Aguilar Kodes
Aguilar Kodes[1] ([aɣuilaɾ koðes̺] euskaraz Euskaltzaindiaren arabera; Arranotegi [aranoteɣi] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 94 biztanle zituen 2014. urteko erroldan.
Aguilar Kodes | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Aguilar Kodesen ikuspegi orokorra. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Aguilar de Codés | ||
Alkatea | Jesus Angel Amescua Martinez de Rituerto (Agrupacion Independiente Aguilar de Codes) | ||
Posta kodea | 31xxx | ||
INE kodea | 31008 | ||
Herritarra | aguilartar[1] | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°36′46″N 2°23′21″W / 42.6128°N 2.3892°W | ||
Azalera | 18,16 km² | ||
Garaiera | 731 metro | ||
Distantzia | 84,5 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 76 (2023: 0) | ||
Dentsitatea | 0,04 bizt/km² | ||
Zahartzea[2] | % 44 | ||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 153,85 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[2] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[2] | % 7,55 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[3][4] | % 6,50 (2018: %4,67) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.aguilardecodes.es/ |
Izena
aldatuEuskaltzaindiaren 1979ko Euskal Herriko udalen izendegia bi forma eman zituen herriarentzat, Agilar eta Arranotegi: bata, grafia euskaratua; eta bestea, asmakuntza.[5] Hala ere, Nafarroa Garaiko herrien izenak arautu dituen Euskaltzaindiaren 155. arauak Aguilar Kodes finkatu zuen euskara baturako araututako izentzat, 2008an.[6]
Geografia
aldatuAguilar Kodes Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean dago, Arabarekiko mugan.
Herrigunearen kanpoaldean, Viana eta Kanpezu batzen dituen errepidetik gertu, eta itsasoaren mailatik 736 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako meteorologia estazioa dago.[7]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Udalerri mugakideak
aldatuAguilar Kodesek mugakide ditu Cabredo eta Genevilla eta Arabako Santikurutze Kanpezu, iparraldean; Azuelo, ekialdean; Aras, Viana eta Arabako Oion, hegoaldean; eta Lapoblación eta Marañón, mendebaldean.
Auzoak
aldatuHerriak auzo hauek ditu: Kale Nagusia, Solana, Auzo Berria, Etxe Merkeak eta Gurutzeko kalea
Historia
aldatu1219an Antso Azkarrak hiribildua eratu zuen. Lehen Karlistaldian hainbat borroka izan ziren herriaren inguruetan, eta Tomas Zumalakarregik zuzendutako gizonek herrian hartu behar izan zuten babesa behin baino gehiagotan.
Ekonomia
aldatuParke eolikoa
aldatuAguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude, Codés Aguilar eta Codés Azuelo izenekoak. Lehenak 50,00 megawatteko potentzia dauka; eta bigarrenak, 43,20 megawattekoa. Parkeen jabea Acciona Energia da gaur egun.
Demografia
aldatuAguilar Kodesko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hiru etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,73 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
aldatuUdaletxea
aldatu- HELBIDEA: Herriko Plaza, z. g.
2023-2027 legegintzaldia
aldatuAlkateak
aldatuHauek izan dira Aguilar Kodesko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia | |
1979 | 1983 | Independenteak[8] | ||
1983 | 1987 | Aliantza Popularra/Alderdi Demokrata Popularra/Batasun Liberala[8] | ||
1987 | 1991 | Nafarroako Alderdi Sozialista[8] | ||
1991 | 1995 | Kudeaketa batzordea[8] | ||
1995 | 1999 | Kudeaketa batzordea[8] | ||
1999 | 2003 | |||
2003 | 2007 | Nafar Herriaren Batasuna[8] | ||
Amparo Labeaga Diaz de Cerio | 2007 | 2011 | Agrupacion Independiente Aguilar de Codes[8] | |
Amparo Labeaga Diaz de Cerio | 2011 | 2015 | Agrupacion Independiente Aguilar de Codes[8] | |
Carlos Diaz de Cerio Perez[8] | 2015 | 2019 | Independenteak | |
Jesus Angel Amescua Martinez de Rituerto[8] | 2019 | 2023 | Agrupacion Independiente Aguilar de Codes[9] | |
Jesus Angel Amescua Martinez de Rituerto | 2023 | Jardunean | Agrupacion Independiente Aguilar de Codes |
Azpiegiturak
aldatuGarraioak
aldatuLa Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu Aguilar Kodesko noranzkoan, eta lau zerbitzu kontrako noranzkoan. Linearen ibilbidea honako hau da:
- Aguilar Kodes - Cabredo - Marañon - Genevilla - Zuñiga - Antzin - Murieta - Lizarra - Villatuerta - Zirauki - Mañeru - Gares - Obanos - Legarda - Zizur Nagusia eta Iruñea
Zerbitzuak
aldatuAguilar Kodes Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da. Erakundearen egoitza nagusia Aguilar Kodesen bertan dago, Plaza Nagusian.
Euskara
aldatuNafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Aguilar Kodes eremu ez-euskaldunean dago. Hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 2,04k zekiten euskaraz hitz egiten.
Jaiak
aldatuAguilar Kodesko jaiak Santa Barbararen eta San Kristobalen omenez ospatzen dira. Erromeriak antolatzen dituzte izen bereko baselizetara.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Gurutze Santuaren parrokia
- San Bartolome baseliza
- San Kristobal baseliza
- San Jose baseliza
Aguilartar ezagunak
aldatu- Joaquin Martinez de Zuñiga (1760-1818), elizgizon eta historialaria.
- Juan Antonio Guergué (1789-1839), militarra.
- Domingo Hergueta (1856-1940), historialaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Euskaltzaindia: 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskal herriko udalen izendegia. Euskaltzaindia D.L. 2011 ISBN 978-84-95438-74-4. PMC 796264874. (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ «Aguilar Kodes» EODA (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ a b c d e f g h i j (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-09).
- ↑ «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Aguilar Kodesko Udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Aguilar Kodesi buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Herriko sarrera, Google Street View zerbitzuan.