Sarasibar

Esteribarko kontzejua, Nafarroa Garaian

Sarasibar[1][a] (artzibarreraz: Sarasiber)[b] Esteribar udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.

Sarasibar
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEsteribar
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Sarasibar
Burua
(2019-2023)
Enrique Garcia Murillo
(kontzejuburua)
Posta kodea31698
Herritarrasarasibartar, sarasibertar
Geografia
Koordenatuak42°54′11″N 1°34′05″W / 42.90306°N 1.56806°W / 42.90306; -1.56806
Azalera3,17 km²
Garaiera559 metro
Distantzia15,7 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria32 (2020)

2020 urtean 32 biztanle zituen.

Bertako biztanleak sarasibartarrak (artzibarreraz: sarasibertarrak) dira.

Sarasibar edo Sarasiber toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Sarrassivar (1268)
  • Saraciuart (1279)
  • Sarasivarr (1280)
  • Sayras (1290)
  • Sarasiuarr (1366)
  • Sarasibar (1534)
  • Sayras (1591)
  • Sarasibar (1800)

Etimologia

aldatu

Sarasibar edo Sarasiber toponimoa izen gardena da. Sarats ("sahats") eta ibar ("haran") hitzeten arteko elkarketa da. "Sahatsen harana" bezala birformulatu liteke.

Ezaugarriak

aldatu

Armarria

aldatu

Sarasibarko armarria Esteribarko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo gorri batez eta aurrean bere koloreko zuhaitz batez osatuta dago, otso beltz batek zeharkatua »

Geografia

aldatu

Sarasibar Esteriberran dago.

Ingurune naturala eta klima

aldatu

Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.

Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.

Estazio meteorologikoak

aldatu

Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[5] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[6] Zubiriko estazioa da Sarasibarrarako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


      Datu klimatikoak (Zubiri, 1995-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 22.0 26.4 29.0 32.0 39.0 42.0 43.5 40.0 31.0 25.0 21.0 43.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.8 10.6 13.6 15.4 19.8 23.7 26.6 27.1 23.4 18.5 12.0 9.3 17.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 5.3 7.8 9.5 13.5 17.0 19.5 19.7 16.4 12.7 7.6 4.9 11.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.4 -0.1 2.0 3.6 7.2 10.4 12.3 12.3 9.5 6.9 2.9 0.5 5.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.6 -5.9 -3.6 -1.5 1.0 4.7 6.8 6.4 3.8 10.1 -3.8 -6.0 -0.4
Batez besteko prezipitazioa (mm) 116.4 101.8 99.5 129.4 99.9 61.4 47.8 46.5 69.5 112.8 146.6 129.5 1161.0
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.0 62.5 73.0 59.0 56.0 58.0 100.0 63.0 81.5 74.5 83.4 82.5 100.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.8 11.4 11.2 14.5 12.8 8.2 5.8 6.4 8.2 12.2 14.1 13.4 131.1
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.1 2.3 1.6 0.8 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 .8 1.6 9.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

aldatu

Antzinako jaurerri-leku erreengo bat, 1280an urtean 17 soldatako petxa bat zor zuena, diru bat gehi garagar eta olozko kuartal bat, "Afari" gisa legokiokeen zatia kontuan hartu gabe, ibarrak batera likidatua. Gero, Pedro Perez Agorretarenak izan ziren petxak, eta Orreagako Santa Mariari saldu zizkion 1324an.

1835-1845eko udal erreformetara arte ibarreko diputatuak eta herriko errejidoreak gobernatzen zuten tokia, txandaka bere etxeen artean aukeratzen zena (hamabi lanabes eta XIX. mendearen hasieran hondatutako bat; hamabi bizilagun mende honetan bertan). 1849an, Sarasibarreko haurrak Larrasoañako eskolara joaten ziren, eta auzotarrek erabiltzen zuten erretorearen aurkezpen-eskubidea.

Demografia

aldatu

2020 urteko erroldaren arabera 32 biztanle zituen Sarasibarrak.[8]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
25 25 27 29 34 30 30 25 27 27 27 30 36 36 37 37 38 34 32 32 32
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika

aldatu

Sarasibarreko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Enrique Garcia Murillo da.

Kontzejua

aldatu

Sarasibarreko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Enrique Garcia Murillo da.

Kontzejuburuak

aldatu

2011tik, Sarasibarrek 2 kontzejuburu izan ditu:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
- 2011 2015
Juan Angel Zalba Huarriz 2015 2019
Enrique Garcia Murillo 2019 jardunean

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[9]

Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[10]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen daude Esteribarrera (iparesteribartar eta erdiesteribartar aldaerak) eta Artzibarrera (hegoesteribartar aldaera) azpieuskalkietan. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Esteribarko mintzaira zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, Esteribarren ez zegoen esteribarrerazko edo artzibarrerazko euskaldun gutxienik, eta, beraz, bi azpieuskalkiak hilda daude ibarran.[11]

Euskararen Foru Legea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.

1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /saɾasíβ̞ar/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban
  2. /saɾásíβ̞èr/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren eta kamutsa azken silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Larrasoaña - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Eugi» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Irotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zubiri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Zubiriko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. «Sarasibar» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  9. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  10. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  11. «Esteribar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu