Iruñerriko Mankomunitatea

Nafarroako Mankomunitatea

Iruñerriko Mankomunitatea toki erakunde publikoa da, 1986an sortua. Ordurarte, eta 1982tik, Ur-Mankomunitatea bazen, batez ere urarekin zerikusia duten zerbitzuak eskualdean ematen zituena, hots, Uraren Ziklo Integralari dagozkionak. Bestelako zerbitzuak ere ematearren, eta bertan eskumenak utzitako udalen onespenaz, Iruñerriko Mankomunitatea eratu zuten. Hondakinak, garraio publikoa (autobus zein taxi zerbitzua), ibai ondoko parkea. Zerbitzu bakoitza egoki den eremuan ematen du erakundeak, Iruñerriko Zerbitzuak, E.A. enpresa publikoaren bitartez.

Era berean, Iruñerriko Mankomunitateak ingurumen hezkuntza programa ere gauzatzen du, eta haren bitartez hainbat ekimen antolatu eta heziketa-material argitaratzen du, ikastetxeekin lan egiteko.

Nahiz eta izenak adierazten duen Iruñea inguruko udalen mankomunitatea dela, Iruñerriko udalerriak ez ezik hortik kanpoko beste hainbat ere barnera sartuz joan dira, zerbitzuak izateko abantailaz baliatzearren. Gaur egun mankomunitatean 50 udalerri dira guztira, oinarrizko zerbitzuak (ura eta hondakinak) hartzen dituztenak. Horietariko handiena eta mankomunitateko erdigune geografikoa Iruñea da. Garraio publikoa eremu murritzagoan ematen du, eta taxi zerbitzua taxi enpresekiko lankidetza publikoan.

Etorkizunean beste zerbitzu batzuk har litzake, hala nola hileta-zerbitzuak edo hirigintzarekin erlazionaturikoak.

Erakundeak ondoko zerbitzuen eskumena du:

  1. Uraren Ziklo Integrala: ur hornitzea, hondakin uren saneamendua eta arazketa.
  2. Hiri hondakinak biltzea eta tratatzea.
  3. Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa.
  4. Taxi zerbitzua
  5. Iruñerriko Ibai Parkea.

2007ko urtarrilaren 1ean, Mankomunitateak 329.531 biztanleri ematen zion zerbitzua.

Osaera aldatu

Mankomunitatearen organo gorena Batzarra da. 54 kide dira, 27 Iruñeko udaleko zinegotzi guztiak, eta beste 27ak gainerako udalen ordezkariak, udalerri baten edo gehiagoren ordezkariak. Legealdi bakoitzaren hasieran batzarrak presidentea aukeratzen du, Iruñerriko Zerbitzuak, E.A. enpresako buru ere izanen dena. Batzorde Iraunkor batek batzar arteko lanak bideratzen ditu, buruaren laguntzaile.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.