Bobby Moore (Barking, Londres Handia, 1941eko apirilaren 12a- Londres, 1993ko otsailaren 24a) futbolari ingelesa izan zen, herrialdeko inoizko hoberenetarikoa. Atzelari moduan jokatu izan zuen. Pele handiaren iritziz Bobby Moore da inoiz aurrean izan duen atzelaririk onena.

Bobby Moore

Bizitza
JaiotzaBarking (en) Itzuli1941eko apirilaren 12a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1993ko otsailaren 24a (51 urte)
Hobiratze lekuaPutney Vale Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Hezkuntza
HeziketaEastbury Community School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, futbol entrenatzailea eta kirol esataria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
West Ham United F.C.1958 / 197454424
Ingalaterrako futbol selekzio nazionala1962 / 19731082
Fulham Football Club1974 / 19771241
San Antonio Thunder1976 / 1976241
FC Midtjylland1978 / 197890
Seattle Sounders1978 / 197870
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
erdiko atzelaria
Pisua72 kilogramo
Altuera177 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm0600961 Allocine: 58082
Discogs: 1909241 FIFA: 174780 Find a Grave: 7348504 Edit the value on Wikidata
Bobby Moore

Ingalaterrako futbol selekzio nazionalarekin 1962tik 1973ra 108 partida jokatu zituen (2 gol sartuz), orain arte Peter Shilton izanda partidaren marka hori gainditu izan duen jokalari bakarra. Selekzioarekin 1966ko Munduko Futbol Txapelketa lortu zuen.

Kirol ibilbidea aldatu

West Ham Uniteden jokatu zuen ia bere ibilbide osoan, 1958tik 1974ra, 544 partidatan arituz eta 24 sortuz. Talde honekin Europako Kopa irabazi zuen 1965ean. Ingalaterrako FA Cup irabazi zuen 1964 urtean West Ham Unitederekin.

Normalean West Ham United taldeareekin Moorek zeraman zenbakia, 6 zenbakia, erretiratuta dauka West Ham Futbol taldeak bere elastikoetatik eta Bobby Mooren irudi erraldoia dago Upton Park (ofizialki Boleyn Ground) estadioan. Upton Park futbol zelaiaren hegoaldeko atearen atzean kokatzen da Bobby Moore tribuna edo Bobby Moore Stand. Hammer jarraitzale sutsuenak kokatzen dira Bobby Moore tribuna honetako eta justu parean, iparraldean, dagoen Sir Trevor Brooking tribunaren azpiko aldeetan

Azken urteetan talde txikiagoetan ibili izan zen: Fulham FC (124 p, g 1), San Antonio Thunder (24, 1) eta Seattle Sounders (7, 0) taldeetan hain zuzen ere.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bobby Moore