Herefordshire Ingalaterrako konderria da, Erresuma Batuan.Mendebaldeko Midlandsko eskualdean dago. Mugakide hauek ditu: iparraldean Shropshire, ekialdean Worcestershire, hego-ekialdean Gloucestershire, mendebaldean Galesko Gwent eta hego-mendebaldean Galesko Powys.

Herefordshire
Herefordshire


Herefordshire UK locator map 2010.svg
Geografia
HiriburuaHereford
52°3′23″N 2°42′58″W
Azalera2.180
MugakideakShropshire, Worcestershire, Gloucestershire, Powys eta Gwent (en) Itzuli
Administrazioa
Legebiltzarracouncil of Herefordshire Council (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria193.615 (2020)
6.581 (2021)
Dentsitatea88,83 bizt/km²
Bestelako informazioa
herefordshire.gov.uk
Herefordshire konderriaren kokapena.

2.180 kilometro karratuko area du eta 2003an 176.912 biztanle zituen. Hiriburua Hereford du. Beste hiri nagusiak Leominster, Ledbury, Roos On Wye, Kington eta Bromyard dira.

1974an Worcestershire konderriarekin batera Hereford eta Worcester konderria eratu zuen, baina 1998ko apirilaren 1ean berriro konderri independente bihurtu zen.

Hereford arraza aldatu

Britainia Handiko behi arraza da, Herefordshire konderrian jatorria duena. Haragitarako behi gorriak dira, hanka eta buru zurikoak. Haragitarako behi-arrazetan zabalduena da munduan, anglosaxoi herrialdeetan eta Hego Amerikan batez ere.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Ingalaterrako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.