Andre Mariaren eliza (Viana)

Andre Mariaren eliza Nafarroako Viana udalerriko herrigunean dagoen eliza bat da. XIII eta XIV. mendeen artean eraiki zen. Udalerriaren egoera ekonomiko onak tenpluan hobekuntza etengabeak burutzea ahalbideratu zuen, bai eta gaur egun bertan gordeak dauden objektu artistiko ugariren gauzatzea ere.

Andre Mariaren eliza
Kultura ondasuna
Frantses bidea Nafarroan Frantses bidea Nafarroan
Andre Mariaren elizaren kanpoaldeko ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaViana
Koordenatuak42°30′54″N 2°22′16″W / 42.515°N 2.371°W / 42.515; -2.371
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMaria
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0000766

1931ko ekainaren 3an Nafarroako kultura ondasuna izendatua izan zen.

Eraikina aldatu

Hegoadeko atarian Cesare Borgia ehortzia dago, eta manierismoaren apaindurez osatua da, tenpluaren kanpoaldeko interesgune nagusia delarik.

Lau zatiko hiru nabez osatutako eliza gotiko bat da, hormabular arteko kapera, triforio eta buru poligonal batez osatua eta gurutzadura gangez osatua. XIV. mendeko hiru arkiboltadun ataria du, besoetan haurtxoa duen Ama Birjina eta bi aingeruek gurtzen dituzten irudi bat ere badu.

XVI. mendean zehar dorrea altxatu eta Epistolaren izkineko atari handia eraiki zen, 1549an Juan Goiatzek kontratatua. Ama Birjina nagusi den programa ikonografiko konplexu bat du, Kristoren bizitza, Elizako Aiten eta Ebangelizatzaileen batera.

XVII. eta XVIII. mendeetan girola gehitu eta areto kapitularra, sakristia eta San Joan Ramoren kapera gehitu zitzaizkion. Azkena, 1784-1787 artean Luis Paret y Alcázar margolari nabarmenak San Joan Batailatzailearen bizitzaren eszenekin apaindu zuen.

Bere aldare nagusia nabarmentzekoa da, XVII. mendearen erdialdera Pedro Margotedok diseinatu zuen eta apostuluek lagunduriko Ama Birjinaren eszenak irudikatzen dira.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa