Jose Ignazio Urbieta

Gipuzkoar futbolaria, dekoratzailea eta erraldoien zein buruhandien fabrikatzailea

Jose Ignazio Urbieta Egaña (Deba, 1915eko abenduaren 12a - 1999ko maiatzaren 17a) futbolaria, dekoratzailea eta erraldoien zein buruhandien fabrikatzailea.

Jose Ignazio Urbieta
Bizitza
JaiotzaDeba1915eko abenduaren 12a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1999ko maiatzaren 17a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta dekoratzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad /
 

Biografia aldatu

Deban jaioa, herriko merkatarien semea. Ikasketak Bartzelonako Salesianos ikastetxean egin zituen. Gerra Zibilaren ondoren, 1941tik 1962ra futbolaren munduan murgildu zen, talde desberdinetan jokatuz: Erreala, Deportivo Alavés, Unión Deportiva Las Palmas, Barakaldo CF, Indautxu Kirol Elkartea, Osasuna futbol kluba... Jokalari bezala jokatzeari utzi zionean entrenatzaile bezala aritu zen ere bai.

Futboletik kanpo, dekoratzailea eta imajinagilea zen. Tailerrak Donostian, Gasteizen eta Deban izan zituen. Arte munduan lan garrantzitsuak burutu zituen: Berriatuako kupularen zaharberritzea, Debako Santa Maria elizaren sakristia... 1969an Jorge Oteizak Deban sortu zuen Arte Eskolan aritu zen ere bai.

Baina batez ere kale animaziorako asmatu zituen festetarako karrozek, erraldoiek eta buruhandiek ospe handi eman zioten.[1] Lan horietan teknika asko erabili zituen, tradizionalak eta berriak, batez ere XX. mendeko 80. hamarkadatik aurrera. Urbietak buruhandien eta erraldoien tradizioa indartu zuen Gipuzkoan. Bilboko Gargantua ere bere lana izan zen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Urdangarin, C. (2004). José Ignacio Urbieta: fabricante de gigantes y cabezudos. Revista Deba, (57).

Bibliografia aldatu

  • Erraldoi eta buruhandiak 1999-2009. Jose Ignacio Urbietaren omenez. Debako Udala, 2009.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu