Arsenal Football Club
Arsenal Football Club Londresko futbol taldea da, Ingalaterrako onenetakoa historikoki. Herrialdeko Lehen Mailako Liga 14 alditan irabazi du, eta beste 13 Kopa ere bai, azken txapelketa honetan titulu gehien lortu duen taldea izanik.
Ezizena(k) | The Gunners | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1886 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Emirates Stadium edukiera: 60.355 lagun inaugurazioa: 2006 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Premier League | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 5.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|



Europa mailan, 1994an Europako Futbol Errekopa irabazi zuten. 2006an Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen FC Barcelonaren aurka.
HistoriaAldatu
Sorrera eta hasierako urteakAldatu
Arsenal 1886an sortu zuten Woolwicheko Royal Arsenaleko langileek. Lantegi honek Britainiar Armadarentzako armak egiten zituen. Hasieran Royal Arsenal izena hartu zuen, ondoren Woolwich Arsenal. 1893an bigarren mailan jokatzen hasi zen eta lehenengo denboraldian goren mailara igotzea lortu zuen.
Herbert Chapman eta bere jarraitzaileakAldatu
Arsenalek Herbert Chapman entrenatzailea fitxatu zuen 1925ean. Chapman Liga txapelduna izana zen aurreko bi urteetan Huddersfield Town taldearekin eta honen taktka iraultzaileei esker 1930eko hamarkadan Ingalaterrako talde nagusi bihurtu zen Arsenal 1931, 1933, 1934, 1935 eta 1938ko ligak irabaziz. Tartean 1930 eta 1936ko kopak ere bai.
Chapman bera 1934ean hil zen bapatean pneumoniak jota baina Joe Shaw eta George Allisonek bide berari jarraitu zioten.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren beste bi liga eta kopa bat irabazi zituen. Entrenatzailea Tom Whittaker zen, Allisoni jarraipena eman ziona.
Titulu gabeko garaiakAldatu
50. eta 60. hamarkadak maila apalean eman zituen. 1970-71an urte arrakastatsuak izan bazituen ere, Ferietako Kopa eta Ingalaterrako Liga eta Kopa irabaziz, taldearen mailak ez zuen aldaketa nabarmenik izan hurrengo 15 urteetan ere.
George Graham: bigarren urrezko aroaAldatu
Aurrez Arsenaleko jokalaria izan zen George Graham eskoziarra entrenatzaile hautatu zuten 1986an eta aro arrakastatsu berri bati hasiera eman zion. 1989an eta 1991an Liga irabazi zuten eta 1994ean Europako bigarren titulua, Errekopa hain zuzen ere.
Arsène Wenger: Txapeldunen Ligako finalaAldatu
1996an Arsène Wenger frantziarra fitxatu zuten. 1992an Premier League txapelketa abiarazi zenetik Manchesterko bi taldeekin eta Chelsearekin batera Liga hau irabazi duen taldea da, hiru aldiz gainera. Taldearen une gorena 2006an iritsi zen FC Barcelonaren aurka UEFAko Txapeldunen Ligako finala jokatu zuenean. 2-1 galdu egin bazuen ere Ingalaterrako talde indartsuenetakoa kontsideratua izan da ordutik aurrera.
Azken urteotan maila bikaina lortu du. 2014-15eko Premier Ligan hirugarren postuan amaitu zuen eta 2015-16an bigarren. 2014, 2015 eta 2017 urteetan Kopa irabazi du, 13 garaikurrekin talderik arrakastatsuena bihurtuz. 22 urtetan taldea gidatu ondoren erretiroa hartu zuen 2018ko denboraldia amaitu zenean.
2018ko maiatzaren 23an Unai Emery hondarribitarrak hartu zuen Arsène Wenger-ren tokia. Aurreneko denboraldi honetan UEFA Europa Leagueko finala jokatu du baina Chelseak 4-1 irabazi dio.
UniformeaAldatu
Arsenalen kamiseta tradizionalki gorria izan da mauka zuriekin. 1886an taldea sortu zenean Fred Beardsley and Morris Bates Nottingham Foresteko jokalariak Woolwichera lanera joan ziren eta hauek beren taldearen kamiseta gorrien lote bat lortu zuten Arsenalentzako musutruk. Arsenalek esker onez beti kamiseta gorria erabiltzeko erabakia hartu zuen. 1933an Herbert Chapmanek ekipai dotoreagoa ezarri nahi izan zuen eta horregatik gehitu zizkion mauka zuriak.
HistorikoaAldatu
|
|
Azken urteakAldatu
|
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
2022/2023 TaldeaAldatu
2022ko abuztuaren 9an eguneratua.
|
|
Irabazitako txapelketakAldatu
Ingalaterran: 43Aldatu
- Premier League (13) :
- 1931, 1933, 1934, 1935, 1938, 1948, 1953, 1971, 1989, 1991, 1998, 2002, 2004
- Ingalaterrako Kopa (14) :
- 1930, 1936, 1950, 1971, 1979, 1993, 1998, 2002, 2003, 2005, 2014, 2015, 2017, 2020
- Ingalaterrako League Cup (2) :
- 1987, 1993
- Community Shield (Ingalaterrako Superkopa) (14) : 1930, 1931, 1933, 1934, 1938, 1948, 1953, 1991, 1998, 1999, 2002, 2004, 2014, 2015
Nazioartean: 2Aldatu
- UEFAko Txapeldunen Liga:
- Txapeldun (0)
- Finalista (1): 2006.
- Europako Errekopa:
- Txapeldun (1): 1994.
- Finalista (2): 1980, 1995.
- Ferietako Kopa:
- Txapeldun (1): 1970
- UEFA Europa League:
- Txapeldun (0)
- Finalista (2): 2000, 2019.
Jokaturiko nazioarteko finalakAldatu
Txapelketa | Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista | Hiria |
---|---|---|---|---|---|
Txapeldunen Liga | 2005-06 | FC Barcelona | 2-1 | Arsenal | Saint-Denis |
Ferietako Kopa | 1969-70 | Arsenal | 4-3 (1-3, 3-0) | RSC Anderlecht | |
Europa League | 1999-00 | Galatasaray | 0-0 (pen:4-1) | Arsenal | |
2018-19 | Chelsea | 4-1 | Arsenal | ||
Europako Errekopa | 1979-80 | València CF | 0-0 (pen 5:4) | Arsenal | |
1993-94 | Arsenal | 1-0 | Parma FC | ||
1994-95 | Real Zaragoza | 2-1 | Arsenal |
JokalariakAldatu
- Jimmy Brain (1924–1931): 139 gol 232 partidatan.
- Joe Hulme (1926–1937): 125 gol 374 partidatan.
- Jack Lambert (1926–1933): 109 gol 161 partidatan.
- David Jack (1928–1934): 124 gol 208 partidatan.
- Cliff Bastin (1929–1947): 178 gol (3.a) 396 partidatan.
- Ted Drake (1934–1939): 139 gol 184 partidatan.
- Reg Lewis (1935–1953): 118 gol 176 partidatan.
- Doug Lishman (1948–1955): 137 gol (5.a) 244 partidatan.
- Joe Baker (1962–1966): 100 gol 156 partidatan.
- John Radford (1964–1976): 149 gol (4.a) 481 partidatan.
- David O'Leary (1975-1993): 722 partida jokatu zuen klubean, inoizko markarik onena izanda.
- Frank Stapleton (1975–1981): 108 gol 300 partidatan.
- Tony Adams (1983–2002): 668 partidatan aritu zen.
- Alan Smith (1987–1995): 115 gol 347 partidatan.
- Lee Dixon (1988–2002): 618 partidatan aritu zen.
- Nigel Winterburn (1988–2000): 584 partidatan aritu zen.
- David Seaman (1990–2003): 563 partidatan aritu zen.
- Ian Wright (1991-1998): 185 gol (2.a) 288 partidatan.
- Dennis Bergkamp (1995-2006): 120 gol 423 partidatan.
- Thierry Henry (1999-2007): 226 gol sartu ditu Arsenalekin 369 partidatan, inoizko golegilerik hoberena izanda.
- Robin van Persie (2004-2012): 96 gol 194 partidatan.
EntrenatzaileakAldatu
- Herbert Chapman (1925-1934).
- Tom Whittaker (1947-1956).
- Bertie Mee (1966-1976).
- Terry Neill (1976-1983).
- George Graham (1986-1995).
- Arsène Wenger (1996-2018).
- Unai Emery (2018-2019)
- Mikel Arteta (2019-)
Emakumezkoen taldeaAldatu
1987an sortu zen Arsenalen emakumezkoen taldea eta ordutik Ingalaterran palmaresik onena lortu duen taldea izan da. Herrialdeko txapelketa gehien irabazteaz gain 2007an Txapeldunen Ligako txapelduna izan zen.
- Garaipenak:
- Txapeldunen Liga (1): 2007
- Ingalaterrako Liga (14): 1993, 1995, 1997, 2001, 2002, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012
- Ingalaterrako Kopa (14): 1993, 1995, 1998, 1999, 2001, 2004, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2014, 2016
- FA WSL Kopa (4): 2011, 2012, 2013, 2015
- Ligako Kopa (10): 1992, 1993, 1994, 1998, 1999, 2000, 2001, 2005, 2007, 2009
- Ingalaterrako Superkopa (5): 2000, 2001, 2005, 2006, 2007, 2008
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Arsenal taldearen webgune ofiziala
Premier League 2022-23 |
Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham |
Leeds United | Leicester City | Liverpool |