Praileaitz

Debako leizea

Praileaitz, Praile Haitz edo Praile Aitz Debako (Gipuzkoa) haitzuloa da, historiaurreko aztarnak dituena. Azkoitiko Munibe Arkeologia Taldeak aurkitu zuen, 1983an. 1996an, Aranzadi Zientzia Elkarteak labar-pinturak aurkitu zituen haitzuloan;[1] Ekain eta Altxerri haitzuloen ondoren, labar-pinturak dituen Gipuzkoako hirugarren haitzuloa da.[2]

Praileaitz
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaGipuzkoa
Koordenatuak43°16′38″N 2°22′4″W
Ezaugarriak
Garaiera55
BisitagarriaEz
MargoakBai
AztarnakBai

1997an, Eusko Jaurlaritzak balizko arkeologia gune izendatu zuen (hau da, susmoa zuten hor arkeologia ondasunak bazirela). Hala ere, 2001ean Amenabar Taldeko Zeleta enpresak Praileaitzen ondoko Sasiolako harrobia ustiatzeko baimena jaso zuen.[1] Urtebete lehenago, 2000n, indusketa lanei ekin zien Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurrea saileko aditu talde batek, Xabier Peñalver buru zutela.[3]

2014. urteko uztailean kobazuloaren bigarren sarrera aurkitu zuten, biztanleek okupatu zuten gunea hain zuzen, bai Goi Paleolitoan nola Erdi Paleolitoan ere bai[4].

Aurkikuntzak

aldatu

2005 eta 2007 artean, Xabier Peñalver arkeologoak zuzendutako talde horrek indusketa kanpaina handiagoa egin ahal izan zuen, Gipuzkoako Aldundiaren, Debako Udalaren eta Euskadiko Kutxaren babesari esker. Hartara, aurkikuntza garrantzitsuak egin zituzten haitzuloaren barruan. Batetik, 15.500 urteko hainbat zintzilikario[5]. Bestetik, Paleolito aldiko labar pinturen multzo bat, duela 18.000 urte baino gehiagokoa, irudirik erakusten ez duten marra eta puntu batzuek osatua.[6][7]

2012an egindako beste indusketa saio batean, duela 40.000 eta 120.000 urteen artekoak diren harrizko tresnak aurkitu zituzten. Besteak beste, erritu ekintzekin lotutako Behe Madelein aldiko 29 lepoko aurkitu zituzten. Horietako hiru ahuntz hortzekin egindakoak ziren, eta gainontzekoak, berriz, harri beltza erabiliz. Gainera, Magdaleniar aldiko okrezko arkatzak eta bi aginte makila ere aurkitu zituzten. Garai hartan xamanek kobari aldian aldiko erabilera ematen ziotela ondorioztatu zuten ikertzaileek.[8] [9]

 
Praileaizko zintzilikario edo lepokoak.
 
Praileaitz aztarnategia eta bere babes eremua. Berria egunkariko infografia.

Sasiolako harrobia

aldatu

Praileaitzen ondoan dago Sasiolako harrobia (Amenabar Taldeko Zeleta enpresarena),[1][10] eta, Historiaurreko eta Arkeologiako adituen iritziz, harrobi hori itxi beharko litzateke. Izan ere, mendi hegal osoa babestu behar litzateke, historiaurrean gizakiak ingurune hartan utzitako aztarna baliotsuak behar bezala zaintzearren.[11][12][13][3] Eusko Jaurlaritzak, ordea, uko egin dio ingurune hori hondatzen duen harrobia ixteari;[14] Amenabar Taldeari ordaindu beharreko kalte-ordaina aipatu du Kultura sailburuorde Antonio Riverak, arrazoi nagusitzat.[15]

Beraz, hainbat ika-mika izan ziren 2000ko hamarkadan, lekuaren kultura balioa dela eta: alde batetik, Eusko Jaurlaritzak Amenabar Taldeari ingurune hori ustiatzen jarraitzeko bidea eman dio, Praileaitzen zati bat besterik kontuan hartzen ez duen txosten batean oinarriturik,[16] eta adierazi du —adituen iritziaren aurka— ez dela beharrezkoa harrobia geldiaraztea;[14] bestetik, Historiaurreko eta Arkeologiako adituek, Debako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, kultura elkarteek eta ekologia elkarteek Sasiolako harrobia ixtea nahi dute, Praileaitzi eta haren inguruneari egiten ari zaielako:[17][18] ur filtrazioak izan dira, zulagailuekin margoen aretoaren gaineko harkaitzak hautsi dituzte, eta Kostaldeei buruzko 22/1988 Legeak babestutako magal eremua birrindu dute harrobikoek.[19]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Mikel ORMAZABAL: «50 millones por proteger Praileaitz: La empresa que explota la cantera de Deba reclama al Gobierno una elevada indemnización por los daños que le causa el decreto que preserva la cueva», El País, 2011-01-17.
  2. «Charla sobre los yacimientos de Arantzazu y Praileaitz con el arqueólogo Xabier Peñalver», Diario Vasco, 2010-02-26.
  3. a b (Gaztelaniaz) Praileaitz I (Deba) aztarnategi eta haitzuloaren eta bere ingurunearen kontserbaziorako Aranzadi Zientzi Elkarteak egiten duen proposamenaren aurkezpena, Aranzadi Zientzia Elkartea.
  4. Urkiola, Irati. (2014-07-31). «Hipotesiak betez, Praileaitz I leizeko bigarren sarrera aurkitu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
  5. Peñalver Iribarren, Xabier. (2006). Praileaitz i haitzuloko (Deba) Madeleine aldiko zintzilikarioak. in: Bertan, 22. Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza Nagusia ISBN 8479075058. PMC 433490272. (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
  6. Xabier PEÑALVER: «Pinturas rupestres en Praileaitz I», Aranzadi Zientzia Elkartea.
  7. Gipuzkoa. Hallan en una cueva de Deba vestigios únicos en Europa de rituales del Paleolítico.
  8. Susaeta, Igor. (2013-05-10). «Neanderthal garaiko gizakiak egineko tresnak aurkitu dituzte Praileaitzen» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  9. La cueva de Praileaitz I : (Deba, Gipuzkoa, Euskal Herria) ; intervención arqueológica 2000-2009. Sociedad de Ciencias Aranzadi D.L. 201 ISBN 9788494556012. PMC 992794731. (Noiz kontsultatua: 2018-11-04). 19. or.
  10. Nerea AZURMENDI: «La cantera de Sasiola irá "a por todas" tras iniciarse un expediente sancionador», Diario Vasco, 2008-05-10.
  11. Javier FERNÁNDEZ ERASO, José A. MUJIKA ALUSTIZA eta beste 359 sinatzaile: Pro Praileaitz y su ladera (Deba, Gipuzkoa)[Betiko hautsitako esteka], 2007-12-12.
  12. Martin ANSO: «Munduko 361 aditu, "Praileaitz eta bere mendi-hegalaren alde"»[Betiko hautsitako esteka], Gara, 2007-12-13.
  13. Xabier MARTIN: «Zibilizazioaren historiarako "testigantza baliotsuak" direlako»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2008-07-09.
  14. a b Juan Luis ZABALA: «Praileaitz babesteko dekretua "etika arloko iruzurra" dela diote»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2010-07-17.
  15. Ainhoa SARASOLA: «Antonio Rivera: "Kalte-ordainik gabe, ez genuke arazorik 500 metro babesteko"»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2010-04-25.
  16. Fermin MUNARRIZ: «Xabier Peñalver: "El presente es desolador en el campo de la investigación arqueológica"», bideoa (3' 51''), Gara, 2010-09-05. Elkarrizketa berberaren transkripzioa[Betiko hautsitako esteka].
  17. Xabier MARTIN: «Debako Udalak Sasiolako harrobia ixteko prozesua hasi nahi du Praileaitz babesteko»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2007-05-12.
  18. «Praileaitzerako eskaerei eutsi die Aldundiak»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2010-07-01.
  19. Ainhoa SARASOLA: «Xabier Peñalver: "Atzera bueltarik ez duten kalteak egiten ari dira Praileaitzen"»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2010-04-21.

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu