West Ham United F.C.

West Ham United Football Club Ingalaterrako futbol klub bat da, Londresko Newham barrutian egoitza duena. Ez du Ligarik irabazi; bai, aldiz, hiru Kopa, baina garaipen nagusia 1965eko Europako Errekopa izan du.

West Ham United F.C.
Datuak
Izen ofiziala
West Ham United Football Club
Motafutbol-kluba
HerrialdeaErresuma Batua
IzengoitiaΤα Σφυριά, The Irons, The Hammers eta The Academy of Football
LigaPremier League
EstadioaLondresko Olinpiar EstadioaStratford
51°32′19″N 0°00′59″W / 51.5386°N 0.0164°W / 51.5386; -0.0164
Pictograms-nps-services-theater4.svg 60.000
Agintea
EntrenatzaileaDavid Moyes
Egoitza nagusi
Jabea1890s holdings (en) Itzuli, David Sullivan eta David Gold (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera1895
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: WestHam Twitter: WestHam Instagram: westham Youtube: UCCNOsmurvpEit9paBOzWtUg TikTok: westham Edit the value on Wikidata
Thames Ironworks, 1897ko Londresko Liga irabazi zuen taldea.
West Ham Vs Birkrikara (19933880632).jpg

HistoriaAldatu

Taldearen lehenengo agerraldia Thames Ironworks (Tamesiseko burdinola) izenarekin izan zen. 1895ean West Ham auzoko Kopa irabazi zuen eta 1897an Londresko Liga. 1898an talde profesionala bihurtu zen. Hasieran kolore urdin iluna izan zuten, Oxfordeko Unibertsitatean ikasia Arnold Hills taldearen jabea, baina 1899an Ligako txapeldunak ziren Aston Villakoekin galdutako apustu bat medio, hauen koloreak hartu zituzten. 1901ean izena aldatu eta auzoaren izena hartu zuten, West Ham United bihurtuz.

Beti izan da talde apala, baina 1961ean Ron Greenwood entrenatzailea fitxatu eta taldearen urrezkoa aroa iritsi zen. 1964ean Kopa irabazi zuten, taldearen lehenengo titulua, eta hurrengo urtean Europako Errekopa eskuratu zuten.

1975ean bigarren kopa irabazi eta Errekopan finalera iritsi zen, oraingoan ezin izan zuten titulua eskuratu. 1978an lehen mailatik jaitsi arren 1980an hirugarren kopa bat irabazteko gai izan zen. 1981ean berriz lehen mailara igo eta 1985-86 denboraldian ligako posturik onena eskuratu zuten, hirugarrena.

Azkenengo titulua 1999ko UEFA Intertoto Kopa du. 2006tik aurrera Premier Leaguean ari da jokatzen, 2011-12 denboraldian ezik. 2020-21 denboraldian seigarren egin zuen, 1999an izan zuen bosgarren portutik lortu duen emaitzarik onena da.

2016an bere betiko estadioa zen Boleyn Ground eraitsi egin zuten eta ordutik aurrera Londresko Olinpiar Estadioan jokatzen ditu etxeko partidak.

Irabazitako txapelketakAldatu

Ingalaterran: 4Aldatu

Nazio artean: 2Aldatu

Europako ErrekopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1965
  • Finalista (1): 1976

UEFA Intertoto KopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1999

Kanpo estekakAldatu


Premier League 2021-22

Arsenal | Aston Villa | Brentford | Brighton | Burnley | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Norwich City | Southampton | Tottenham Hotspur | Watford | West Ham United | Wolverhampton