John Cleese
John Marwood Cleese (Weston-super-Mare, Somerset, 1939ko urriaren 27a - ) Ingalaterrako umorista eta aktorea da, Monty Python taldeko kidea izateagatik ezaguna.
John Cleese | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Weston-super-Mare, 1939ko urriaren 27a (85 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Connie Booth (1968, 1968 - 1978) Barbara Trentham (1981 - 1990) Alyce Cleese (en) (1992 - 2008) Jennifer Wade (en) (2012 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Clifton College (en) Downing College (en) Cambridgeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, komediantea, ahots-aktorea, gidoilaria, idazlea, zinema ekoizlea, autobiografialaria, antzerki aktorea eta film-zuzendaria |
Lantokia(k) | Erresuma Batua |
Enplegatzailea(k) | Cornell Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Monty Python |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Erresuma Batuko Liberal Demokratak |
johncleese.com | |
| |
Biografia
aldatuTxiki-txikitatik umore aldartea izan du Cleesek: eskolatik bota zuten patioko estatua idulkitik jaitsi eta komunera joan zela oinatzak marraztearen bidez iradokiagatik. Zuzenbidea Cambridgeko Unibertsitatean ikasten ari zela, Graham Chapman, etorkizuneko beste Monty Pythoneko kidea, ezagutu zuen. Cleesek, halere, irratirako saioak idazteari eta antzezteari ekin zion. Ameriketako Estatu Batuetan Terry Gilliam, beste Monty Pythoneko kide bat, eta Connie Booth, etorkizuneko emaztea, ezagutu zituen.
1965ean Cleese Londresera itzuli zen. Chapmanekin batera The Frost Report telesaiorako idazten hasi zen. Telesaio horretan Ingalaterrako umorista hoberenak bildu ziren, haien artean Eric Idle, Terry Jones eta Michael Palin Monty Pythoneko kideak. Taldea sortu zen 1968an Monty Python's Flying Circus telesaioa egitearren. Lau urte iraun bazuen ere, Cleesek laugarrenean apenas ez zuen parte hartu. Haren ustetan, saioaren kalitateak behera egin zuen. Hala ere, taldera bueltatu zen Monty Python and the Holy Grail, Life of Brian eta The Meaning of Life filmetan jardutera.
Horretaz kanpo taldea utzita, Cleesek arrakasta handia ezagutu zuen Britania Handiko telebistan Fawlty Towers saioarekin. Saio hau, gaur egun ere, britaniar komedia hoberenetakotzat jotzen da. 80 eta 90eko hamarkadetan, Cleese zineman aritu da behinik behin; tartean Monty Pythonera itzuli da, 1982an esaterako, Monty Python Live at the Hollywood Bowl egitera. 1988an A Fish Called Wanda idatzi zuen. Historiako film ingeles arrakastatsuena izan zen, eta Oscar sarirako izendapena jaso zuen Cleesek.
Filmografia
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Cleese |