Orbaibar
Orbaibar ([oɾβaiβaɾ]) Nafarroako erdialdeko ibarra edo eskualdea da, Erriberriko merindadean eta Tafallaldean kokatua. Mugakide ditu Iruñea iparraldean eta Tafalla hegoaldean.
Orbaibar | |
---|---|
Nafarroa, Euskal Herria | |
| |
Kokapena | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Azalera | 207,8 km² |
Biztanleria | 2.122 (2009) |
Dentsitatea | 10 biztanle/km² |
Udalerriak | Barasoain, Garinoain, Leotz, Oloritz, Orisoain, Puiu eta Untzue |
Herririk handiena | Barasoain (631 biztanle) |
Barasoain du herririk populatuena, 2006an 554 biztanle baitzituen.
Azkenaldian, albiste da Orbaibarko ehiza barrutiak ingurumenean eragindako kalte larria.[1]
UdalerriakAldatu
Hainbat udalerrik osatzen dute: Barasoain, Garinoain, Leotz, Oloritz, Orisoain, Puiu eta Untzue udalerriek, alegia.
Leotz eta Oloritz, gainera, hainbat herriz osaturik daude.
Inguru naturalaAldatu
Alaitzeko mendilerroak eskualdeko iparraldea zeharkatzen du.
KulturaAldatu
Orbaibarrek kulturaren arloko altxor ikusgarriak eskaintzen ditu, erromaniko estilokoak: Katalaingo Kristo Santuaren baseliza (Garinoain), Etxanoko San Pedroren baseliza (Oloritz) eta Orisoaingo eliza.
Pertsonaia ezagunakAldatu
- Montxo Armendariz (1949-), zinema zuzendaria.
Oi Baldorba!Aldatu
Oi Baldorba! abesti ezaguna, Juan Antonio Urbeltzek sortua eta Benito Lertxundik kantatua. Hauek dira abestiaren lehenengo hitzak:[2]
« | Ezkil gabeko elizen eremu emankorra, |
» |
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Orbaibarko ehiza barrutiak ingurumenari eragindako kalteak salatzeko bloga.
- ↑ Lehengo zatia besterik ez dugu aipatuko, Urbeltzek sorturiko hitzak oraindik egile eskubideen pean daudelako
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Orbaibarko Garapenerako Elkartea
Orbaibar | ||
---|---|---|
Barasoain | Garinoain | Leotz: Amatriain, Artariain, Benegorri, Bezkitz, Hiriberri, Iratxeta, Leotz, Makirriain, Munarrizketa, Olleta, Santsoain (Musker-Hiriberri, Pozuelo, San Lorenzo), Santsomain, Uzkita | Oloritz: Bariain, Eristain, Etxague, Lepuzain, Mendibil, Oloritz, Orizin, Soltxaga | Orisoain | Puiu | Untzue |