Martin Tourskoa

Martin Tourskoa (latinez: Sanctus Martinus Turonensis; Savaria, Panonia, gaur egun Hungaria, 316 edo 336Candes, Galia, gaur egun Frantzia, 397ko azaroaren 8a) Toursko apezpikua izan zen. Kristaudiko santurik garrantzitsuenetako bat da. Haren jaieguna azaroaren 11n ospatzen da.

Martin Tourskoa
Simone Martini 040.jpg
Bishop of Tours (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza Szombathely, 316 (egutegi gregorianoa)
Heriotza Candes-Saint-Martin397ko azaroaren 8a (egutegi gregorianoa) (80/81 urte)
Hobiratze lekua Tours
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Ikaslea(k) Sulpicius Severus (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak klerikoa, apaiz katolikoa, autorea eta soldadua
Santutegia
Azaroaren 11
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

San Martin Tourskoari eskainiak daude Donejakue bideko eliza asko, besteak beste Euskal Herrian.

BizitzaAldatu

Erromako gudarostean militarra izan zen, eta ondoren kristau bihurtu eta apaiz egin zen. Mendebaldeko lehen monasterioa sortu zuen (Marmoutierkoa). Haren hilobiak Donejakue bideko erromes ugari erakartzen zituen. Elezahar asko sortu ziren Martini buruz, eta kristau santu ospetsuenetako bat bilakatu zen. Europa elkartzen duen zubi espiritualtzat hartzen da, Hungariari eta Frantziari loturik baitago[1]

ErreferentziakAldatu

  1. Lanzi, Fernando: Saints and Their Symbols: Recognizing Saints in Art and in Popular, 104. orrialdea. Liturgical Press, 2004. ISBN 0-8146-2970-9.

Kanpo estekakAldatu