Bi Arrosen Gerra
Bi Arrosen Gerra[1] 1455 eta 1485 artean, Ingalaterrako erregetzarako lehian, Plantagenet dinastiaren oinordetza zutela esaten zuten York etxea (arrosa zuria ikur zuena) eta Lancaster etxea (arrosa gorria ikur zuena) aurrez aurre ezarri zituen gerra zibila izan zen. Bi Arrosen Gerra edo Arrosen Gerra izena Erromantizismoan sortu zen, etxe bien ikurra arrosa zelako.
Bi Arrosen Gerra | |||
---|---|---|---|
Shakespeareren Henry VI antzerki lanean oinarritutako Henry Payneren pintura (1908). Bertan, bi fakzioetako kideek arrosa zuria edo gorria hartzen dute Temple Gardenean, zein alderdiren aldekoak diren adierazteko. | |||
Data | 1455–1487 | ||
Lekua | Ingalaterra, Gales eta Calais | ||
Emaitza |
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Guda, batez ere, aristokrata lurjabeek eta jaun feudalek egin zuten. Alderdi bat edo bestea hautatzea nobleen arteko ezkontza dinastikoen araberakoa izan zen. Lancaster etxearen sortzailea Joanes Gantekoa (1340-1399), Eduardo III.a Ingalaterrakoaren hirugarren semea izan zen. York etxearena, berriz, haren anaia Edmundo Langleykoa (1341-1402), Eduardo III.aren laugarren semea.
Azkenean, gerrak York eta Lancaster familietako gizonezko oinordeko zuzenak hil zituen, eta Tudor familiak aprobetxatu zuen Lancastarren izenean gailentzeko, eta erregetza haien esku geratu zen gerra amaitzean. Jarraian, dena den, York etxearekin bat egin zuten Tudortarrek Tudor dinastia sortzeko.
Bi leinuak
aldatuLancaster etxea: arrosa gorria
aldatuBere kiderik nabarmenena Henrike VI. Izan zen. Errege honen garaian, krisi ekonomiko eta politikoa zegoen. Berarekin galdu ziren Frantzian zeuden azken lurraldeak (Ingalaterrakoak ziren lurralde horiek). Erresuma osoan anarkia piztu zen, protesta olatu bat eragin zuena. Ezegonkortasuna matxinatutako noblezia batez sustatuta zegoen. Noblezia horrek edozein aitzakia aprobetxatu egiten zuen monarkari esateko beraiek, nobleak ziren einean, indar eta autoritatea zeukatela. Henrike VI. Margarita Anjoukoarekin ezkonduta zegoen, jatorri Frantsesa zeukana.
York etxea: arrosa zuria
aldatuLankaster etxearen koroa kentzeko prest zeuden. Pertsona nabarmenena Rikardo Plantagenet zen, Yorkeko dukea. Bere semearekin Eduardo IV eta lobarekin Warwickeko kondea. Pertsonaia hau “Kingmarker” edo “Errege egilea” azpizena zuen. Erregearen azpitik Ingalaterrako pertsonarik aberatsena zen. Eta aberastasun hori erabili zuen talde baten edo bestearen alde beti ere bere interesen arabera.
Historia laburtua
aldatuEhun Urteko Gerran izaniko galerek eta Lancaster etxeko Henrike VI.ak errege izateko gaitasunik ez erakusteak Rikardo Yorkekoaren eta Warwick kondearen altxamendua ekarri zuten. Saint Albans (1455), Northampton (1460) eta Towntongo (1460) guduak galdu ondoren, Henrike VI.ak erregetza utzi behar izan zuen Rikardo Yorkekoaren seme zen Eduardo IV.aren alde.
Hala eta guztiz ere, Warwickek, Rikardo Yorkekoarekin elkar hartuta, Henrike VI.a ezarri zuen berriz errege 1470ean. Tewkesburyko gudua irabazi ondoan, Eduardo IV.ak erregetza hartu zuen berriro 1471n. 1483an, Eduardo V.a, Eduardo IV.aren semea, errege izendatu zuten, baina Rikardo III.a osabak hil eta Henrike Tudor Lancastertarren ondorengoak erregetza hartu zuen Henrike VII.a izenaz. Bi alderdien arteko gatazkak erregea Eduardo IV.aren alaba zen Elisabet Yorkekoarekin ezkondu zenean amaitu ziren (1485).
Bi Arrosen Gerrak Plantagenet etxea suntsitu eta jaun feudalen aginpidea ahuldu zuen. Era berean, Ingalaterrak Europan zuen eragina gutxitu zuen. Ordainetan, burgesen itzalaren hazkundea eta Tudor etxearen agintaldiko monarkia zentralizatuaren hasiera ekarri zuen. Historialarien ustez, gerra hark Ingalaterrako Erdi Aroaren bukaera eta Pizkundearen hasiera seinalatzen du.
Guda garrantzitsuenak
aldatuSaint Albanseko gudua (1455)
aldatuYork etxeak erasoaldi bat egin zuen, Enrike VI.aren aginpidea txarto zihoanean. Rikardo Yorkekoak zuzentzen zuen lautada garaipen handia lortu zuen, garaipen honek eragin zuen Yorkeko Rikardok bere titulua berreskuratzea. Titulu honek baimena ematen zion errege bat bezala gobernatzeko eta lehenengo postuan jartzeko Ingalaterrako tronua oinordetzan hartzeko. Haren ageriko asmoa zen bere seme Eduardo Westminsterkoa errege izendatzea, nahiz eta oraindik 18 urte besterik ez zuen. Azken asmotzat zuen, ordea, tronua beretzat izatea. Uste zuenez oposiziorik ez zuela aurkituko, bere ideiak edo asmoak Parlamentuari proposatu zizkion. Azkenean akta sinatu zen (1460). Akta horretan haren ideiak onartzen ziren.
Margarita Anjoukoari ez zitzaion ideia ona iruditu, eta bere semea oinordetzatik kanpo utzi zuen. Laguntza bila joan zen Yorken herrietara eta 1460. urtean eraso zien Wakefieldeko guduan. Guztien ustekaberako, Rikardok eta haren seme Edmundok bizia galdu zuten. Batzuen iritziz, Lancaster etxekoek haien buruak paperezko koroa batekin gazteluko harresian ipini zituen.
Baina Yorkentzat ez zegoen guztia amaituta. Erregeak jarraitzen zuen eromen erasoak izaten, eta erresumaren ezegonkortasuna mantendu zen hainbeste urtez.
Towtongo guda (1460)
aldatuGuda horretan 75.000 gudari hartu zuten parte. Batzuen iritziaren arabera, guda horretan, Ingalaterrako historia osoan baino gudari gehiago hil ziren. Suposatzen da ez dela egia, baina argi dagoena zera da: garaipen garrantzitsua izan zela Yorkentzat. Garaipenak ahalbidetu zuen Eduardo IV. Yorkeko tronura igotzen, Warwikeko kondearen aginpidean aginduko zuena.
Barnet-eko guda (1471)
aldatuWarwik eta Margaritak garaipen erraz bat espero bazute ere, iragarpen guztien kontra, Warwik kondea guda horretan hil egin zen eta Eduardo atxilotu eta Londreseko dorrea eraman zuten. Geroago bertan hil zuten. Porrot honek eragin zuen koroa Yorken eskuetan geratzea. Gutxienez 14 urtez, baina Eduardo IV. Yorkekoa hil enean gauzak korapilatu egin ziren berriro. Baina hurrengo oinordekoak horaindik umeak ziren. Eduardo V. eta Rikardo de York txikia, Gloucester kondearen eskuetan geratu ziren; hau da bere osaba Rikardorekin. Rikardok, honekin lortu nahi zuena zera zen: lehenengo tronu oinordekoa izan. Horretarako baztertu behar izan zituen bere printzeak, sasiko deitu zituenak. Printzeak Londreseko dorrean espetzeratu zituen. Geroago haiek erailtzea agindu zuen.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Wars of the Roses Warsoftheroses.com
- (Ingelesez) Bi Arrosen Gerraren diagrama Threetwoone.org