Pedro Baigorri

nafar iraultzaile eta abenturazalea


Pedro Baigorri Apeztegia (Zabaldika, Esteribar, Nafarroa Garaia, 1939Cesar departamendua, Kolonbia, 1972ko urriaren 6a) nafar iraultzaile eta abenturazale bat izan zen, lanbidez sukaldaria.

Pedro Baigorri
Bizitza
JaiotzaZabaldika, 1939
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaCesar1972ko urriaren 6a (32/33 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea, abenturazalea eta sukaldaria

Zabaldikan jaio arren bere familia Lizarraldeko Mañeru herriko jatorrikoa zen. Bere aita, Espainiako gerra zibila bukatzerakoan lanik gabe gelditu zen eta familia aurrera atera ahal izateko beste irtenbiderik aurkitzen ez zuenez guardia zibil sartu zen. Modu honetan familia Etxarri-Aranatzera bizitzera joan zen, bertan Pedro bere haurtzaroko lehen urteak igaroko zituen, herriko haurrekin jolasten eta euskaraz mintzatuz, bere anaiak elkarrizketa batean kontatzen zuen bezala[1].

Familiaren egoera ekonomiko kaxkarra zela eta (hiru anai arreba ziren eta bera hiruetan zaharrena), Pedro oso gazterik Iruñeko Yoldi hotel famatuan lanean hasi zen, sukaldean.

Iruñetik Donostiarako bidea hartu zuen ondoren, berarengan izugarrizko eragina izanen zuen eta ezkerreko ideia abertzaleak zituen lankide Donostiar batek bultzatuta. Gipuzkoako hiriburuan Maria Cristina hotelean sukaldari lanetan hasiko da. Bera bertan zegoelarik, eta Franco Donostian oporrak pasatzen ohi bezala[2], hotelera deitu zuten sukaldari bat eskatuz berarendako sukaldatu zezan; era honetan, Baigorrik Francoren Kontxako badian atrakaturik zegoen Azor itsasontzi famatuan otordua prestatu zion diktadoreari.

Berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran Parisera joan zen. Bertan, hiria hobeto ezagutzeko asmoz bizikleta bat erosi zuen eta Nouvelle Unibersitén matrikulatu egin zen frantsesa ikasteko. Garai horretan bere bikotea izanen zen Colombia Moya[3] dantzari mexikarra ezagutu zuen. Biak, Monroe doktrina zela medio Amerika utzi eta Pariseko Latin auzora joaten ziren ezkerreko errefuxiatuekin harremantzen hasi ziren.

1962 urtean Kubara joatea erabaki zuten, han Fidel eta Raul Castro anaiak eta Ernesto Che Gevararekin harremanetan jarriko da, konfiantza handia hartuko zuten elkarrekin.

Habanan gerrilla ikastaro bat burutu zuen eta arma eta lehergailuen fabrikazioa eta erabilpena ikasi. Bertan, Harvard unibertsitatean Medikuntza ikasketak burututakoTulio Bayer[4][5] eta William Ramírez Tobón[6] soziologia ikaslea ezagutu zituen. Hiruek gerrillla talde bat osatu zuten Kolonbian borrokan aritzeko, eta han egon ziren denbora batez bizi baldintza txarretan Sierra Nevada de Santa Martako mendilerro bakartuan, harik eta taldea desegin zen arte.

1972ko urriaren 6an kolonbiar ejerzitoaren segada batean hil egin zuten Cesar departamenduan. Bere gorpua ez dute oraindik aurkitu.

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.naiz.eus/fr/hemeroteca/7k/editions/7k_2017-07-09-07-00/hemeroteca_articles/la-historia-inedita-del-guerrillero-pedro-baigorri
  2. https://tbx.eus/LTwMnKK91JU
  3. (Gaztelaniaz) https://www.jornada.com.mx/2014/09/14/espectaculos/a07n1esphttps://www.jornada.com.mx/2014/09/14/espectaculos/a07n1esp
  4. (Gaztelaniaz) https://web.archive.org/web/20190121175209/http://palabrasalmargen.com/edicion-50/tulio-bayer-jaramillo/
  5. (Gaztelaniaz) http://triflenew.blogspot.com/2015/12/tulio-bayer-jaramillo.html
  6. (Gaztelaniaz) https://www.semana.com/perfil/articulo/rebelde-causa/53793-3

Kanpo estekak aldatu