Gary Lineker
Gary Winston Lineker (Leicester, Ingalaterra, 1960ko azaroaren 30a - ) Ingalaterrako futbol jokalari onenetakoa izan zen. 1986ko Munduko Futbol Txapelketan Gary Lineker izan zen txapelketako goleatzaile nagusia 6 golekin.
Gary Lineker | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Leicester, 1960ko azaroaren 30a (59 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Danielle Lineker (2009ko irailaren 2a - | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Londresko King's College | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta kirol esataria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 177 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | BBC | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia(k) |
Links Winston, The Queen Mother of Football | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
IMDb | nm0512633 |
Kirol ibilbideaAldatu
KlubakAldatu
Bere hiriko Leicester City F.C. taldean 19 urterekin egin zuen debuta. lehenengo bi urtetan 50 gol sartu zituen eta berehala hasi ziren talde handiagoak bere atzetik jarraika. 1985ean Everton F.C. taldera joan zen eta urte bakarrean 39 gol sartu zituen, tartean Ingalaterrako Superkopa irabaztea ere lortu zuelarik.
1986ko Munduko Futbol Txapelketan goleatzaile nagusi bihurtu ondoren F.C. Bartzelonak fitxatu zuen. Lehenengo bi urteetan maila ona eman zuen baina hirugarrenean okerrago ibili zen. Europako Futbol Errekopa bat irabazi zuen talde kataluniarrarekin.
1989an Ingalaterrara itzuli zen, Londresko Tottenham Hotspur F.C. taldera eta honekin Ingalaterrako Kopa bat eskuratu zuen. Kirol ibilbidea Japonian amaitu zuen Nagoya Grampus taldean.
SelekzioaAldatu
Selekzioarekin maila bikaina erakutsi bazuen ere taldeak ez zuen emaitza onik lortu. Aurrez esan bezala Lineker izan zen 1986ko Munduko Futbol Txapelketan goleatzaile nagusia. Guztira 80 partida jokatu eta 48 gol sartu zituen.
1990eko Munduko Futbol Txapelketako finalerdietan Alemaniako selekzioaren aurka penaltietan galtzean Gary Linekerrek bere esaldi mitikoa esan zuen: Futbola joko sinplea da, 90 minututan zehar 22 jokalari baloiaren atzetik eta azkenean beti Alemaniak irabazten du.
LorpenakAldatu
Leicester City F.C.Aldatu
- Ingalaterrako bigarren maila: 1980
Everton F.C.Aldatu
- FA Community Shield (Superkopa): 1985
F.C. BartzelonaAldatu
- Errege Kopa: 1988
- Europako Futbol Errekopa: 1989
Tottenham Hotspur F.C.Aldatu
- Ingalaterrako Kopa: 1991
Ingalaterrako selekzioaAldatu
Kanpo loturakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gary Lineker |
- (Ingelesez) Gary Linekerren estatistikak
- (Japonieraz) J.League Data Site