Depeche Mode
Depeche Mode musika elektronikoko taldea da, Ingalaterran 1980an sortua. Lehenengo taldekideak honako hauek izan ziren: Dave Gahan (ahots nagusia), Martin Gore (teklatua, gitarra, ahotsak, musikagile nagusia 1981ez geroztik), Andrew Fletcher (teklatua) et Vince Clarke (teklatua, musikagile nagusia 1980–81). Vince Clarkek 1981ean utzi zuen taldea, lehenengo albuma (Speak & Spell) plazaratu ondoan. Alan Wilderrek (teklatua, bateria) ordeztu zuen, eta Gorek ekin zion musika egiteari. Wilderrek taldea utzi zuen 1995ean, eta harez geroztik, hirukote moduan jarraitu dute.
Depeche Mode | |
---|---|
![]() Depeche Mode 2006an | |
![]() | |
Datuak | |
Jatorria | Essex (Ingalaterra) |
Musika mota | Musika elektronikoa |
Urteak | 1980 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Mute Records EMI Music |
Taldekideak | |
David Gahan Martin Gore Andrew Fletcher | |
Lehengo taldekideak | |
Vince Clarke Alan Wilder | |
Informazio gehigarria | |
www.depechemode.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Hastapenean, Kraftwerk gisako taldeek eragin handia izan zuten haiengan, Ingalaterran garai horietan sortutako olatu futuristan sartuta. Denborak aurrera egin ahala, rock-en zenbait elementu, gitarrak eta bateriak esaterako, bereganatu zituzten, eta haien letrak ilunago bilakatu ziren.
Depeche Mode musika elektronikoa zabaltzen lehendabizikoetakoak izan ziren, eta eragin handia izan dute beste talde ugariren gainean: Linkin Park, Pet Shop Boys...