Ireki menu nagusia

John Dalton (1766ko irailaren 6a1844ko uztailaren 27a) Ingalaterrako kimikaria, fisikaria eta meteorologoa izan zen. Manchesterko unibertsitatean fisika eta kimika irakatsi zuen urte askotan. Ikusmenean bazuen akats bat, diskromatopsia edo koloreak bereiz ezina. Berak deskribatu eta aztertu zuen daltonismo izen arruntez ezagunago den arazo hori. Fisikan gasei buruzko ikerketak sakondu zituen, meteorologiatik abiatuz. Bere izena daraman legea finkatu zuen. New System of Chemical Philosophy (1808) liburuan atomoaren teoriaren oinarriak finkatu zituen, gaur egun ezagutzen diren bezala.

John Dalton
John Dalton. Line engraving by W. H. Worthington, 1823, afte Wellcome V0006489.jpg
Bizitza
Jaiotza Cumberland Itzuli1766ko irailaren  6a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Manchester1844ko uztailaren  27a (77 urte)
Hezkuntza
Heziketa Harris Manchester College Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) John Gough Itzuli
Ikaslea(k) James Prescott Joule
Jarduerak
Jarduerak fisikaria, matematikaria, meteorologoa eta kimikaria
Enplegatzailea(k) Oxfordeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak Teoria atomiko
masa atomikoaren unitate
daltonismo
proportzio anizkoitzen legea
Daltonen legea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
John Dalton Signature c1827.svg

BizitzaAldatu

Ehule apal baten semea, Cumberlanden jaio zen, Ingalaterran. Bere herrixkako eskolan hasi zen eta hainbeste aurreratu zuen denbora gutxian, ezen, hamabi urterako eskolako maisu bihurtu baitzen. Handik zazpi urtera eskolako zuzendari egin zuten. 1793an, Manchesterrera joan zen bizitzera eta han bizi izan du zen geroztik. Matematika, fisika eta kimika irakasten zituen ikastetxe batean. Hala ere, obligazio horiek bere azterketa zientifikoak egiteko eragozpen zirela iritzi zionean, postua bertan behera utzi eta ikasleei matematika eta kimika irakasten hasi zen klase pribatuen bitartez bere gastuei aurre egin ahal izateko.

Ez zen ezkondu eta modu xume eta apalean bizi izan du zen beti, baita ospea izan zuenean ere. Lehen azterketa zientifikoak meteorologiaren alorrean garatu zituen eta bizi guztian izan zuen zaletasun hori: egunero jasotzen zituen tenperatura, presio barometriko edo plubiometria datuak. John Dalton izan zen koloreetarako itsutasuna deskribatu zuen lehenengoa, berak ere jasan baitzuen. Kuakero konbentzitua, Daltonek beti arropa xume eta ilunak janzten zituen. Horregatik, bere lagunak harriturik geratu ziren, 1832an, Gilen IV.a aurkeztu behar ziotela eta, janzkera eskarlataz azaldu zenean. Daltoni, ordea, gris iluna iruditu zitzaion eta kezka handirik gabe joan zen erregea ikustera.

Ekarpen nagusiakAldatu

Daltonen legeaAldatu

Gas nahasketa batek eragiten duen presioa eta gas horietako bakoitzak bere aldetik, nahasketaren bolumen bera harturik, eragingo lukeen presioen batuketa berdinak direla dioen kimikako legea da. Beraz, gas nahasketa batean presio bateratua eta osagai bakoitzaren banakako presioen batuketa berdinak dira.

Atomoen teoriaAldatu

1803an formulatu zuen Daltonek atomoen teoria. Esan zuen, gai osatuak, elementu desberdinen atomoen konbinazioz eratzen direla, zenbaki txiki osoek definitutako proportzioetan, baina ez zuen metodo fidagarririk atomoen konbinazio erlazioak zehaztu ahal izateko. Egoera horretan, uste izan zuen, bi elementuz –A eta B– osatutako konposatu batean, gai osatuaren formulak ahalik eta bakunena izan behar zuela: AB. Horretan oinarriturik, eta euren artean konbinatzen ziren zenbait elementuren masa atomikoak kontuan hartuta, lehenengo masa atomiko erlatiboak kalkulatzeko gai izan zen. Hala ere, gai osatuen formulei buruzko haren usteak ez ziren beti zuzenak izan. Adibidez, uste zuen uraren formula HO zela eta beraz, bere taulako zenbait masa atomiko gaizki kalkulatuak zeuden.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Dalton