Akerreta

Esteribarko lekua, Nafarroa Garaian

Akerreta[1][a] (artzibarreraz: Akarreta)[b] Esteribar udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.

Akerreta
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko enparantza eta Itxuraldaketaren eliza
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEsteribar
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaAkerreta
Posta kodea31698
Herritarraakerretar, akarretar
Geografia
Koordenatuak42°53′47″N 1°32′37″W / 42.8964°N 1.5436°W / 42.8964; -1.5436
Garaiera541 metro
Distantzia15,4 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria11 (2020:  0)

2020 urtean 11 biztanle zituen.

Bertako biztanleak akerretarrak (artzibarreraz: akarretarrak) dira.


Donibanetik   Donejakue bidea
Nafar bidea
Donejakuera
Larrasoaña
(0,6 km)
   Akerreta    Zuriain
(3,1 km)


Izena aldatu

Akerreta edo Akarreta toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Aquerreta (1217)
  • Aquarreta (1274)
  • Aquerreta (1280)
  • Aguerreta (1280)
  • Aquerreta (1346)
  • Aquerretta (1348)
  • Aquerreta (1366)
  • Akerreta (1966)

Geografia aldatu

Akerreta Esteriberran dago.

Ingurune naturala eta klima aldatu

Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.

Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.

Estazio meteorologikoak aldatu

Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[4] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[5] Irotzeko estazioa da Akerretarako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


      Datu klimatikoak (Irotz, 1981-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 22.0 26.0 30.0 38.0 41.0 42.0 42.0 38.0 33.0 24.0 20.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.3 10.1 13.8 15.6 19.9 24.4 27.6 27.8 24.0 18.6 12.3 9.0 17.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.4 5.4 8.4 10.2 14.0 17.9 20.5 20.5 17.2 13.2 8.2 5.2 12.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.4 0.8 3.0 4.7 8.2 11.4 13.5 13.1 10.4 7.8 4.1 1.3 6.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -5.9 -5.0 -3.0 -0.5 2.3 5.7 7.9 7.5 4.7 1.3 -2.6 -5.1 -5.9
Batez besteko prezipitazioa (mm) 90.1 76.0 74.3 92.5 73.9 51.7 35.1 32.3 59.6 84.0 107.4 98.5 875.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.3 42.0 59.5 40.0 42.0 38.0 50.0 84.0 69.0 59.0 64.0 50.0 84.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.0 10.9 10.4 12.8 11.3 7.0 4.3 5.7 7.7 10.9 12.3 12.7 117.9
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.5 1.5 1.1 0.7 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.5 1.5 6.8
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia aldatu

Errege jaurerriaren antzinako lekua, 1280an bere lepokoek 39 soldata eta 9 kahitze 3 garagar edo olo-lapurreta zor zituzten urtean; Ibarreko Foruaren tasen arabera (1192) 6 familia inguru ziren. Hauek 1366an erdira murriztu ziren, eta 1427an iraun zuen laborari bakarrak urtean 6 garagar lapurreta eta 10 soldata karlin prieto ematen zituen.

Akerretako Benta, ez baitzen kontzeju bat bailararen erdigune geografikoan estrategikoki kokatutako toki bat baizik, ibarreko udaletxea hartu zuen, Zubiri hiriburura eraman zuten arte.

Demografia eta biztanleria aldatu

2020 urteko erroldaren arabera 11 biztanle zituen Idoiek.[7]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
7 8 8 8 7 7 8 9 9 9 10 12 12 11 11 11 11 10 10 11 11
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Garraioa aldatu

Autobuses Artieda autobus konpainiak Idoi Iruñearekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbideak egiten ditu:

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[8]

Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[9]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen daude Esteribarrera (iparesteribartar eta erdiesteribartar aldaerak) eta Artzibarrera (hegoesteribartar aldaera) azpieuskalkietan. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Esteribarko mintzaira zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, Esteribarren ez zegoen esteribarrerazko edo artzibarrerazko euskaldun gutxienik, eta, beraz, bi azpieuskalkiak hilda daude ibarran.[10]

Euskararen Foru Legea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.

1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.

Jaiak aldatu

  • Jaioneko jaiak, irailaren bigarren asteburuan

Ondasun nabarmenak aldatu

Oharrak aldatu

  1. /akeréta/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /akaréta/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Akerreta - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Eugi» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Irotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zubiri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Irotzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  7. «Akerreta» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  8. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  9. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  10. «Esteribar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu