxako ardoa. Mediterraneo aldeko erromatarrek irakatsi bide zizkieten errioxarrei mahatsa lantzeko eta ardoa egiteko teknikak. Erdi Aroan bere horretan iraun zuten teknika horiek. XIX. mendearen bukaeran, teknika berriak abiarazi zituzten Errioxako ardogintzan Bordele aldeko ardogile frantsesek eta gaurko egunean ardo industria modernoa dago Errioxan.
Eskualdea Errioxako ardoa ekoizten duen hiru azpi-eskualdeetako bat da. Tartean, Guardia, Eltziego eta Lantziego dira herri ekoizle nagusiak.
Herritar ospetsuak
aldatu- Felix Maria Samaniego (1745-1801), idazlea.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Azaroaren 20ko 63/1989 Foru Araua, eskualdeei buruz.. Arabako Batzar Nagusiak (Noiz kontsultatua: 2010-12-26).
- ↑ «Arabako Toki Erakundeak» Arabako Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).