Lastur Debako auzo bat da, Itziar herrigunekoa, hainbat baserrik osatua. Haranaren erdialdean jatetxea dago, pilotalekua, San Nikolasi eskainitako baseliza, bi errota (aurretiaz burdinolak izandakoak), landetxeak eta aterpetxe bat.

Lastur
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Gipuzkoa

| herrialde bandera2 | izena = Gipuzkoa | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaDeba
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak43°15′N 2°20′W / 43.25°N 2.33°W / 43.25; -2.33
Garaiera195 metro
Demografia
Biztanleria96 ({{{urtea}}})

Lastur Behea gutxi gorabehera itsas-mailaren gainetik 75 metrora dagoen sakana da[1][2].

Azpiguneak

aldatu
  • San Nikolas plaza.
  • Lastur Goia: 64 biztanle.
  • Lastur Behea: 32 biz.

Inguru naturala

aldatu

Lastur Izarraitz mendilerroaren bihotzean dago, mendi eta haranez inguratuta, nahiz eta itsasotik oso gertu egon. Natur eta kultur ondare handia duen harana da Lastur.

Ekonomia

aldatu
 
Betizu gorri bat Lasturreko zezen beltz batekin

Haranaren ekonomia abeltzaintzan du oinarri. Horien artean, oso famatuak dira Lasturko zezenak.

Lasturko zezen-plaza Euskal Herriko zaharrenetarikoa da. Gaur egun, astebururo erabiltzen da, bigantxak ateraz. Horrez gain, auzoko jaietan (San Nikolas, irailaren 10a) ere erabiltzen da.

Lasturko zezenak

aldatu

Garai batean betizu arrazako abereak erabiltzen omen ziren bertan, baina urtekin bertako betizuak kanpoko zezenekin nahastuz joan ziren tamainaz handiagoak ziren abereak lortzeko. Horregatik duela hainbat hamarkadetan esaten zen Lasturko zezenak beltzak zirela, nahasketa honen ondorioz. Egun berriz antzineko betizu arrazako behiak berreskuratzeko lanean ari dira bertako zenbait abeltzain.

 
Errota

Auzotar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa