Ireki menu nagusia

Cumbria Ipar-mendebaldeko Ingalaterrako konderria da, Erresuma Batuan. Honako mugak ditu: mendebaldean Irlandako itsasoa eta ekialdean Peninoak. Hiriburua Carlisle du. 6.768 kilometro karratutakoa da eta 489.829 biztanle ditu. Konderriko bigarren hiria Barrow-in-Furness da (71.980 biztanle).

Cumbria
Cumbria
Erresuma Batuko konderria
Bandera
HiriburuaCarlisle
Estatua
Herrialdea
 Erresuma Batua
 Ingalaterra
Geografia
 -  Guztira 6,768 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena 497.000 bizt.
Webgunea
Webgunea

Cumbriaren mugakideak Ingalaterrako Northumberland, Durham, Iparraldeko Yorkshire eta Lancashire eta Eskoziako Dumfries eta Galloway, Ettrick eta Lauderdale lurraldeak dira.

Sei barruti dauzka: Allerdale, Barrow-in-Furness, Carlisle, Copeland, Eden eta South Lakeland.

1974an Cumbria sortu zuten Cumberland eta Westmorland konderri tradizionalak batuz, eta Lancashireko Furness zatia eta Yorkshire zati bat gehituz. Hala ere, "Cumbria" izena eskualdeko izen tradizionala izan da.

Konderriko kultura tradizionala zelta da. Cumbriaren izena bera kunbrieraz dago eta Gales izena galeseraz Cymru oso gertua da. Cumbria Ingalaterrako lurralderik zeltenetariko bat da.

Cumbrian Lake District Parke Nazionala dago, Erresuma Batuko lekurik ederrenetariko bat estimatua. Cumbrian ere Scafell Pike dago, 978 metrokoa eta Ingalaterrako mendirik altuena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cumbria Aldatu lotura Wikidatan