Garai (eraikina)
Garaia[1] (euskalkiaren edo tokiaren arabera: gare, garaixe, gereixa, galtegi, saltai, zalgategi, aletegi, aletoki, altegi, bihitegi, hazitegi, bandio, mandio, mandiota, selaru, selauru, selauri, soilaru, idortegi, idorde, aldategi, aldetegi, lagorio, zizku, troxa, trotxa[2]) baserri inguruetako garautegi, aletegi, mandio edo bihitegia da. Garaiaren berezkotasun nagusia elikagaiak lurretik aldentzean datza. Habearri izeneko zutabeek zubiluzea harriaren pisua eusten dutenez, lurreko hezetasunetik eta karraskarietatik aldenduta elikagaiak ongi gorde daitezke. Hormetako zirrikituek barnealdea egurasten dute. Bertan mota ezberdinetako produktu edo lanabesak gordetzen dira: artoa, lursagar edo patatak, babarrunak, baserriko lanabesak, etab...
Eraikuntza hauek Iberiar penintsulako iparraldean (bereziki Galizia eta Asturiasen) oso ohikoak dira, eta Europako iparraldeko hainbat tokitan ere, landa eremuetan beti. Garai eraikuntzak beste hizkuntzetan dituen adierak: gaztelaniaz hórreo; galizieraz hórreo, cabazo, cabaceiro, cabaceira, canastro, paneira, piorno; asturieraz horru, hórreu, leoneraz horriu, kantabrieraz hurriu, portugesez espigueiro, canastro, caniço, norvegieraz stabbur, suedieraz härbre, stolphärbre, stolpbod, eta frantsesez raccard, regard.
XVII. mendearen hasieran artoa agertu zenean, artaburuak lehortzeko eta alea ez txantxartzeko eraikitzen hasi zen, klima atlantikoko negu luze, heze eta hotzak uzta goiz biltzera behartzen baitu. XIX mendean beharrezkoa izan zen sabaia handitzea babarrunarentzat eta patatarentzat tokia uzteko, horiek ere toki lehorra eta aireztatua eskatzen baitzuten[3].
Motak
aldatuFormaren arabera bi garai mota ezberdin ditzakegu: Galizian ohikoa den angeluzuzena eta Asturiasen, Leonen, Kantabriako mendebalean and Galiziako ekialdean ohikoa den laukia. Asturiasen garai ezberdinak daude, teilatuaren ezaugarrien arabera (lastozkoa, teiladuna, arbelezkoa, laprana...), abearrien materialeen arabera edo apaingarrien arabera. Zutik dirauen garairik zaharrena XV. mendekoa da eta gaur egun oraindik ex novo eraikitzen dira. Asturiasen 18,000 horru eta panera inguru dago, batzuken egoera kaxkarra den arren jabeek eta agintariek garaiak zaintzeko gero eta ardura handiagoa dute. Galiziako garairik luzeenak 35 metro neurtzen ditu eta A Coruñako Carnota herrian dago.
Antzeko aletegi egiturak: Asturiako panera (lau abearri baino gehiagok eusten dituzten garai handia), Galiziako cabaceira (garai biribila), Portugaleko iparraldeko espigueiro edo canastro (Soajo herrian dago multzo ezagunena), Gaztelako silo eta Balkanetako hambar. Suedian zehar härbren egitura dugu. Garai itxura gehien gordetzen duten lurretik goratutako härbren aletegiak herrialdearen erdialdean eta iparraldean aurki ditzakegu soilik. 1285 urte inguruan eraikitako Dalarna konderriko Älvdalen udaleko elizako häbre (kyrkhärbret) aletegia dugu, Suedian zutik dirauen egurrezko eraikin zaharrena hain zuzen.
Historia
aldatuGaraia Euskal Herrian IX. mendean Rodako kodexan aipatzen da lehendabiziko aldiz.
Alfonso X.a Gaztelakoak XII. mendean idatzitako "Cantigas de Santa Maria" eskuizkribuko CLXXXVII abestian garaiaren irudia agertzen da testuaren apaingarri, Espainiako dokumentu batean lehendabiziko aldiz. Bi horreo gotiko marraztu ziren, albo bateko paretan atea eta Maria andere birjinaren mirariari buruzko testua zeudelarik.
1918an Eugeniusz Frankowsky antropologo poloniarrak Iberiar penintsulan, Alpeetan, Eskandinabiako penintsulan, Balkanetan, Afrika beltzean, Pertsian, Asiako Hegoekialdean, Japonen, Kamtxatkako penintsulan eta Beringeko itsasartean zabaldutako eta lurretik goratutako aletegien berri eman zuen.
Gaur egun, nekazaritza eta abeltzaintzaren gainbeherarekin, jatorrizko funtzioa galtzen eta desagertzen ari dira.
Kokapena
aldatuEraikin herrikoi hau batez ere Asturiasen eta Galizian edonon aurkitu genezake, halere honako herrialdeetan ere ikus daitezke: Leon (Bierzo), Kantabria, Euskal Herria (Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoa) eta Aragoi. Europako beste zenbait herrialdeetan ere antzeko eraikinak aurkitzen ditugu: Portugalgo iparraldean adibidez; Eskandinavian, Norvegian (stabbur izenarekin), Suedian (härbre); Europako Alpeetako eremuan: Austria, Suitza (mazot), Italia eta Frantzia (raccard eta chalot), bai eta zerrenda hau asko luzatuko luketen beste hainbat eta hainbat herrialdeetan ere.
Euskal Herriko garaiak
aldatuEuskal Herrian, kopuru handiena Nafarroako ipar-ekialdean daude, Aezkoako eskualdean gehienak, zehazki.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren hiztegi batua
- ↑ Auñamendi eusko entziklopedia
- ↑ Bizitza eta lana baserrian, Bertan, 4. Gipuzkoakultura.net
Bibliografia
aldatu- Refs. Frankowski, E. Hórreos y palafitos de la Península Ibérica, Madril, 1918.
- Alvarez Oses, José. Los hórreos del País Vasco, "Munibe", 1971, 4. zbk, 404-412 orr.
- Leizaola, Fermin. Contribución al estudio del Hórreo ("Garai") en la Navarra Pirenaica. "Cuad. c:e Etnol. y Etnogr. de Navarra", 3. zbk. 363-387 orr.
- Iturriza Zabala, J. Ramón. Historia General de Vizcaya y epitome de Las Encartaciones. Bilbao Argitaletxea, 1967, 81-82 orr.
- Larrea, Jesús. El Garaixe. Agregado al caserío. "Anuario de Eusko Folklore", 1926, t. VI; 1927, t. VII; 1929, t. IX; 1932, XII
- Eguren Bengoa, E. El hórreo en el País Vasco, "R. I. E. V.", 1922, t. XIII.
- Peña Basurto, Luis. El hórreo (garea) en Navarra. Dos nuevos hórreos en la montaña de Navarra. "Anuario de Eusko Folklore", 1965-1966
- Nolte Aranburu, E. Nuevos datos sobre hórreos ("garaixe") de la provincia de Vizcaya. "Estudios Vizcaínos" argitaletxea, 1972, 5. zbk., 131-145 orr.
- Caro Baroja, J. Granaria sublimía, Horreum pensilis. "Homenaje a D. José Esteban Uranga", Iruñea, 1971, 367-376 orr.
- Elosegi, Jesús. "Hórreos" en Guipúzcoa. "Vol. Am. País", 1972, 4. zbk., 592-593 orr.
- Nolte Aranburu, E. III Contribución a la compilación de Hórreos en la provincia de Vizcaya. "Estudios Vizcaínos", 7-8. zbk., 219-226 orr.; íd. "Kobie", 8 eta 9 zbk.; id. "Pirenaica", 1978, 35. orr.
- González de Durana, F. Javier. Un método de investigación etnográfica y su aplicación: los hórreos vizcaínos. "Kobie", 8. zbk., 1978, 125-150 orr.; id., Ampliación de datos sobre hórreos vizcaínos y guipuzcoanos de los siglos XVI al XVIII. "Anuario de Eusko Folklore" 1978, 151-157 orr.; eta 1979, 219 orr.
- Leizaola, F. Notas sobre un hórreo guipuzcoano. "Anuario de Eusko-Folklore, 1971- 1972, 45-58 orr. Nuevos hórreos en Navarra. "Anuario de E. Folklore", 1980, 135. orr.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) "El hórreo en el País Vasco" (E. Eguren)
- (Gaztelaniaz) "El hórreo en Euskal Herria" (J. Etxegoien)
- (Gaztelaniaz) "Hórreos en Navarra" (J. Etxegoien)
- Euskal Herriko zenbait Garaien argazki eta irudiak