Eugiko urtegia
Eugiko urtegia Nafarroa Garaiko Esteribar udalerriko Eugi kontzejuaren behealdean, Iruñetik 26 kilometro iparraldera, dagoen urtegia da. 1971an Iruñeko etxebizitza eta industrien ur horniduren %50a asetzeko eraiki zuten[1]. Arga ibairen goi ibarrean dago, Iruñetik 26 kilometrora, Kintoko baso apartaren ondoan eta pagadi ederrez inguratuta.
Eugiko urtegia | |
---|---|
Mota | urtegi |
Bolumena | 21,38 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°58′33″N 1°30′51″W / 42.97583°N 1.51417°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Esteribar |
Nafarroako kontzeju | Eugi |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Arga ibaia |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Gaur egun, eta eskualdeko ur-hornidura Iruñerriko Mankomunitateak kudeatzen duenez geroztik, Eugiko urtegia eta Artetako Iturburua dira Iruñerria urez hornitzen dutenak. Geroago, Itoizko urtegia eraiki zuten hornidura hori osatzeko. Eugiko urak Urtasungo Tratamendu Plantan arazten dute edangarri egiteko.
Uraren erabilera dela eta, urtegia ez daiteke erabil kirol praktikarako; hortaz, bertan ez daiteke bainatu, ez txalupan ibili.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.pirineonavarro.com/eu/santiago/santiago.asp?idioma=2#eugi[Betiko hautsitako esteka] Eugiko urtegia. Nafarroako Pirinioa.
Kanpo estekak
aldatu