Carol Reed
Sir Carol Reed (1906ko abenduaren 30a - 1976ko apirilaren 25a) Ingalaterrako zinema zuzendaria zen, Oscar sariaren irabazlea.
Carol Reed | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Putney (en) , 1906ko abenduaren 30a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | Ingeles britainiarra |
Heriotza | Chelsea, 1976ko apirilaren 25a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Londres |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Herbert Beerbohm Tree |
Ama | Beatrice May Pinney |
Ezkontidea(k) | Diana Wynyard (1943ko otsailaren 3a - 1947) Penelope Dudley-Ward (en) (1948ko urtarrilaren 24a - 1976ko apirilaren 25a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | The King's School Canterbury (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, antzerki aktorea, gidoilaria, errealizadorea eta produktorea |
Lantokia(k) | Erresuma Batua |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
|
Biografia
aldatuHasieran antzezle izan zen antzerkian. 1935ean egin zuen bere lehen filma, It Happened in Paris (Parisen gertatua). Teknikari bikaina zen, kontalari zehatza, antzezleak ongi gidatzen zekiena, baina biribiltasuna falta izan zitzaion askotan. Bigarren Mundu Gerra ondoren arrakasta handia izan zuen hiru film bikaini esker: Odd Man Out (1947), The Fallen Idol (1948, Idolo eroria) eta The Third Man (1949, Hirugarren gizona), azken biak Graham Greene-ren eleberrien egokitzapenak. Azken garaiko filmak eskasagoak dira. Beste film batzuk: Night Train to Munich (1940, Gaueko trena Municherantz), Outcast of the Islands (1951, Uhartetik erbesteratua), Our Man in Havana (1959, Gure gizona Habanan), Oliver! (1968), Follow Me (1972, Jarrai nazazu).
Filmografia hautatua
aldatuTaula honetan ikus daitezke zuzendutako filma bakoitzaren bi aktore, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):