Serrateko lorategiak

Viana hiriko lorategiak

Serrateko lorategiak (gaztelaniaz: Jardines de Serrat) Joan Manuel Serrat abeslari katalanari eskainitako parkea da, Nafarroa Garaian dagoen Viana hiriko San Pedro elizaren ondoan, garai bateko hilerrian sortua. Hiriaren panoramika ederrak eskaintzen ditu.[1]

Serrateko lorategiak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaViana
Koordenatuak42°30′52″N 2°22′26″W / 42.51456°N 2.37394°W / 42.51456; -2.37394
Map

Ezaugarriak

aldatu

Elizaren antzinako hilerria zena, defentsarako barbakana gisa erabilia eta lursailaren kontra zegoenez kontrahorma erraldoietan bermatua, parke bihurtu ederra da gaur egun. Lorategi honetatik panoramika bikainak ikus daitezke: Toloño mendilerroa, Iberiar sistema, Ebroko harana eta Logroño hiria.

Serrat Vianan

aldatu

2014ko abendutik, ingurune horri Serrateko Lorategiak esaten zaio, Joan Manuel Serrat abeslari katalanari Hiriko Seme Kutunaren titulua eman ondoren. Serrat txikitatik dago Vianarekin lotuta; han etxebizitza bat du, sarritan bisitatzen du, eta, sarritan ere, ekimen desberdinen aldeko kontzertuetan parte hartu du. Lorategian monolito batek efemeride hau gogorarazten digu. Bertan, Serraten «Leku honetan ikasi nuen argia maitatzen» esaldia irakur daiteke, bere lau abestiren izenburuarekin batera: «Penelope», «Mediterraneo», «Caminante no hay camino» eta «Juan y Jose».[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu