Ingalaterrako konderriak
Ingalaterrako Konderriak (ingelesez counties ), Ingalaterrako banaketa administratiboaren maila da. Konderri bakoitzak Lord-Lieutenant batek gobernatuta dago, koroaren ordezkaria.
Huntingdonshire eta Yorkshire izan ezik, denak konderri administratiboak dira. Gaur egun, Huntingdonshire Cambridgeshire barruan dago, eta Yorkshire lau zatitan banatuta dago East Yorkshire edo Ekialdeko Yrokshire, North Yorkshire edo Iparraldeko Yrokshire, South Yorkshire edo Hegoaldeko Yrokshire, eta West Yorkshire edo Mendebaleko Yorkshire.
-shire atziskia, berez konderria izan nahi duena, lehen Devon, Dorset, Rutland eta Somersetek, erabili zuten baina gaur egun ez da horrela egiten.
Banaketa administratiboa banaketa geografikoa ere bada.
Konderri zeremonialak
aldatuIngalaterrako konderri zeremonialak Lord-Lieutenant batek gobernatutako lurraldeak dira. Konderri metropolitarrak eta ez-metropolitarrak ez bezalakoak dira. Normalean, konderri geografiko gisa erabiliak izan dira. |
|
Historia
aldatuXX. mendeko hasieran eginiko mapetan konderri zeremonialak agertzen ziren.
Berrikuspen txiki batzuk eginda ere, gauzak bere horretan zirauten 1965an Londres Handia sortu arte, Middlesex konderria desagertu zenean. Hala ere, Huntingdon eta Peterborough konderria administratiboen sorrera ez zuen ezer aldatzen.
1974an, konderri barrutiak desagertu ziren.
1990eko hamarkadaren erreforma eta gero, Avon, Cleveland, Hereford y Worcester eta Humberside desagertu ziren.
Avon Gloucestershire eta Somerset konderrietan zatitu zen; Bristol konderri bihurtu zen; Cleveland North Yorkshire eta Durham konderrietan zatitu zen. Hereford eta Worcester, Herefordshire eta Worcestershire bihurtu. Humberside East Yorkshire konderri berria eta Lincolnshire konderrietan zatitu zen. Rutlandek konderri zeremonial kategoria berreskuratu zuen.