Henrike II.a Ingalaterrakoa

Henrike II.a[1] (Le Mans, Frantzia, 1133ko martxoaren 5aChinongo Gaztelua, Frantzia, 1189ko uztailaren 6a), Henrike Plantagenet ezizenez ezaguna, Ingalaterrako erregea izan zen 1154-1189 bitartean. Rikardo Lehoi Bihotza eta Joan Lurgabearen aita izan zen.

Henrike II.a Ingalaterrakoa

Lord of Ireland (en) Itzuli

1171 - 1189ko uztailaren 6a
Ingalaterrako monarka

1154ko abenduaren 19a - 1189ko uztailaren 6a
Eztebe Ingalaterrakoa - Rikardo I.a Ingalaterrakoa
count of Anjou (en) Itzuli


Normandiako dukea


duke of Aquitaine (en) Itzuli



Angevinar Inperioako errege

Bizitza
JaiotzaLe Mans1133ko martxoaren 5a
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
BizilekuaLoirerria
HeriotzaChinongo gaztelua1189ko uztailaren 6a (56 urte)
Hobiratze lekuaFontevraud Abbey (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: gastrointestinal system disease (en) Itzuli
Familia
AitaGodofredo V.a Anjoukoa
AmaMatilde Ingalaterrakoa
Ezkontidea(k)Leonor Akitaniakoa  (1152ko maiatzaren 18a (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaPlantagenet
Angevins (en) Itzuli
House of Normandy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakRevolt of 1173–74 (en) Itzuli

Find a Grave: 1951 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Frantziako Erresumako Le Mans hirian jaio zen. Ama Matildaren aldetik Gilen Konkistatzailearen birbiloba zen. Aita, berriz, Godofredo V.a Plantagenet zuen. 1151an, aita hil ostean, Normandiako duke eta Anjou, Maine eta Nantesko konde bilakatu zen. Urtebete beranduago, berriz, Leonor Akitaniakoarekin ezkontzearen ondorioz, Akitania eta Baskoniako duke ere bilakatu zen eta, azkenik, 1154ean Ingalaterrako errege izendatu zuten. Plantagenet leinuko lehendabiziko erregea izan zen. Garai hartako kondaira batzuek esaten zutenez, leinu horretako arbasoetako bat Deabrua bera zen[2].

1171ean Irlandako jaun bilakatu zen eta, horrezaz gain, batzuetan Gales, Eskozia eta mendebaldeko Frantziako eskualde batzuk kontrolatu zituen. Hau guztia dela eta, garaiko Europako erregerik boteretsuena izan zen.

Errege boterea handitzeko asmoz, Eliza Katolikoaren eskubideak murriztu nahi izan zituen (Clarendongo Konstituzioak, 1164). Hori zela eta, Canterburyko artzapezpiku eta Aita Santuaren ordezkari zen Thomas Becketekin egundoko iskanbilak izan zituen. 1170. urtean, Canterburyko katedralean bertan, erregearen inguruko nobleek Becket hil zuten. Henrike II.ak jendaurreko penitentzia egin behar izan zuen, Aita Santuaren aginduz, eta baliogabe utzi behar izan zituen Clarendongo erabakiak.

1177an, Westminster-en, bitartekari lana egin zuen Gaztelako Alfonso VIII.a eta Nafarroako Antso VI.a Jakitunaren artean, bi erreinuen arteko muga gatazka bat sortu zenean. Historialari batzuen arabera, Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoa teorian neutrala eta inpartziala bazen ere[3], praktikan kalte gehiago egin zion Nafarroari Gaztelari baino, Henrike II.ak piriniar erresuma etsai edo, gutxienez, lehiakidetzat jotzen zuelako Akitanian[3].

Henrike II.ak oztopo handiak izan zituen familia barnean; emazteak eta semeek bultzaturiko hiru matxinadari egin behar izan zien aurre: Henrike seme gazteak gidatutako lehena arazo handirik gabe zapuztu zuen; bigarrenean Filipe-Augusto Frantziako erregeak hartu zuen parte eta larriagoa izan zen; hirugarrena (1188-1189) Joan Lurgabea semeak bultzatu zuen eta haren ondorioz hil zen.

Ezkontza eta seme-alabak aldatu

1152an, Bordelen, Leonor Akitaniakoarekin ezkondu zen, eta zortzi seme-alabak izan zituzten:

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
  2. GILLINGHAM, J.: Richard I, London: Yale University Press, 2002 [1999]. 24. orria
  3. a b Urzainki Mina, Tomás; Olaizola Igiñiz, Juan Maria. (1998). La Navarra marítima. in: Ensayo y testimonio. (1. argitaraldia) Iruñea: Pamiela, 115-116 or. ISBN 9788476812938..

Bibliografia aldatu

  • GILLINGHAM, J.: Richard I, London: Yale University Press, 2002 [1999]. ISBN 0-300-09404-3
  • OLAIZOLA, J.M.; URZAINQUI, T.: La Navarra marítima. Iruñea: Pamiela, 1998.



Aurrekoa
Eztebe I.a Ingalaterrakoa
Ingalaterrako erregea
11541189
Ondorengoa
Rikardo I.a Ingalaterrakoa


Aurrekoa
Luis VII.a Frantziakoa
Akitaniako dukea
11521189
Ondorengoa
Rikardo I.a Ingalaterrakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike II.a Ingalaterrakoa