Birmingham
Birmingham (ingelesez ˈbɜːmɪŋəm ahoskatua eta tokiko dialektoan Brummagem, ˈbɜːmɪŋɡəm ahoskatua) Ingalaterrako Mendebaldeko Midlands konderriko hiria da. Britania Handi osoko eta Ingalaterrako bigarren hiritzat jotzen da. Industria Iraultzaren eskutik handitu zen hiria. Izan ere, garai batean "munduko tailerra" edo "mila azokaren hiria" zituen goitizena.
Birmingham Birmingham | |||
---|---|---|---|
Metropolia | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Ingalaterrako eskualdea | Mendebaldeko Midlands | ||
Metropolitan county | Mendebaldeko Midlands | ||
Metropolitan borough | Birmingham (en) ![]() | ||
Alkatea |
Yvonne Mosquito (en) ![]() | ||
Izen ofiziala | Birmingham | ||
Jatorrizko izena | Birmingham | ||
Posta kodea |
B | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52° 28′ 48″ N, 1° 54′ 09″ W / 52.48°N,1.9025°WKoordenatuak: 52° 28′ 48″ N, 1° 54′ 09″ W / 52.48°N,1.9025°W | ||
![]() | |||
Azalera | 267.77 km² | ||
Altuera | 140 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria |
1.137.100 (2017)![]() | ||
Dentsitatea | 4.246,55 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia |
121 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Frankfurt am Main, Chicago, Leipzig, Johannesburgo, Lyon, Milan, Guangzhou, Xi'an, Zaporizhia eta Changchun | ||
birmingham.gov.uk |
Hiriak berak 1.001.200 biztanle ditu, baina metropoli inguruak, tartean Solihull edo Wolverhampton gisako hiriek, 2.284.093 dauzka (2001eko erroldaren arabera).
Badago horko dialekto eta doinu bereizgarria.
HistoriaAldatu
XVIII. mendean hasi ziren Birmingham inguruko arro aberatsetako ikatzarria erabiltzen. Garai horretan hiriak aurreramendu ekonomiko handia izan zuen. XIX. mendean bertako burdina amaitu egin zen, eta lehengaia Suediatik inportatzen hasi ziren. Hori zela eta, egiten zituzten gaiak garestiagoak ziren eta horren aurka borrokatzeko gai landuak ekoizten hasi ziren. Egungo ekonomia jarduera oso zabala da: metalurgia astuna eta fundizioak, armagintza, elektronika, burdinbide gaiak, automobiletako motorrak (Austin), gai kimikoak, plastikoak, kautxu sintetikoa, pneumatikoak, etab.[1]
DemografiaAldatu
Etnikoki eta kulturalki, Birmingham aniztasun handiko hiria da. 2001eko erroldaren garaian, %70.4 zuriak ziren (%3.2 irlandarrak barne), %19.5 Asiakoak , %6.1 beltzak, %3.5 txinatarrak eta gainerakoak beste etnia batekoak ziren.
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Birmingham Elmdon, 99m, 1971–2000, muturrekoak 1901– (eguzki-orduak 1961–1990)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 15.0 | 18.1 | 23.7 | 26.0 | 30.0 | 31.6 | 32.9 | 34.9 | 29.8 | 26.8 | 18.7 | 15.7 | 34.9 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.7 | 7.1 | 9.8 | 12.7 | 16.0 | 19.0 | 21.3 | 20.8 | 17.8 | 13.6 | 9.5 | 6.9 | 13.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.4 | 1.1 | 2.9 | 4.2 | 7.1 | 10.0 | 12.1 | 11.8 | 9.7 | 6.8 | 3.8 | 1.6 | 6.0 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -20.8 | −13.7 | −11.6 | −6.6 | -3.8 | -0.8 | 1.2 | 2.2 | -1.8 | -6.8 | −8.9 | −18.5 | −20.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 73.2 | 51.4 | 55.8 | 61.9 | 61.3 | 65.6 | 63.8 | 66.7 | 68.1 | 82.7 | 74.8 | 79.7 | 805 |
Eguzki orduak | 49.7 | 60.0 | 101.5 | 129.2 | 178.0 | 186.2 | 181.0 | 166.8 | 134.3 | 97.2 | 64.2 | 46.9 | 1395 |
Iturria (1): Royal Dutch Meteorological Institute[2] | |||||||||||||
Iturria (2): National Oceanic and Atmospheric Administration[3] |
KulturaAldatu
Heavy metal musikaren sehasketako bat da, Judas Priest edota Black Sabbath musika taldeak bertokoak baitira.
KirolakAldatu
Aston Villa FC eta Birmingham City FC hiriko futbol talde nagusiak dira.
Hiri senidetuakAldatu
Birmingham ondorengo hiriekin senidetuta dago:[4]
IruditegiaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ KNMI. Birmingham 1971–2000 & Extremes. .
- ↑ NOAA. Birmingham 1961–1990 & Extremes. .
- ↑ International Links. Birmingham City Council Noiz kontsultatua: 31 May 2010.
- ↑ Frankfurt -Partner Cities. © 2008 Stadt Frankfurt am Main jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: November 7, 2007) Noiz kontsultatua: 17 July 2009.
- ↑ Partner Cities of Lyon and Greater Lyon. © 2008 Mairie de Lyon Noiz kontsultatua: 17 July 2009.
- ↑ Milano – Città Gemellate. © 2008 Municipality of Milan (Comune di Milano) Noiz kontsultatua: 17 July 2009.