Ilarratz

Esteribarko lekua, Nafarroa Garaian

Ilarratz[1][a] (esteribarreraz: Ilerratz)[b] Esteribar udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.

Ilarratz
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko etxe tradizional bat
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEsteribar
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaIlarratz
Posta kodea31698
Herritarrailarraztar, ilerraztar
Geografia
Koordenatuak42°54′40″N 1°31′01″W / 42.9111°N 1.5169°W / 42.9111; -1.5169
Garaiera554 metro
Distantzia18,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria15 (2020)

2020 urtean 15 biztanle zituen.

Bertako biztanleak ilarraztarrak (esteribarreraz: ilerraztarrak) dira.


Donibanetik   Donejakue bidea
Nafar bidea
Donejakuera
Zubiri
(2,9 km)
   Ilarratz    Ezkirotz
(0,8 km)


Ilarratz edo Ilerratz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Ylarraçu (?)
  • Yllarraçu (?)
  • Illarraç (1244)
  • Yllarraz (1366)
  • Ylarraz (1366)
  • Illarraz (1428)
  • Ilarraz (1534)
  • Ylarraz (187)
  • Ilarraz (1800)
  • Ilarratz (1968)

Geografia

aldatu

Ilarratz Esteriberran dago.

Ingurune naturala eta klima

aldatu

Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.

Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.

Estazio meteorologikoak

aldatu

Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[4] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[5] Zubiriko estazioa da Ilarratzerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


      Datu klimatikoak (Zubiri, 1995-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 22.0 26.4 29.0 32.0 39.0 42.0 43.5 40.0 31.0 25.0 21.0 43.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.8 10.6 13.6 15.4 19.8 23.7 26.6 27.1 23.4 18.5 12.0 9.3 17.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 5.3 7.8 9.5 13.5 17.0 19.5 19.7 16.4 12.7 7.6 4.9 11.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.4 -0.1 2.0 3.6 7.2 10.4 12.3 12.3 9.5 6.9 2.9 0.5 5.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.6 -5.9 -3.6 -1.5 1.0 4.7 6.8 6.4 3.8 10.1 -3.8 -6.0 -0.4
Batez besteko prezipitazioa (mm) 116.4 101.8 99.5 129.4 99.9 61.4 47.8 46.5 69.5 112.8 146.6 129.5 1161.0
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.0 62.5 73.0 59.0 56.0 58.0 100.0 63.0 81.5 74.5 83.4 82.5 100.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.8 11.4 11.2 14.5 12.8 8.2 5.8 6.4 8.2 12.2 14.1 13.4 131.1
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.1 2.3 1.6 0.8 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 .8 1.6 9.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

aldatu

1268ko « Rediezmoaren Liburuan » berariaz agertzen ez den arren, Osteritzen eta Akerretaren artean zerrendatutako tokiarekin identifika zitekeen, San Martin izenarekin, eta haren kale bakarraren egungo izena geratu zen gogoan. 1427an, badirudi Ezkirotzekin kontzeju bakar bat osatzen duela; herrikoak guztiak kapareak ziren eta, beraz, ez zuten jaun-kargarik.

1835-1845eko udal-berrikuntzak arte, etxeen artean txandaka aukeratzen zen erregidore bat izan zuen autoritate propiotzat, Esteribar ibarreko agintari komunez gain.

Demografia

aldatu

2020 urteko erroldaren arabera 15 biztanle zituen Ilarratzek.[7]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
19 21 23 24 22 22 20 19 20 22 21 19 20 20 19 17 18 17 17 17 15
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[8]

Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[9]

Ilarratzeko azpieuskalkia esteribarrera da, eta, zehazki, Erdiesteribartar aldaera. 2007ko udazkenean, euskaldun behintzat gabeak baziren ibarran.[10]

Euskararen Foru Legea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.

1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.

  • Gurutze Zainduaren jaiak: irailaren bigarren asteburuan

Ondasun nabarmenak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /ilárat͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /ilérat͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Ilarratz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Eugi» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Irotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zubiri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Zubiriko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  7. «Ilarratz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  8. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  9. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  10. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Esteribarrera.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu