Ireki menu nagusia
Lizarrerriaren kokapena, Nafarroa Garaian.
Eskualdeko udalerriak motaren arabera.

Lizarrako merindadea Nafarroa Garaiko mendebaldeko eskualdea da. Estellerria[1] edo Lizarrerria (gaztelaniaz Tierra Estella) izenez ere ezaguna.

Merindadeko herriburua Lizarra da, baita udalerririk populatuena ere. Biztanleen kopuruari dagokionez, hauek dira hurrengo handienak orden honetan: San Adrian, Azagra, Mendabia, Andosilla, Aiegi eta Lerin.

Lizarrerriak guztira 2068,6 km2 ditu, 73 udalerri eta 39 partzuergo (horien artean handienak Urbasa, Andimendi eta Lokiz mendiguneak daude. Estellerriko biztanleak 66.082 ziren 2010ean (Espainiako Estatistika Erakundearen datua).

Honako haran edo ibarretan daude banatuta 73 udalerriak: Deierri, Goñibar eta Gesalatz, Mañeruibar, Iguzkitza ibarra, Ega ibarra, Lanaibar, Allin, Berrotza ibarra eta Ameskoa.

GeografiaAldatu

MugakideakAldatu

Mugakideak hauek ditu: iparralde eta ipar-ekialdean Iruñeko merindadea, hegoaldean Errioxa probintzia, mendebaldean Arabako Mendialdea, eta hego-ekialdean Erriberriko merindadea.

UdalerriakAldatu

Estellerriak dituen 73 udalerriak hauek dira, alfabetikoki ordenatuta eta 2011ko biztanleen kopurua agertzen delarik:

  1. Abaigar: 101.
  2. Abartzuza: 548.
  3. Aberin: 390.
  4. Aguilar Kodes: 100.
  5. Aiegi: 1.987.
  6. Allin: 854.
  7. Allo: 1.046.
  8. Ameskoabarrena: 793.
  9. Andosilla: 2.913.
  10. Antzin: 379.
  11. Aranaratxe: 88.
  12. Aras: 180.
  13. Arellano: 196.
  14. Armañantzas: 59.
  15. Arroitz: 1.106.
  16. Artazu: 122.
  17. Azagra: 3.838.
  18. Azuelo: 40.
  19. Barbarin: 65.
  20. Bargota: 315.
  21. Cabredo: 108.
  22. Cárcar: 1.112.
  23. Deierri: 1.516.
  24. Deikaztelu: 689.
  25. Desoio: 96.
  26. El Busto: 74.
  27. Elizagorria: 204.
  28. Esprontzeda: 129.
  29. Etaiu: 81.
  30. Eulate: 334.
  31. Genevilla: 77.
  32. Gesalatz: 456.
  33. Girgillao: 90.
  34. Goñerri: 192.
  35. Iguzkitza: 332.
  36. Jaitz: 117.
  37. Lana: 195.
  38. Lapoblacion: 144.
  39. Larragoa: 111.
  40. Legaria: 110.
  41. Lerin: 1.810.
  42. Lezaun: 268.
  43. Lizarra: 14.056.
  44. Lodosa: 4.895.
  45. Los Arcos: 1.213.
  46. Lukin: 126.
  47. Mañeru: 415.
  48. Marañón: 56.
  49. Mendabia: 3.708.
  50. Mendaza: 344.
  51. Metauten: 288.
  52. Mirafuentes: 50.
  53. Morentin: 133.
  54. Mues: 95.
  55. Murieta: 337.
  56. Nazar: 52.
  57. Oko: 70.
  58. Olexoa: 56.
  59. Oteitza: 957.
  60. Piedramillera: 47.
  61. San Adrian: 6.233.
  62. Santsol: 109.
  63. Sartaguda: 1.354.
  64. Sesma: 1.226.
  65. Sorlada: 66.
  66. Torralba del Río: 128.
  67. Torres del Río: 143.
  68. Viana: 4.036.
  69. Villamayor de Monjardín: 136.
  70. Villatuerta: 1.125.
  71. Zirauki: 506.
  72. Zuñiga: 97.

OrografiaAldatu

Urbasa eta Andimendi mendilerroetatik Ebro eta Ega ibaien sakanetaraino zabaltzen da Lizarrako merindadea. Ega ibaiak mendebalde-ekialde noranzkoan zeharkatzen du merindadea Lizarraraino, eta iparralde-hegoalde noranzkoa hartzen du gero, San Adrianen ura Ebro ibaian isuri aurretik.

Lizarrako merindadean bi multzo geomorfologiko handi bereiz daitezke: Kantauri aldekoen modukoak diren haranak eta mendiak ipar eta ipar-mendebaldean (Urbasa-Andia natura parkea, Lokiz eta Kodes) eta Ebroko sakana, hegoaldean. Klimari eta landaretzari dagokienez ere bereizketa bera egin behar da. Merindadearen iparraldean klima ozeanikoa da, eta hegoaldean klima mediterraneo-kontinentala. Prezipitazioek 400-1.800 mm ur uzten dute urtean batez beste, eta 6-14 °C da tenperatura batez beste. Iparraldean hosto txikiko hariztiak eta pagadiak dira zuhaizti hedatuenak, eta hegoaldean arteak eta abaritzak.

KulturaAldatu

Administrazio antolakuntzaAldatu

Administrazio aldetik ere bereizgarri nabarmenak dituzte iparraldeko eta hegoaldeko udalerriek. Iparraldekoak, gehienetan, hainbat kontzejuk osaturiko udalerriak dira; hegoaldeko herriek, berriz, herrigune bakarreko udalerriak osatzen dituzte.

EkonomiaAldatu

Lizarrako merindadeko biztanleen ekonomia jarduera nagusiak laborantza eta abere hazkuntza dira. Industria (kontserbak, ardogintza, zurgintza, eraikuntza) hiri nagusietan besterik ez dago.

ZerbitzuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu