Sir Michael Kemp Tippett (Londres, 1905eko urtarrilaren 2a - ib., 1998ko urtarrilaren 8a) britainiar musikagilea izan zen.

Michael Tippett
Bizitza
JaiotzaHillingdon1905eko urtarrilaren 2a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaSuffolk
Oxted (en) Itzuli
HeriotzaLondres1998ko urtarrilaren 8a (93 urte)
Heriotza modua: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaFettes College (en) Itzuli
Royal College of Music
Stamford School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, classical composer (en) Itzuli, autobiografialaria, musikologoa, libretista, musikagilea eta bakezalea
Enplegatzailea(k)Morley College (en) Itzuli  (1940 -  1951)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Genero artistikoaopera
musika klasikoa
DiskoetxeaEMI Classics

michael-tippett.com
IMDB: nm0864137 IBDB: 83770
Spotify: 0hW5OU8cM6ANp2gTi5WR2P Musicbrainz: c09a0c53-200f-4566-93e8-df9d60572934 Songkick: 430232 Discogs: 729646 IMSLP: Category:Tippett,_Michael Allmusic: mn0001183609 Edit the value on Wikidata

Londresko Royal College of Music-en egin zituen ikasketak, eta han, Berpizkundeko polifonia eta Beethovenen lana aztertu zituen. Azken musikagile horren lana eredu bihurtu zen Tippettentzat, eta hortik abiatuta egin zituen lehenengo lanak, esate baterako, harizko orkestra bikoitzerako kontzertua (1938-1939). Pedagogiak (Jungen eragina) eta politikak (Trotskiren pentsamenduen eragina) erakarrita, hainbat kargu bete zituen Morley Collegen, 1933tik 1951ra bitartean. Bigarren Mundu Gerran bakezale aurkeztu zuen bere burua (espetxeratu egin zuten kontzientzia-eragozpenagatik). Lirismo bortitza da bere lanen ezaugarri nagusia (A Child of Our Time, oratorioa, bakarlari, abesbatza eta orkestrarako, 1939-1941; harizko laukotea, 1941-1942; lehenengo sinfonia, 1944-1945). 1946tik 1952ra bitartean, bere lehenengo opera egin zuen, The Midsummer Marriage. King Priam (1958-1961) bigarren operan, Tippettek tonalitatea baztertu zuen, eta doinu-unibertso oparo eta indartsu baterantz egin zuen. Joera berri hori nabarmen ikusten da orkestrako kontzertuan (1962-1963) eta The Vision of Saint Augustine oratorioan (1963-1965). Azken partiturek aurreko estilo horien guztien sintesi moduko bat proposatzen dute: The Knot Garden opera (1966-1969), hirugarren sinfonia (1970-1972), The Ice Break (1973-1976) opera, laugarren sinfonia (1976-1977), New Year opera (1988).

Erreferentziak aldatu